Artxiboa gaika: Herrigintza

Igandean ospatuko den Donibaneko Sagardo Egunak egitarau zabala izango du

sagardo eguna donibane

Iruzkin bat utzi

ekaina 17, 2014 · 14:18

Euskal Herriko mus txapelketa herriko lau txokoetan

 

Euskal Herriko VI. Mus Txapelketa ate joka dugu beste urte batez. Herriko lau txokoetan egingo dira kanporaketak, guztiak, datorren larunbatean, otsailak 1. Parte hartu!

 

  • Trintxer, otsailak 1, 16:00etan
  • Basari, otsailak 1, 16:15ean
  • Antxeta, otsailak 1, 19:00etan
  • Bixi-bixi, otsailak 1, 17:00etan

 

IMG-20140127-WA0000

 

IMG-20140128-WA0000

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

Ziriza etxea izango da suteko kaltetuei laguntza emateko gune bateratua

Atzo arratsaldean herritar ugari bildu zen suteen kaltetuei laguntza bateratzeko. Pasaia osoko lagunek plataforma bat osatuko dute kaltetuei laguntzeko asmoz.

Bestetik, orain arte bildutako arropa Ziriza etxera (Trintxerpeko Euskadi Etorbidea, Azokaren ondoan) eraman eta han sailakatuko dituzte. Lan horretan lagundu nahi dutenek bertara joan besterik ez dute.

Badirudi arropa nahikoa badagoela, kaltetuek sukaldeko tresnak, zartaginak, platerak eta beste eskatu dituzte. Hori guztia Ziriza etxean jasoko da.

Dirua jasotzeko kontu korronte zenbaki bat ireki dute

Hauxe da Laboral Kutxako kontu korronte zenbakia: 3035.0010.8.5.010.1.10387.5

5 Iruzkin

Herrigintza atalean

Herritarrei dei egin diete laguntza taldea antolatzeko

Trintxerpeko suteen kaltetuei laguntza nola bideratu koordinatzeko bilera bat deitu dute gaur 19:30ean Trintxerpeko alkateordetzan. Arropa bilketa, diru bilketa eta ekimenak antolatu eta koordintzeako ahalik eta herritar gehien biltzea da helburua.

Gaur, urtarrilak 2, 19:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan

Agertu eta zabaldu

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

Trintxerpeko suteko kaltetuei lagunduko die Elkartasun Guneak

Trintxerpeko Azokan zabalik dagoen Elkartasun Guneak bart Trintxerpen gertatutako sutean kaltetutakoei laguntza emango die aurrerantzean.

Larunbata bitarte zabalik egongo da denda eta bertan jasota duten arropak kaltetuen artean banatuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Elkarteasun denda 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara dago zabalik, larunbata bitarte, egunero.

 

Elkartasun Gunea, Trintxerpe

 

 

2 Iruzkin

Herrigintza, Presoak atalean

Trintxer Mendi Taldearen argazki bilduma plazara

mendi taldea argazki erakusketa

 

Trintxer Mendi Taldeak bere historiako argazki bilduma erakutsiko du hilaren 30ean Trintxerpeko alkateordetzan. Ekitaldi berean Akonkaguako irudiak ere eskainiko dituzte.

Trintxer Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen baitako ekitaldia da hauxe, urteko azkena.

 

  • Noiz: abenduak 30
  • Ordua : 19:30ean
  • Non: Trintxerpeko Alkateordetzan

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

Elkartasun tantak Trintxerpeko Elkartasun Gunean

Elkartasun Gunea, Trintxerpe

Etxean gauzak soberan badituzu edo asko gastatu gabeko eguberriak pasa nahi badituzu Elkartasun Gunea da zure aukera berria. Bihartik aurrera zabalik egongo da Trintxerpeko Azokan, astelehenetik larunbatera, urtarrilaren 4a bitarte.

Elkartasuna adierazteko bi modu izango dituzu, lehena zokoratuta dituzun arropak, jostailuak, liburuak eta beste azokara eramatea eta han uztea (egoera onean egon behar dute). Bigarren modua,berriz, bertan egongo diren produktuak merke merke erostea. Bi modutara elkartasun tantak barreiatuko dituzu.

Noiz:

  • Azaroak 26tik urtarrilak 4 arte

Ordutegia: 

  • Astelehenak: 17:00etatik 19:00etara
  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara

Non:

  • Trintxerpeko Azokan

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

Euskararen Eguna jai eguna izango da Donibanen

Donibaneko euskaltzaleek, abenduaren 3a, Euskararen Eguna ospatzeko egitaraua atondu dute. Hemen argitara eman duten deialdia.
EUSKARAK 365 EGUN
Plazan batu
Badator eguna! Jakina denez Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Euskaltzaleak herriko plaza bereganatu eta gure izateko gogoa eta poza adierazteko eguna.
Instituzioetatik at, komunitateak euskararen erabilpenean duen protagonismoa eta urte osoko lanaren aldarrikapena egiteko eguna.
Horregatik orotariko euskaltzalee garen guztiok kalera irten behar dugu komunitate euskaldunaren zentralitatearen aitortza egitera.
Ezagunak dira euskaldunok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko ditugun zailtasunak jakin arren hizkuntzen eta hiztunen berdintasuna, elkarbizitzaren abiapuntu direla.
Hau horrela izanik, euskaltzaleok euskaldun bizitzearen poza partekatzeko deialdia luzatzen dugu herrian Abenduaren 3aren bueltan egingo diren ekimen ezberdinetan.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik
Eta hemen datozen egunetarako antolatu dizuzten ekimenak:
Azaroak 29, Ostirala
20:30ean Ane Arrutiren zuzeneko kontzertua Itziar Tabernan
arruti
Azaroak 30, Larunbata
Babarrun jatea Itsas Mendin Anartz Iturbe txiste kontalariak girotuta.
Bazkarirako zerrendak: Berezi, Itziar, Patxiku eta Ganbaran (12 euro)
Abenduak 3, Asteartea
19:00etan Herriko Plazan euskararen aldeko ekimen herrikoia.
Abenduak 12, Osteguna
19:00etan Imanol Minerren hitzaldia: Pornografia linguistikoa, Victor Hugon
euskararen eguna

Iruzkin bat utzi

Euskara, Herrigintza atalean

Proisa eta Europako hauteskundeak biharko Herri Batzarreko bi gaiak San Pedron

EH Bilduk deituta Herri Batzarra egingo da bihar arratsaldean San Pedroko udal aretoan, Ertin. Batzarra 19:30ean hasiko da eta bi gai egongo dira mahai gainean, Europako hauteskundeak batetik eta Proisaren egoera bestetik.

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Nazioartea atalean

TARTALARIEKIN elkartasuna, ostegunean, Bixi-Bixin

Bideo honetan ageri diren ekintzaileek bost eta bederatzi urte arteko espetxe zigor eskareak jaso dituzte. Datorren larunbatean manifestazioa deitu dute Iruñean haiei elkartasuna adierazteko. Aurretik, baina, Donibanen AHTren aurkako mugimenduak geldialdi bat egingo du Donibaneko gure etxean, Bixi-Bixin.
Ostegunean, 19:30ean, elkartean egingo diren bideo proiekzio, hitzaldi eta solasaldira gonbidatuta zaude.

Osteguna, hilak 14

  • 19:30ean
  • Proiekzioa, hitzaldia eta solasaldia
  • Bixi-Bixi

Larunbata, hilak 16

  • 17:00etan
  • Manifestazio Golosala, tartalariekin elkartasuna
  • Antoniuttitik irtenda

Kartela

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean