Artxiboak hilabeteka: apirila 2012

Abertzaleen arteko akordio estrategikoa

Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Abertzaleen Batasunak, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak akordio estrategikoa sinatu dute gaur. Indar metaketaren aldeko apostu sendoa sinatu dugu Euskal Herri aske baterako bidean.

Click to access 20120428_akordioa_eu.pdf

(Lotura honetan dokumentua euskaraz)

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

100dik gora pasaitar eskubide zibil eta politikorik gabe

Eleak mugimenduak deituta, pasaitarrak ere Donostian egon dira gaur eguerdian denontzako eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko ekitaldian

http://eleakmugimendua.info

/

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Enkartelada San Pedron

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Juan Carlos Alduntzin Info7 irratian

Juan Carlos Alduntzin ingurumen diputatuari elkarrizketa Info7 irratiko Kale Gorrian saioan hiri hondakinen kudeaketaz

Juan Karlos Alduntzin : “Los contratos con las adjudicatarias no condicionarán nuestra política de gestión residuos”

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

Ostiralean enkartelada San Pedron

San Pedro eta Trintxerpeko Herrirak enkartelada deitu du ostiralean (apirilak 27), 20:00etan

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Pasaiako Alkatearen oharra Pasaiako Portu Agintaritzaren erasoei erantzunez

PASAIAKO PORTU AGINTARITZAK BERRIZ ERE ISEKA EGIN DIO PASAIAKO UDALERRIARI

El Diario Vascok 2012ko apirilaren 21ean argitaratutako elkarrizketan Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakari Lucio Hernandok berriz ere gezurra esan du, bere eta bere inguruko teknikarien gaitasun eza estaltzearren; eta Pasaiako Udalari egotzi dio San Pedroko lonjaren diseinuaren azken emaitza; jakina denean diseinu hori haren erantzukizuna bakarrik dela, eta Pasaiako herritarrekiko izan duen jarrera agintzaile eta autoritarioaren emaitza.

Lotsagabekeria horren aurrean, eta aipatzeengatik, Pasaiako alkateak adierazpen hauek egiten ditu:

1.- Pasaiako Portu Agintaritzak Udalhonetan aurkeztutako xehetasun-azterlanak ez du ezeren antzik, lehiaketa irabazi, eta parte-hartze prozesuan herritarrek berretsi zuten proiektuarekin. Zuzentzen dudan udalak lehiaketa irabazi zuen ideia errespeta arazteko betebeharra du, parte-hartze prozesuan guztion artean adostutako emaitzetan oinarritzen delako; halaber, portua herrian guztiz integratzea ziurtatzeko betebeharra du.

2.- PPAk bere ikuspuntutik aldatu du proiektua, bere beharrei bakarrik erantzuteko helburuarekin. Horretaz oharturik, Udalak PPAri ohartarazi dio, eta baliabiderik xuhurtu gabe, beharrezko aholkularitza teknikoa eskaini dio, haren jarduera oztopatzen zuten alderdi teknikoak konpontzeko, eta jatorrizko ideiaren galera horiek berreskuratzeko. Hala ere, aholkularitza horri entzungor eginez, nahiago izan dute beren aldaketak egin; eta aldaketa horiek nabarmen okertzen dute jatorrizko proposamena, portuak herriarekin duen loturari dagokionez.

3.- Udaletik Pasaiako Portu Agintaritzari berriz ere eskatzen diogu zuhurtziaz joka dezala, eta ez dezala iritzi publikoa manipulatu; ez diezaiola udal honi barrerik egin; erraza baita ideia irabazlea izan zena eta PPAk eraiki nahi duena egiaztatzea.

NUEVA BURLA DE LA APP AL MUNICIPIO DE PASAIA

En la entrevista publicada por El Diario Vasco a fecha 21 de abril de 2012 el Presidente de la Autoridad Portuaria Lucio Hernando disfraza su propia ineptitud y la de sus técnicos más cercanos con nuevas mentiras, achacando al Ayuntamiento de Pasaia el resultado final de diseño de la lonja de San Pedro, un resultado que en todo caso única y exclusivamente será responsabilidad suya y de su actitud prepotente y autoritaria hacia la ciudadanía de Pasaia.

