Artxiboak hilabeteka: apirila 2014

Pasaiako Udalak 36ko gerran errepresaliatutako Udalbatza omendu du

Udalak plaka bat jarri du demokratikoki hautatutako Udalabatza indarrez kendu zutela salatuz. Alkate eta zinegotzien senideek ekitaldian parte hartu zuten pasa den astelehenean.

DSC_0528

 

Ekitaldiko argazkiak hemen

 

 

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria, Udala atalean

Bigarren Udaberri Aroa; Bixi-Bixiren egitarau oparoa prest

Maiatza ekitaldiz betetan dator Bixi-bixiren eskutik. II. Udaberri Aroa antolatu du Donibaneko txokoak. Hitzaldi, bisita eta festa ez da faltako. Ikusi irudian maiatzaren 13an hasiko den ekitaldi sorta.

barrukoa

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Aberri Eguna 2014; Euskal Herrian erabaki, Zazpiak bat!

AB, Alternatiba, Aralar, EA eta Sortu alderdiek deialdia egiten dute aurtengo Aberri Eguna Larresoron eta Iruñean ospatzeko Euskal Herria estatua izateko duen eskubidea aldarrikatuz.

 

 

 

aberriEguna2014

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Geurea ikurriña

Hemen Pasaiako EH Bilduk argitara eman duen oharra espainiako bandera inposatzeaz:

 

 

Geurea Ikurrina!

 

Pasaiako EH Bilduk bere babesa agertu nahi dio Bai Euskal Herriari-k euskal ikurren alde abiarazitako kanpainari eta haiek egindako deialdietan parte hartzera deitu nahi ditu herritar oro.

Espainiako epaitegiek haien bandera udaletxeko balkoian jartzera zigortu du Pasaiako herria. Apirilaren 14tik aurrera, beraz, Udalak inposatutako bandera jartzera behartuko dute lege arrotzek.

Bai Euskal Herriari-k pasaitarron etxeetako balkoietan ikurrinak jartzeko deia ere babestu nahi dugu. Horretarako, lau barrutietan ikurrinak salgai jarri dituzte. Eskuratu zeurea eta jarri zure etxeko balkoian!

San Pedroko Antxetan eta Alkartetxean, Trintxerpeko Avenida tabernan, Donibaneko Itziar Tabernan eta Antxoko Urdin liburu-dendan erosi dezakezu zurea.

Halaber, apirilaren 8an Udalak pleno berezia egingo du EH Bilduk ikurrinaren alde aurkeztu duen mozioa eztabaidatzeko. Herritarrei plenoan parte hartzeko gonbitea egin nahi diegu.

Azkenik, apirilaren 12an, 13:00etan Ikurriñaren Aldeko Ekitaldia antolatu du Bai Euskal Herriari-k, Pasai Antxoko Gure Zumardian. Pasaiako EH Bilduk ekimenean parte hartuko du eta bere militantziari bertaratzeko deia egiten dio inposaketari aurre egiten dion herri baten aurrean daudela konturatu daitezen.

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Alkateraen etxe atarian hirugarrenez zikindu dute

erasoaAmaia Agirregabiria Pasaiako alkatearen etxe ataria kakaz zikindu dute. Haritz Perez Pasaiako zinegotziak ema du honen berri. Hirugarren aldia da honakoa, gainera. Aurretik, gogoratu behar da Oihane Oronoz Donibaneko alkateordeak antzeko hainbat eraso jasan behar izan zituela.

2 Iruzkin

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Udala atalean