Artxiboak hilabeteka: ekaina 2012

San Pedroko jaietan ere presoei elkartasuna

  • Larunbatean herri bazkaria egingo dugu Antxetan eta 18:00etan enkartelada Frontoitik abiatuta.
  • Eta jai guztietan Erreka plazan txosna

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Zalantzak uxatzeko batzarra: Atez Ate

Gaur Antxon eta bihar Trintxerpen Udalak azalpenak emango ditu hiri hondakinen bilketaren inguruan. Zalantzarik izanez gero, ez saiatu tabernan edo plazan argitzen, horretarako lekurik egokiena dakienari galdetzea baita.

  • Gaur, (ekainak 27) Antxoko Kultur Etxean, 19:30etan
  • Bihar, (ekainak 28) Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:30etan

Iruzkin bat utzi

Atez ate, Udala atalean

Ezker Abertzalea ere Urarte tontorrera igoko da

La Herrera Herrirarekin bat eginez Pasaiako Ezker Abertzalea Urartemendi tontorrera igoko da datorren larunbatean. Portuak Gomistegin oparitu digun mendi artifiziala konkistatuko dugu gure lurra berreskuratzeko asmoz. Ondoren, Ziriza berreskuratzera joango gara.

Hemen La Herrera Herriraren oharra: urarte

 

 

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Parte hartze prozesuak, portua atalean

Super Portua eraikitzeko data berriz ere atzeratu dute

El Pais Egunkariaren arabera hasierako aurreikuspenetatik 2020-2022 urteen artean Super Portua eraikia legoke, Portu Agintaritzak 15 urte atzeratu du prebisioa. Azken txostenen arabera 2035ean aurreikusi dute obrak bukatutzat ematea.

Hauxe da Super Portua ez dutela eraikiko frogatzen duen beste datu bat.

Iruzkin bat utzi

portua atalean

Joseba Permach: La oposición se atrinchera en Gipuzkoa

“Juan Karlos Alduntzin, un buen alcalde de Pasaia, un excelente diputado foral y, sobre todo, una persona enorme y con una visión de futuro que les resulta insoportable”

Hemen: Joseba Permach-ean artikulu bikaina gobernatzen primeran omen dakiten horien inguruan

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

ZENTSURA

Censura

No hace mucho tiempo Alduntzin respondió al mayor del clan de los Itxaso en el ayuntamiento de Pasaia que lo que ellos llamaban moción ética, no era más que una moción estética. Enseguida entendimos que aquí estética era lavarse la cara. Ahora, llaman moción de censura a lo que en Pasaia vemos como un ajuste de cuentas típico de las organizaciones de origen italiano con intereses en la basura.

Porque, en realidad, lo que no se atreven es a proponer un cambio en el gobierno de la diputación. El pnv no se atreve porque una maniobra tan grave le llevaría a perder más de lo que va a perder en las próximas elecciones en la Provincia. Muy poca deportividad la suya, aún no han asimilado haberse quedado con dos o tres ayuntamientos y nada más.

Y es que Alduntzin pensaba que trataba con gente seria, y no con gente más falsa que las intenciones de, por ejemplo, Pasaia Garbia.

Primer error: hacer caso de las declaraciones de Olano en las que éste asegura no impulsar la incineradora si había una oposición municipal a la misma.

Segundo error: hacer suyos los argumentos del pse, suscribiendo una por una las intervenciones de Odón Elorza sobre este tema.

Si actuar con esas dos premisas no es actuar dentro del consenso…

La verdadera intención de este movimiento político  llamado moción de censura, que poco tiene que ver con los residuos (nos referimos a los residuos domésticos) y sí mucho con la política basura, es representar una obra de teatro en la que Bildu no sabría gobernar y el resto sí. Sin embargo, Alduntzin les venía demostrando que no sólo saben gobernar Bildu y él mismo, como ha demostrado con todo lo referente al plan de residuos y su tramitación, sino que la anterior gestión de la diputación y sus satélites rayaba la insensatez. Así se ha visto en el tema de Bidegi, por ejemplo; así estaba quedando claro en el tema de la incineradora. Es lógico que pnv y pse desvíen el debate y quieran hacernos creer que nosotr@s no sabemos gobernar. El problema es que conocemos a ese gran gestor que es buen Buen, la capacidad de trabajo de los hermanos González Itxaso, al modesto Goia o al eficiente Olano. Y, la verdad, nos parece que somos capaces de mejorar cualquier cosa de estos profesionales de la política basura.

No seáis cobardicas y promover la revocación del gobierno foral al completo. Y poneos a construir la incineradora. Sed valientes por una vez en vuestra vida.

De todos modos, acabais de cometer un grave error, pues ha quedado claro que vuestro interés no es la gestión de la basura, sino la política. Y en la política no nos vais a vencer.

ZENtsura mozioa deitzen duten hori

Hala deitu diote, bai. Guk, ordea, Italian ala EEBBtan zabor bilketarekin zerikusi handia duen erakunde baten antza hartu diegu PSEri eta PNVri egin duten mugimendu honetan.

Mugimendu politikoa da, baina kamutsa. Koldar xamarra ere. Izan ere, zergatik Alduntzinen aurka? Zergatik ez dute kolpea osatzen eta Aldundia eskuratzen?

Bada, ez direlako ausartzen. Erraustegia bere aukera bakarra dela esaten ausartzen ez diren bezala.

Alduntzinek pseren eta pnvren argudio bana txertatu du zaborraren inguruko plangintzan:

Bata, Olanoren esanak: herriek ez bazuten nahi erraustegirik prest zegoela hori onartzeko. Denborak erakutsi du gezurti bat dela.

Biga, Odon Elorzak gai honen gainean esandako guztia bere egin du. Denborak eta Denis Itsasok erakutsi dute hauek hitz hutsalak direla.

Olano eta Itsaso-Elorza: hitza eman dute hitza bete beharko ez zutelakoan.

Gezurra da, hortaz, inposaketarik dagoela. Kontsentsua ezin errazago izan, haiek euren hitza bete izan balute.

Alduntzinen aurka jotzea bakarrik mendeku pertsonaltzat har daiteke. Pasaiatik asko dira-eta honek oztopatu dituen pnv-pseren ekimen-zaborrak.

Baina, ai amigo, pnvko buruek badakite Bildu Aldunditik kentzeak faktura handia pasako diela hauteskundeetan. Horregatik, antzerki hau kontratatu dute: Alduntzin zigortu, Bildu zigortu, euren burua salbatzaile gisa aurkeztu.

Afera zera da: oso ondo ezagutzen dugu Buen-en gaitasuna, eta Gonzalez Itsaso klanaren lanerako grina; edo Goiaren apaltasuna; zer esanik ez Olanoren efizientzia. Askotan erakutsi digute bai: errepideetan xahutu dirutan, Pasaiako portuaren inguruko xelebrekerietan,…

Sinestarazi nahi digute gu ez garela gai gobernatzeko. Haiek gai baldin badira, nolatan ez gara gu izango?

Hortaz, ausart jokatu Olano eta Itxaso. Hartu Aldundia eta eraiki erraustegia. Ez izan zuriak behingoz.

Halere, oker egin duzue mugimendua. Zuena mugimendu politikoa zela adierazi duzue argi eta garbi. Eta hor jai duzu, zuena politika zaborra delako. Hemendik aurrera galdu baino ez duzue egingo.

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

Eguneko Txistea Nahikari Otermin Jeltzale pasaitarraren eskutik

Nahikari Otermin Pasaiako PNVko zinegotziak Aranzadi Zientzia Elkarteak Zirizan egoteko interesa adierazi duela esan berri digu eta hori babestuko duela gaineratu. Baina nola Nahikari? Gestioaren jainkotzat duzun Markel Olanok Ziriza eraikina ordenaziotik kanpo utzi du eta. Nola Nahikari? Nola? Nola?

PNVk eta PSE-EEk Ziriza erakinarekin zer egin duten jakinmina duenak hemen topatuko du eraikinaren historia labur bat:

  • Ziriza Trintxerpeko La Herrera izeneko orubean dagoen eraikin bat da. Armadore familia baten egoitza izan zen. Han zituzten bulegoak eta kudeatzen zituzten arrantza ontzien materialen gordeleku zen.
  • La Herrera 135.000 metro koadroko azalera duen lurzorua da eta Pasaiako barruti baten erdi-erdian dago kokatuta: Trintxerpen. Baina, Pasaian oso ohikoa den moduan, lur publiko horiek pasaiako portuak erabili izan ditu orain arte.
  • Portu Agintaritzak, Espainian erabat agortuta dagoen modeloa jarraituz, dagoeneko behar ez dituen lur horiek etxeak eraikitzeko saldu nahi ditu. Hau da, la Herrera Super Portua finantzatzeko erabili nahi du.
  • Udalak askotan eskatu dio portuari Ziriza herriari itzultzeko. Esaterako 2005ean (alkatetzan PSE-EE) eraikina erabiltzeko baimena eman zion, baina inoiz ez dio kontzesioan eman.
  • 2008an Pasaiako Udalak (ANV) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (PNV) Pasaia Biziberritzeko hainbat ekimen egiteko hitzarmena sinatu zuten. Tartean Ziriza konpontzeko partida bat zegoen: 1.500.000 euro.
  • Eta, Portuak, azkenik, kontzesioan eman zuen Ziriza, baina udala beharrean Jaizkibia izan zen kontzesioaren onuradun. Jaizkibia Super Portua eraikitzeko sortu zuten “erakunde-txiringito” bat da. Jaizkibiak egin duen lan bakarrenetako bat portuak lurrean botata zuen Rikardo Ugarteren Aingura eskultura biribilgune batean jartzea izan da.
  • 2009an Portuak (PSE-EE) “Portuko Plan Berezia” aurkeztu zuen eta Zirizak bere egitasmoetan traba egiten zionez ordenazioz kanpo utzi zuen.
  • Zer esan nahi du ordenazioz kanpo uztea? Ba azken helburua hura botatzea dela, Alegia, ordenazioz kanpo dagoen eraikin batean ezin da hura hobetzeko konponketa lanik egin.
  • Pasaiako Udalak plan bereziari egin zizkion alegazioen artean egoera hori aldatzeko eskatu zuen
  • Portuko Plan Berezia onartzea Udalen eskumena bada ere, Markel Olanoren Aldundiak instituzioei zor zaien errespetua zerri askara bota eta bere gain hartu zuen plana onartzeko “ardura” Pasaiako Udalak Ziriza ordenaziotik kanpo utziko zuela ohartarazi bazion ere.
  • Ondorioz, Portuak (PSE-EE) eskatu eta Aldundiak (PNV) onartuta Zirizan inolako konponketarik egiteko aukerarik ez dago egun.
  • PSE-k eta PNV-k eragindako egoera ulertezin honi buelta emateko irtenbide bakarra dago: Pasaiako Portu Agintaritzak La Herrera herriari itzuli behar dio Udalak ordenazio berria onartu dezan. Eta Eskenatoki horretara iristen garenean Udalak 2011ko maiatzaren 18an gehiengo osoz (ANV, EB, H1!en aldeko botoekin) onartu zuen ordenazioa indarrean jartzen hasi daiteke. Ordenazio horrek dio Ziriza gizarte eta kultur ekipamendutarako erabiliko dela.

 

 

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Parte hartze prozesuak, Udala atalean

El Pais Egunkariaren arabera SORTU legala da

Egunkari espainolaren arabera kostituzionaleko sei magistratu legeztatzearen alde agertu dira eta bost kontra

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

D3M eta Askatsuneko epaitu guztiak absolbitu dituzte

Hamahiru lagun epaitu zituzten joan den maiatzean eta fiskalak 11rentzat espetxea eskatu zuen. D3Mko eta Askatasunako kideek arratsaldean agerraldia egingo dute, Donostian.

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Nahikari Oterminek PNVren gestio penagarria azalarazi du, berriz ere

Nahikari Oterminek Aranzadik Ziriza egoitzatzat hartu nahi duela esan berri du. Hain zuzen ere, Markel Olano gestio bikainaren paradigma den horrek, Ahaldun Nagusi zenean ordenaziotik kanpo utzi zuen eraikinaz ari da.

Muturra behar da gero, Zirizan berritze lanak egin ahal izatea debekatzeko jokaldia zikin hura egin zuen alderdi berak orain hura konpontzeko eskatzen aritzea.

Ziriza herritarrek parte hartze prozesu luze baten erabaki zuten moduan kultur ekipamendurako eraikina izango da, horrela berretsi baitzuen plenoak gehiengo osoz. Eta horretarako, berandu baino lehen, Pasaiako Portu Agintaritzak Udalari Ziriza eraikina eta La Herrerako lurrak itzuli behar dizkio.

La Herrera Herrira herritar batzordeak Nahikari Oterminen nahien inguruan hausnarketa egin du. Hemen Oarsoaldeko Hitzan eman duten berria.

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Parte hartze prozesuak, Udala atalean