Artxiboa gaika: Euskal Herria

Pasaiako balkoietan IKURRIÑA ikus dadila

IMG-20140702-WA0005

Iruzkin bat utzi

uztaila 3, 2014 · 11:50

Pasaiako emaitzak

Pasaiako hauteskunde emaitzak ikusteko egin klik hemen (PDF): HAUTESKUNDE EMAITZAK PASAIAN

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Igandeko kontaketak, herriko txokoetan

Igande iluntzean Europako hauteskundeen boto kontaketa herriko txokoetan egingo da. Basarin, Bixi-Bixin eta Trintxerren bilduko dira Pasaiako mahaietako emaitzak. Bukatzeko, Trintxerren herri guztiko emaitzen batuketa egingo da.

 

Hauteskundeetako web berezia ikusi hemen

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Bihar esku orriak banatuko ditugu Gure Zumardian

Herriek erabaki dezaten, gaur 19:00etan Basaritik aterata pegada egingo da. Bihar, 11etan Gure Zumardian esku orri banaketa.

Parte hartu!
HerriekErabakiWeberako

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria, Nazioartea atalean

Askatasuneruntz; ekitaldi politikoa

IMG-20140507-WA0004

Iruzkin bat utzi

maiatza 9, 2014 · 08:42

Pasaiako Udalak 36ko gerran errepresaliatutako Udalbatza omendu du

Udalak plaka bat jarri du demokratikoki hautatutako Udalabatza indarrez kendu zutela salatuz. Alkate eta zinegotzien senideek ekitaldian parte hartu zuten pasa den astelehenean.

DSC_0528

 

Ekitaldiko argazkiak hemen

 

 

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria, Udala atalean

Aberri Eguna 2014; Euskal Herrian erabaki, Zazpiak bat!

AB, Alternatiba, Aralar, EA eta Sortu alderdiek deialdia egiten dute aurtengo Aberri Eguna Larresoron eta Iruñean ospatzeko Euskal Herria estatua izateko duen eskubidea aldarrikatuz.

 

 

 

aberriEguna2014

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Geurea ikurriña

Hemen Pasaiako EH Bilduk argitara eman duen oharra espainiako bandera inposatzeaz:

 

 

Geurea Ikurrina!

 

Pasaiako EH Bilduk bere babesa agertu nahi dio Bai Euskal Herriari-k euskal ikurren alde abiarazitako kanpainari eta haiek egindako deialdietan parte hartzera deitu nahi ditu herritar oro.

Espainiako epaitegiek haien bandera udaletxeko balkoian jartzera zigortu du Pasaiako herria. Apirilaren 14tik aurrera, beraz, Udalak inposatutako bandera jartzera behartuko dute lege arrotzek.

Bai Euskal Herriari-k pasaitarron etxeetako balkoietan ikurrinak jartzeko deia ere babestu nahi dugu. Horretarako, lau barrutietan ikurrinak salgai jarri dituzte. Eskuratu zeurea eta jarri zure etxeko balkoian!

San Pedroko Antxetan eta Alkartetxean, Trintxerpeko Avenida tabernan, Donibaneko Itziar Tabernan eta Antxoko Urdin liburu-dendan erosi dezakezu zurea.

Halaber, apirilaren 8an Udalak pleno berezia egingo du EH Bilduk ikurrinaren alde aurkeztu duen mozioa eztabaidatzeko. Herritarrei plenoan parte hartzeko gonbitea egin nahi diegu.

Azkenik, apirilaren 12an, 13:00etan Ikurriñaren Aldeko Ekitaldia antolatu du Bai Euskal Herriari-k, Pasai Antxoko Gure Zumardian. Pasaiako EH Bilduk ekimenean parte hartuko du eta bere militantziari bertaratzeko deia egiten dio inposaketari aurre egiten dion herri baten aurrean daudela konturatu daitezen.

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Jarri ikurrina zure balkoian, ozen esan espainiar epaitegiei: GEUREA IKURRIÑA

Bai Euskal Herriarik balkoietan ikurrina jartzeko deia egin du, Espaiako epaitegiek udaletxean bandera espainola jartzea zigortu izana salatzeko.

Bestetik, apirilaren 12an, larunbata, 13:00etan, Ikurrinaren Aldeko Ekitaldia deitu du Antxoko Gure Zumardian.

Balkoietan ikurrina jartzeko etxean ez duenak herriko hainbat tokitan erosteko aurkera izango du bost eurotan.

  • San Pedron, Antxetan eta Alkartetxean
  • Antxon, Urdin liburudendan
  • Donibanen, Itziar tabernan
  • Trintxerpen, Avenida tabernan

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Autobus zerrendak San Pedron, Trintxerpen eta Antxon

IMG-20131015-WA0000

 

 

Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziorako autobus zerrendak ohiko lekuetan daude jada.

Antxotarrek Kamion, Mimosen eta Leundan dute izena emateko aukera, sanpedrotarrek Antxetan eta trintxerpetarrek Trintxer Elkartean. Donibanek, berriz, herritarrak San Pedroko autobusean izena ematera deitu dituzte.

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean