Artxiboak hilabeteka: maiatza 2013

Gure irakasle izaten jarraituko du

 

Argazkia: Juan Carlos Ruiz. Argazki Press

Argazkia: Juan Carlos Ruiz. Argazki Press

 

Juan Carlos Alduntzinek politika utziko duela iragarri du GARAn argitaratutako gutun baten bidez. Hemen gutuna.

Urte luzez bide lagun izan dugunak gure irakasle izaten jarraituko du.

Mila esker Juankar eta beti arte!

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria, Herrigintza atalean

Plazak bete ditugu! (Donibaneko argazkiak)

Iruzkin bat utzi

maiatza 18, 2013 · 14:49

Plazak bete ditugu! (Antxoko argazkiak)

CIMG0627 CIMG0631 CIMG0633 CIMG0635 CIMG0642

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Plazak bete ditugu! (San Pedroko argazkiak)

Iruzkin bat utzi

maiatza 18, 2013 · 13:17

Trintxerpe ezagutu nahi baduzu, zatoz

Zeintzuk gara trintxerpetarrak? Zer zen Trintxer? Zergatik du izen horrek elkarte bat? Ez al ditugu gure auzon eraikin eta toki historiko eder eta esanguratsurik? Bisita gidatu honetan erantzunak. Trintxerpen ere turismo kulturala egin daiteke.

Trintxer Elkarteak 25 urte, “Trintxertik Trintxerpera” ekimena

  • Maiatzaren 19an, igandea “Trintxertik Trintxerpera” bisita historiko kultural gidatua
  • 12:00etan Andonaegi Jauregitik abiatuta

Trintxertik-Trintxerpera

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

Animatu zaitez! Mundumob-en PARTE HARTU!

 Dakizuen bezala Pasaian, ez dugu erronka makala zero zabor bidean!
 Zero Zabor filosofiarekin eta helburuekin bat egiten duten milaka eta milaka herritar daude, gauzak ongi egin nahi dituzten herritarrak egon badaude, birziklatu nahi dutenak, kutsatu nahi ez dutenak, hondakinak errausketa eta zabortegi kutsakorrik gabe tratatu nahi ez dutenak, dirua xahutu nahi ez dutenak, konponbide eramangarria nahi dutenak…kontua da une honetan ikusezin daudela.
Kalera irten gaitezen!
Pasaiako Sortuk,  Zero Zabor Taldeak martxan jarri duen MUNDUMOB ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatzen dizu.

Entsegua: maiatzaren 17an 19:00etan Donibaneko Plazan

Gabaketa: maiatzaren 25ean 11:30tan Donibaneko Plazan

Mundumob

Mundumob irakurketa orokorra

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

ETXERAT Hilabetekaria (apirila)

Hemen duzue Etxerat elkarteak argitaratzen duen hilabetekariko apirileko alea. Hilabetero bezala, bertan biltzen dira espetxeetan (eta espetxeetatik kanpo) eman diren gertakari nagusiak. Lagundu zabaltzen.

euskaraz: Hilabetekaria_APIRILA

gaztelaniaz: Informe Mensual_abril

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Pasaiako Bilduren erantzuana PNVko Nahikari Otermini

Hau da Bilduko bozeramaileak PNVko Nahikari Otermin zinegotziari emandako erantzuna PDF formatuan:

Oihane Oronozen eskutitza (1)

Iruzkin bat utzi

Atez ate, Udala atalean

Larunbatean herriko plazak betetzera goaz

Maiatzak 18an Euskal Herri luze zabalean plazak betetzeko deia egin du HERRIRAk. Pasaian ere salbuespen neurriekin bukatzeko eskatuko dugu herriko hiru plazetan. Honakoa da egitaraua:

Antxo, Zumardian

  • 12:30ean ekitaldia Zumardian

San Pedro, Frontoian

  • 12:00etan fanfarre poteoa
  • 13:00etan manifestuaren irakurketa, senideei omenaldia, argazki herrikoa eta pintxo potea

Donibane, Herriko plazan

  • 11:30ean esku pilota partida herrikoia
  • 11:30ean haurrentzako jolasak, tailerrak eta malabarak
  • 12:30ean futbol partida
  • 13:00etan presoen aldeko herri kantuak
  • 13:30ean mosaikoa

antxosan pedrodonibane

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Oihane Oronozi elkartasuna helarazi diote herritarrek

Oihane Oronoz Donibaneko alkateordeak bigarrenez jasandako erasoa irmoki salatu dute gaur iluntzean herritar talde batek deitutako bilkuran. Herritarrekin batera Pasaiako Bilduko zinegotziak, Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombo eta EAJko Erik Salazar eta Juan Carlos Martin zinegotziak ere batu dira. Roberto Lopez de Etxezarreta eta Maider Ziganda alkate ohiak ere bilkuran parte hartu dute.

Herritar talde bat bildu da Oihane Oronoz Donibaneko alkateordearen etxeari egindako erasoa salatzeko

Herritar talde bat bildu da Oihane Oronoz Donibaneko alkateordearen etxeari egindako erasoa salatzeko

 

Jarraian herritarrek irakurri duten komunikatua:

 

Jada hiru hilabete badira pasaitar talde batek gure herriaren berezitasunetara eta herritarren behar eta nahietara moldatuko zen atez atekoaren aldeko jarrera adierazi genuela.

Burututako agerraldi hartan, jarrera hau adieraztearekin batera, hondakinen kudeaketaren arazoa konponbidean jartzen ez duten blokeo eta boikotak alde batera utzi eta arazoaren konponbidean guri dagokigun zatia jartzeko prestutasun osoa adierazi genuen. Hala, hondakinen kudeaketaren gaian arduraz, konpromisoz eta elkartasunez jokatu behar dela adierazi genuen.

Gaur , ardura eta elkartasun jarreretatik oso urrun gauden honetan, Pasai Donibaneko alkateordea den Oihane Oronoz-ek azken hiru hilabete hauetan jasan dituen erasoak irmoki salatzera gatoz.

Gure ideiak argi ditugu: zabortegietara, zaborra ez den ezer joango ez dela bermatzeko lanean jarraituko dugu. Eta konbentzimenduz diogu: hori posible egiten duen sistema eraginkorrena atez ate izenarekin ezagutzen duguna da.

Zentzu horretan, martxoan udalak hartu zuen erabakia bide egokian hartutakoa da. Gure herriko zaborrak jasotzen dituzten beste udalerriekiko errespetuz hartutako erabakia delako, gure herriaren etorkizunari errespetatuz hartutako erabakia delako eta batez ere, erantzukizun politikoz hartutako erabakia delako.

Horregatik guztiagatik, eta berriro lehen aipatutako hitzak errepikatuz, EMAN DIREN ERASO HAUEK ONARTEZINAK DIRA ETA HEMENDIK GOGOR SALATU NAHI DITUGU!

 

Pasaiako herritar talde bat

Iruzkin 1

Atez ate atalean