Artxiboak hilabeteka: martxoa 2014

Jarri ikurrina zure balkoian, ozen esan espainiar epaitegiei: GEUREA IKURRIÑA

Bai Euskal Herriarik balkoietan ikurrina jartzeko deia egin du, Espaiako epaitegiek udaletxean bandera espainola jartzea zigortu izana salatzeko.

Bestetik, apirilaren 12an, larunbata, 13:00etan, Ikurrinaren Aldeko Ekitaldia deitu du Antxoko Gure Zumardian.

Balkoietan ikurrina jartzeko etxean ez duenak herriko hainbat tokitan erosteko aurkera izango du bost eurotan.

  • San Pedron, Antxetan eta Alkartetxean
  • Antxon, Urdin liburudendan
  • Donibanen, Itziar tabernan
  • Trintxerpen, Avenida tabernan

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Behar sozio-kulturaletatik azpiegituretara

san-pedro-azpiegiturak-gonbidapena

 

 

Larunbatean, San Pedron kultur azpiegituren inguruan burutzen ari den parte-hartze prozesuaren bigarren saioa egingo da. 10:00etatik 13:30era izango da bilera Udal Aretoan.

 

Parte hartu!

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak, Udala atalean

EH Bilduren balorazioa Udal Aurrekontua onartu ondoren

Egin klik hemen Pasaiako EH Bilduren balorazioa irakurtzeko eta urtean zehar herrian burutuko diren ekimenen berri izateko.

Pincha aquí para conocer la valoración de EH Bildu Pasaia y para conocer las actuaciones que se se van ha hacer con este presupuesto.

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Parte hartze prozesuak, Plenoak, Udala atalean

Iñaki Egañaren hitzaldia eta Joseba Tapiaren kontzertua; Memoriaren Zikloan

Datorren ostegunean, hilak 13,  Bixi-Bixi antolatzen ari den Memoriaren Zikloak jarraipena izango du. Iñaki Egaña historialariak itzaldia eskainiko du Victor Hugo etxean, 19:30ean. “Frankismoa Euskal Herrian” izango da hitzaldiaren izenburua. Donostiako historialariak 1936ko altxamendu faxistaren osteko kronika sozio-politiko mardula egin du, garai honek euskal herritarroi jendarteko esparru orotan eragindako errepresioaren erakusgarri. Eskualdeko zein Euskal Herri osoko fusilatuak, borroka eremuan hildakoak, TOP delakoak auziperatuak… Frankismoaren itzal luze eta ilunaren adierazle dira, aitortu eta erreparatu gabe jarraitzen duten eskubide urraketak.

Egun bat beranduago, ostiralean, Joseba Tapiak “Tximela kapitainaren izarrak” izenburuko kantaldia emango du Victor Hugon, 20:00etan. Joseba Tapia kantariaren seigarren diska honek Tximela kapitain gazteak (Luis Rezolak) Duesoko presondegian 1937an idatzitako bertso eta poemak dauzka oinarri: gosea, herrimina, fusilamenduak, bizitza osorako kartzelaldia… eta esperantza hala ere.

 

Tapiaren kontzerturako sarrerak salgai daude Itziar eta Ganbara tabernetan, bost eurotan.

 

 

memoriaren zikloa3

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Asteartean aurrekontua onartzeko plenoa, 19:00etan, Arizabalon

Asteartean eztabaidatuko da Arizabalon, 19:00etatik aurrera, aurtengo aurrekontua.
Bestetik EAJk herri galdeketa bidez hondakinen bilketa sistema erabakitzeko mozioa aurkeztu du.

Informazio gehiago: pasaia.ehbildu.net

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Udala atalean

Lezotik Donibanera bidegorria egiteko aurrerapausoa

Udalak bozeramaileen batzordean alderdi guztien oniritziarekin adierazpen instituzionala onartu du herritarrek eskatu bezala bidegorria egin dadin.

Hau da onartutako adierazpena:

1. Onartu  Pasai  Donibanetik  Lezorako  bideak  ez  dituela gutxieneko baldintzak  betetzen  irisgarritasunaren  eta segurtasunaren  aldetik. Ondorioz, arazoari premiazko irtenbide bat ematea onartzen da, jakinik, bide bakarra dela oinezkoentzako zein txirrindularientzako.
2. Sostengatu Bonantza Auzo Elkarteak bultzatu duen ekimena, 34 talde eta elkarte eta 1.300 herritarren sinaduren babesa jaso duena, eta eskatu  gai  honen  inguruko  eskumenak  dituzten erakundeen  aurrean atzerapenik gabeko soluzioa, hori izango baita Donibane Lezorekin eta inguruko  gainerako  herriekin segurtasunez  lotuko  gaituen  bidea.
Halaber,  Pasaiako Udalak egin ditzala egin beharreko ahalegin guztiak egoera penagarri honi aterabide bat emateko.
Informazio gehiago: pasaia.ehbildu.net

 

Iruzkin bat utzi

Udala atalean