Ante semejante desfachatez, y por alusiones, la Alcaldesa de Pasaia hace las siguientes declaraciones:

1.- El estudio detalle presentado por la APP en este Ayuntamiento no viene a parecerse en absoluto al proyecto ganador del concurso y que fue refrendada por la ciudadanía en el proceso de participación. El Ayuntamiento que presido, está obligado a hacer respetar la idea ganadora del concurso, basada en los resultados y consensos construidos, entre todos y todas, en el mencionado proceso de participación y a que se garantice una total y adecuada integración puerto-ciudad.

2.- La APP, durante la redacción del proyecto lo ha modificado única y exclusivamente desde su óptica y para dar respuesta sólo a sus necesidades. Advertida esa circunstancia el ayuntamiento lo puso en conocimiento de la APP y no ha escatimado en recursos a la hora de ofrecer el asesoramiento técnico necesario para, solventando aquellas cuestiones técnicas que suponían un obstáculo para la actividad, resolver de manera adecuada esas pérdidas de la idea inicial. Aún así, desoyendo dicho asesoramiento, han preferido hacer sus propias modificaciones, modificaciones que suponen un sustancial empeoramiento de la propuesta original en lo referente a la relación puerto ciudad.

3.-Desde el ayuntamiento, volvemos a hacer una llamada a la cordura y pedimos a la APP que no manipule la opinión pública, que no pretenda reírse de este municipio, ya que es fácil la comprobación de lo que fue la idea ganadora y lo que desde la APP se pretende construir.

Amaia Agirregabiria Alberdi, Pasaiako Alkatea

Pasaian, 2.012ko apirilaren 24

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak, Udala atalean

Luxiano Eizagirreri azken agurra

“Podrán morir las personas, pero jamás sus ideas”.
Ernesto “Che” Guevararen hitz hauekin gogoratu nahi dugu Luxiano.
Che bezela, Luxiano bera ere desherrian hil zaigu, bere herritik, bere senide eta lagunenatik urrun munduan eta era berean gertu bihotzean.
Apirilaren 30a zen pasaitar honek agur esan eta Euskal Herriko zeruan beste izar gorri bat piztu zuenekoa.
56 urte zituen Luxianok eta gaixotasun luze batek erauzi digu gure artetik.
“La única lucha que se pierde es la que se abandona.”
Euskal militante askok heldutako borrokak heldu zuen bera ere, ondorioz 78an gure Herria uztera behartu zuen arte.
Urte luze hauetan munduko lekuetako udara eta neguak ikusi izan ditu Luxianok; Togo eta Venezuelan deportaturik izan baitzen. Bere neguak Kuban bukatu diren arte.
Herritik urrun baina borroka, ideia eta sentimentuz gertu.
Agur eta Ohore Luxiano!

Iragan den igandean Pasaiak agurtu eta ondratu zaitu, etzaitugu ahaztuko!
“Si el presente es de lucha, el futuro es nuestro.”

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

“Errausketari ateak ixten” dokumentala

Debagoiena Zero Zabor taldeak ekoiztutako dokumentala, Denis Itxaso politiko pasaitar ezagunaren adierazpen bitxiak barne: “niri gustatzen ez zaidana da inposaketa.. kasu honetan”

 

“Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak… Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan…”

Egilea: Debagoiena Zero Zabor taldea
2012ko apirila

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

Proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dugu maiatzaren 1ean

Azken hilabeteotan agerraldi eta mobilizazio ezberdinetan behin baino gehiagotan adierazi dugun moduan, Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak ezinbestekoa deritzogu egoera sozioekonomiko larri hau gainditzeko baliagarria izango den proposamen sozio-ekonomikoa bat aurkeztu eta garatzea.

Ugariak izan dira azken urteotan krisialdi ekonomiko larriari erantzuteko eta berau baliatuz Estatu espainiarrak hartu dituen neurri politiko, ekonomiko eta sozialen aurrean Euskal Herrian eman diren herri erantzun masiboak. Azkena, martxoaren 29an Hego Euskal Herrian erabatekoa izan zen greba orokorra dugu.

