Zergatik lapurtu nahi digute Trintxer

iritziarikardo copia

 

Trintxerren ondo pasatzen dugulako.

Trintxerren liburutegi bat osatzen saiatu garelako.

Trintxerren laguntasun, adiskidetasun eta kidetasun hautsiezinak osatu direlako. Eta leialtasunak.

Trintxerren ez zaiolako inori erabilera ukatu.

Trintxerren euskarak, intsumisioak, kirolak, politikak, gazteek… tokia izan dutelako.

Elkarrekin haserretu garelako. Desesperatu garelako.

Trintxerren politikaz hezi garelako. Politika ikasi dugulako. Politikaz hitz egin dugulako.

Trintxerren politika egiten zelako.

Izan ere, Trintxerreko bazkideek zein gonbidatuek politikan aritzeko, burujabe izateko, ondo pasatzeko, eztabaidatzeko, elkartzeko,… ez diote inori baimenik eskatu.

Oroitzapen piloa da Trintxer. Bakoitzak bereak izango ditu. Neuriak: intsumisioa, segoviako ero kuadrila hura, whisky erara eginiko mixerak, Egin itxi ondoko afitxa, mentxaka hil ondorengo idatzia norbaitek har jarri izana, arestian aipatu adiskidetasun hautsiezinak, zumetarena ez den zumetaren murala, ondoko senegaldarren galderak ustez hura pisu patera erraldoia zela, buzoneatzen genuen buletin hura,…

Trintxer ez da eraikin bat. Trintxer da han egiten dena. Han gauzak egiten dituztenak dira. Hori da Trintxer. Ea zer nolako kamioa ekartzen duzuen hori eraman ahal izateko. Ergel halakoak.

Iruzkin bat utzi

IRITZIA atalean

Utzi iruzkina