Artxiboa gaika: Euskara

Euskararen Eguna jai eguna izango da Donibanen

Donibaneko euskaltzaleek, abenduaren 3a, Euskararen Eguna ospatzeko egitaraua atondu dute. Hemen argitara eman duten deialdia.
EUSKARAK 365 EGUN
Plazan batu
Badator eguna! Jakina denez Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Euskaltzaleak herriko plaza bereganatu eta gure izateko gogoa eta poza adierazteko eguna.
Instituzioetatik at, komunitateak euskararen erabilpenean duen protagonismoa eta urte osoko lanaren aldarrikapena egiteko eguna.
Horregatik orotariko euskaltzalee garen guztiok kalera irten behar dugu komunitate euskaldunaren zentralitatearen aitortza egitera.
Ezagunak dira euskaldunok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko ditugun zailtasunak jakin arren hizkuntzen eta hiztunen berdintasuna, elkarbizitzaren abiapuntu direla.
Hau horrela izanik, euskaltzaleok euskaldun bizitzearen poza partekatzeko deialdia luzatzen dugu herrian Abenduaren 3aren bueltan egingo diren ekimen ezberdinetan.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik
Eta hemen datozen egunetarako antolatu dizuzten ekimenak:
Azaroak 29, Ostirala
20:30ean Ane Arrutiren zuzeneko kontzertua Itziar Tabernan
arruti
Azaroak 30, Larunbata
Babarrun jatea Itsas Mendin Anartz Iturbe txiste kontalariak girotuta.
Bazkarirako zerrendak: Berezi, Itziar, Patxiku eta Ganbaran (12 euro)
Abenduak 3, Asteartea
19:00etan Herriko Plazan euskararen aldeko ekimen herrikoia.
Abenduak 12, Osteguna
19:00etan Imanol Minerren hitzaldia: Pornografia linguistikoa, Victor Hugon
euskararen eguna

Iruzkin bat utzi

Euskara, Herrigintza atalean

“Badira bagara” dokumentalaren proiekzioarekin Bixi-Bixi Nafaroa Oinez girotzen hasi da

Hilaren 17an euskararen egoera Nafarroan azaltzen duen “Badira bagara” izenburuko dokumentala eskainiko du Bixi-Bixik. Urriaren 20an Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezera joateko deia ere egin du elkateak, alta,  bezperan bazkari musikatua antolatu dute elkartean bertan.

(Ikusi egitarau osoa kartelean)

bixi-bixi-nafarroa

Iruzkin bat utzi

Euskara, Herrigintza atalean

Kontseiluak deitutako manifestazioari atxikitu zaio Udala

Jarraian Amaia Agirregabiriak bando bidez jakinarazi duen manifestaziorako deia:

“Herritar estimatuok:

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, abenduaren 1ean hain zuzen ere, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa antolatu du Donostian. Udal honetako ordezkari naizen aldetik, euskaldunon euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik, deialdi horrekin bat egiten dut Herritarroi ere deialdiarekin bat egiteko gonbidapena egiten dizuet.

Batetik, www.euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua eman dezakezue. Bestetik, Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez, udaletxeko balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzea erabaki dudala jakinarazi nahi dizuet. Horrela, zuoi ere, deialdi horrekin bat egin eta zuen etxeko balkoian azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean ikur hori jartzera animatu nahi zaituztet. Ikurra eskatzeko, lehendik aipatutako webgunera jo dezakezue edota Kontseilura hots egin dezakezue 943591200 telefono zenbakira. Nahiago izanez gero, Udalaren bidez ere lor ditzakezue aipatutako banderatxoak, Trintxerpen Udal Euskaltegian, Antxon Txirrita Euskaltegian eta San Pedro eta Donibanen liburutegietan izango dituzue salgai 3 eurotan.

Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz bizitzera, euskaraz gozatzera, animatu nahi zaituztet. Guztiok batera lortuko dugu euskararen erabileran aurrera egitea, pertsona bakoitzarengandik abiatuz taldera joz, taldetik udalerrira, eta udalerri bakoitzetik Euskal Herri osora, ilusioz eta bizi nahiaz.”

Iruzkin bat utzi

Euskara atalean