Artxiboak hilabeteka: urtarrila 2013

HERRIRA; urte bat iruditan

Iruzkin bat utzi

urtarrila 29, 2013 · 15:35

2013ko udal aurrekontua aurkeztuko dugu lau barrutietan

Datorren astean Udal Gobernuak 2013rako aurrekontuen proposamena aurkeztuko du barrutiz barruti. Aurrekontuaren berri eman eta zalantzak argitzeko batzarrak izango dira honakoak.

Ondokoak dira barruti bakoitzeko data ordu eta lekuak

  • Antxo: Otsailak 4 astelehena, 19.30tan Kultur Etxean 
  • Donibane: Otsailak 5 asteartea, 19.30tan Arizabalon 
  • San Pedro: Otsailak 6 asteazkena, 19.30tan Udal Aretoan 
  • Trintxerpe: Otsailak 7 osteguna, 19.30tan Alkateordetzan

Iruzkin bat utzi

Udala atalean

Ostiralean presoen alde; larunbatean SORTUz

Asteburu honetarako bi zita garrantzitsu ditugu pasaitar ezkertiarrok.

Ostiralean, hileko azken ostiralero bezala kalean gure indarra erakustera goaz. Preso eta iheslariak etxera ekarriko baditugu, egiazko demokrazia lortuko badugu, borrokan aritu garela izango da. Herrirak barrutietan antolatutako hiru mobilizazioetan parte hartu!

Larunbatean, berriz, SORTUren hirugarran batzarra egingo dugu antolaketaz eztabaidatzeko. Borroka politikorako tresna sortzen denon laguntza behar delako gerturatu zure barrutiko batzarrera.

Azken Ostiraleko mobilizazioak (ostirala, 25)

  • Donibane: 19:30etan kontzentrazioa Meipin
  • Antxo: 20:00etan mobilizazioa Zumarditik hasita
  • San Pedro: 20:00etan enkartelada Frontoitik

SORTU, Antolaketa eredua, (larunbata, 26)

  • Donibane: 09:30etan, Victor Hugon
  • Antxo: 09:30etan, Kultur Etrxean
  • Trintxerpe: 16:00etan, Alkateordetzan

Iruzkin bat utzi

Presoak, SORTU atalean

Arkaitz Anza, Maitane Linazasoro eta Xabier Lujanbioren atxiloketaren bideoa eta argazkiak topatu.info-ren bidez

Hemen duzue ikusgai hiru oreretar gazteen atxiloketaren bideoa:

 

topatu.info

Iruzkin bat utzi

Bestelakoak, Euskal Herria atalean

Sorturen hirugarren batzarreko datak

Sorturen sorrerarako hirugarren batzarrak urtarrilaren 26an egingo ditugu. Hirugarrenean antolaketa eredua izango dugu eztabaidagai.

Donibanen eta Antxon 9:30etan egingo ditugu batzarrak; Victor Hugon eta Kultur Etxean. Trintxerpen, aldiz, 16:00etan bilduko gara Alkateordetzan.

 

Kartel_mutua_2

Iruzkin bat utzi

SORTU atalean

Udal Gobernu Taldeak larunbateko manifestaziora joateko deia egin du

Udal Gobernuak bat egin du larunbatean Herrirak deitu duen manifestazioarekin. Jarraian argitara eman duen bandoa irakur dezakezue.

 

Lerro hauen bidez, Pasaiako Udal Gobernuak bat egin nahi du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin.

 Giza Eskubideen Deklarazioaren edukiak aintzat harturik, euskal presoei aplikatzen zaizkien espetxe-neurri salbuespenezkoak indarrik gabe utzi behar direla uste dugu. Zehazki, sakabanaketa-politikari amaiera ematea, gaixotasun larria duten hamahiru presoak libre gelditzea, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia betetzea zigorra bete duten 67 presoak libre gera daitezen. Aitzitik, giza eskubideen eta bakearen aldeko akordio sozial zabala egiteko prestutasuna adierazten dugu, betiere modu eraikitzailean egiazko konponbideak bilatu nahian.

Hori horrela, Pasaiako Udal Gobernuak datorren urtarrilaren  12an (larunbata), Bilbon egingo den mobilizazio orokorrean parte har dezazun dei egin nahi dizu.

 

Mediante estas líneas, el Gobierno Municipal de Pasaia se adhiere a la convocatoria de una movilización general en Bilbao el próximo 12 de enero bajo el lema “Derechos humanos, resolución, paz. Euskal presoak Euskal Herrira”.

En virtud de los principios contenidos en la Declaración Universal de Derechos Humanos, creemos que se debe terminar con las medidas penitenciarias de excepción que se aplican a los presos y presas vascas En concreto, solicitamos que se ponga fin a la política de dispersión, la libertad de los trece presos y presas que sufren enfermedades graves, así como el cumplimiento de la sentencia del Tribunal Europeo de los Derechos Humanos de Estrasburgo y la puesta en libertad de los 67 presos y presas que han cumplido su condena. Por el contrario, mostramos nuestra disposición a un amplio acuerdo social a favor de los derechos humanos y de la paz,  a fin de buscar soluciones reales de forma constructiva.

Por ello, el Gobierno Municipal de Pasaia convoca a la ciudadanía a acudir a la movilización general del próximo 12 de enero (sábado) en Bilbao.

Iruzkin bat utzi

Presoak, Udala atalean