Mobilizazio eta greba horiek oinarri komuna dute:
· EZETZ esan zaio eredu kapitalistaren azken krisialdiari aurre egiteko ezarri dituzten politikei, krisiaren ondoriok areagotu egiten dituztelako bakarrik, eta beren helburu bakarra sistema bera salbatzea delako, hemendik aurrera ere aurrera jarrai dezan.
· EZETZ esan zaio krisiari aurre egitearen aitzakiapean egiten ari diren erreforma eta
murrizketa guztiei; hamarkadetako borrokaz lorturiko eskubide guztien urraketari eta de facto burutzen ari den Estatuaren zentralizazio politiko eta ekonomikoari.

· Baina era berean, BAIETZ esan zaio justizia sozialean oinarritutako gizarte eredu bati. Zerbitzu publikoak bermatzean eta indartzean oinarritzen dena eta herritarra sistema beraren erdigunean kokatzen duena, bere eskubide sozial, laboral edota beste edozein esparrutakoak lehenetsiz.
· BAIETZ esan zaio bestelako eredu politiko, sozial eta ekonomiko bati; azken finean justizia sozialean oinarrituriko eredu bati; eredu ekonomikoaren erdigunean bizitza duina ezarriko duena kapitalaren etekinen gainetik.

Herri bezala erantzun diogu Madrildik inposatu nahi diguten gizarte eredu neoliberalari. Euskal Herriak bestelako politikak nahi ditu egiturazko krisi sistemiko honi erantzuteko. Euskal Herriak bere tresna propioak eduki nahi ditu eredu justu eta solidarioa ezartzeko. Euskal Herriak burujabe izan nahi du, kanpotik datozen inposaketak eta politika okerrak geratzeko. Madrilekiko eta Parisekiko menpekotasunak ahuldu egiten gaitu, egoera honi guk nahi bezala aurre egiteko behar ditugun tresnarik gabe uzten gaituelako. Eta bide horretan aurrera egiteko proposamenaren osaketan buru-belarri aritu gara lanean Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleko kideok.

Proposamen honen oinarria burujabetza politiko eta ekonomikoa izango da, eta eredu berri bat lortzeko bidea zehaztuko du, herritarrekin eta eragile sindikal zein sozialekin elkarlanerako bidea irekiaz eta eskua luzatuz. Izan ere Euskal Herri justuagoa eta solidarioagoa guztion artean eraiki behar dugu, elkartasuna eta aniztasuna oinarri izanda. Horregatik ere, eragile sozial eta sindikal zein herritarren ekarpenei irekia egongo den tresna bat den heinean, proposamen bezala definitu dugu. Ekarpen eta iritzi horiek jasotzeari begira, hainbat bilkura eta aurkezpen egiteko asmoa dugu.

PROPOSAMENA

Lau atal nagusi ditu aurkeztuko dugun proposamenak:
1. Egoeraren azterketa: Mundu mailakoa, Estatu espainiar eta frantziarrarena eta azkenik, Euskal Herrikoa.
2. Justizia sozialean oinarrituriko proiektu estrategikoaren oinarriei dagokion atala.
3. Burujabetza ekonomiko eta politikoaren beharra aztertzen eta sakontzen duen atala.
4. Azkenik, eta proposamen honen atal nagusia: krisi ekonomiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko ildo nagusiak barnebiltzen dituen atala.

AURKEZPENA

Proposamen sozioekonomikoa Maiatzaren 1ean, hau da, Langileen Nazioarteko Egunean, egingo dugu publiko, irtenbidea.net eta haysalida.net webguneetan eta sare sozialen bitartez zabalduz.

Era berean, berau jendarteratzeko ekitaldiak burutuko ditugu, maiatzaren 6ean Iruñean eta maiatzaren 19an Bilbon. Aurrerantzean, hitzaldi eta aurkezpen gehiago burutuko ditugu hainbat hiri eta herritan.

Donostia,
2012ko apirilak 23

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa

D3M eta Askatasunaren kontrako epaiketa badator. Prozesuaren aurkako erasorik ez! Ikusi eta zabaldu

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean