Artxiboa gaika: Parte hartze prozesuak

Behar sozio-kulturaletatik azpiegituretara

san-pedro-azpiegiturak-gonbidapena

 

 

Larunbatean, San Pedron kultur azpiegituren inguruan burutzen ari den parte-hartze prozesuaren bigarren saioa egingo da. 10:00etatik 13:30era izango da bilera Udal Aretoan.

 

Parte hartu!

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak, Udala atalean

EH Bilduren balorazioa Udal Aurrekontua onartu ondoren

Egin klik hemen Pasaiako EH Bilduren balorazioa irakurtzeko eta urtean zehar herrian burutuko diren ekimenen berri izateko.

Pincha aquí para conocer la valoración de EH Bildu Pasaia y para conocer las actuaciones que se se van ha hacer con este presupuesto.

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Parte hartze prozesuak, Plenoak, Udala atalean

Gobernu taldea urteko egitasmo nagusiak aurkezten ari da

Atzo bilera egin zuten herritarrekin aurrekontua aurkezteko eta bidenabar urteko egitasmo nagusiak aurkeztu zituzten.

IMG-20140211-WA0000

Egin klik hemen eta irakurri 2014rako egitasmoak barruti guztietan (euskaraz)

Aquí los principales proyectos que tiene el ayuntamiento en todos los distritos para el 2014 (castellano)

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Parte hartze prozesuak, Udala atalean

Donibanen ondo egin dugulako Antxon ere ongi egitera goaz

Astelehenenan hasiko da Antxon hondakinen kudeaketa berriruntz egingo den parte hartze prozesua. Jarraian duzue gaur goizean gobernu taldeak emandako prentsaurrekoa, euskaraz lehen bideoan eta gazteleraz ondoren:

Jarraian parte hartze prozesuko datak:

Azaroak 18, astelehena (lehen saioa)
19:30ean Kultur Etxean, euskaraz

Azaroak 19, asteartea (lehen saioa)
19:30ean Kultur Etxean, gazteleraz

Azaroak 21, osteguna (lehen saioa)
11:30ean Jubilatu Etxean, jubilatuentzako

Abenduak 4 (bigarren saioa)
19:30ean Kultur Etxean, euskaraz

Abenduak 5 (bigarren saioa)
11:30ean Jubilatu Etxean, jubilatuentzako

Abenduak 9 (bigarren saioa)
19:30ean Kultur Etxean, gazteleraz

Abenduak 10
14:00etan edo 20:00etan Kultur Etxean, merkatari eta tabernari eta elkarteentzako

Abenduak 16
19:30ean Kultur Etxean, batzar orokorra

Iruzkin bat utzi

Atez ate, Parte hartze prozesuak atalean

TRATU ONA NAHI DUT!¡PASALO!

Azaroaren 20an ospatuko dugun haurren euskubideen nazioarteko egunari begira gauden honetan Pasaiako Udala gai horretan aintzindari izan dela azpimarratu behar dugu.

Tratu ona nahi dut, pasa hitza! lelo bat baino gehiago da pasaitarrontzako, herriko elkarte, ikastetxe eta eragileek elkarlanean urteak daramatzate. Guztien artean, ardurak partekatuz tratu onaren aldarria egiten eta batez ere gauzatzen aritu dira eta ariko gara.

Ez dugu haurrekiko tratu txarren aurkako lanik egingo, gu tratu ona eta eskubide guztien bermearen  aldarria egitera goaz.

Jarraian duzue Amaia Agirregabiria alkateak eta herriko eragileek, hilaren 16rako egin duten deialdiaren testua jasotzen duen lotura. Eta baita gaur goizean Udalak deitu duen prentsaurrekoaren argazki sorta:

2012ko azaroaren 20a (1)

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak, Udala atalean

La Herrera Herrirarekin bat, Urarte Mendi igo dugu!

La Herrera Herrira herritar taldeak lurra berreskuratzeko borroka hasi du. Pasa den larunbatean Pasaiako Portuak herriari “oparitu” dion mendiaren igoera burutu zuten hainbat herritarrek. Hemendik aurrera portuak herriari kendu dion lurra berreskuratzen jarraituko dute La Herrera gunea oso osorik berreskuratu arte.

Ikusi bideoa:

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak atalean

Ezker Abertzalea ere Urarte tontorrera igoko da

La Herrera Herrirarekin bat eginez Pasaiako Ezker Abertzalea Urartemendi tontorrera igoko da datorren larunbatean. Portuak Gomistegin oparitu digun mendi artifiziala konkistatuko dugu gure lurra berreskuratzeko asmoz. Ondoren, Ziriza berreskuratzera joango gara.

Hemen La Herrera Herriraren oharra: urarte

 

 

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Parte hartze prozesuak, portua atalean

Eguneko Txistea Nahikari Otermin Jeltzale pasaitarraren eskutik

Nahikari Otermin Pasaiako PNVko zinegotziak Aranzadi Zientzia Elkarteak Zirizan egoteko interesa adierazi duela esan berri digu eta hori babestuko duela gaineratu. Baina nola Nahikari? Gestioaren jainkotzat duzun Markel Olanok Ziriza eraikina ordenaziotik kanpo utzi du eta. Nola Nahikari? Nola? Nola?

PNVk eta PSE-EEk Ziriza erakinarekin zer egin duten jakinmina duenak hemen topatuko du eraikinaren historia labur bat:

  • Ziriza Trintxerpeko La Herrera izeneko orubean dagoen eraikin bat da. Armadore familia baten egoitza izan zen. Han zituzten bulegoak eta kudeatzen zituzten arrantza ontzien materialen gordeleku zen.
  • La Herrera 135.000 metro koadroko azalera duen lurzorua da eta Pasaiako barruti baten erdi-erdian dago kokatuta: Trintxerpen. Baina, Pasaian oso ohikoa den moduan, lur publiko horiek pasaiako portuak erabili izan ditu orain arte.
  • Portu Agintaritzak, Espainian erabat agortuta dagoen modeloa jarraituz, dagoeneko behar ez dituen lur horiek etxeak eraikitzeko saldu nahi ditu. Hau da, la Herrera Super Portua finantzatzeko erabili nahi du.
  • Udalak askotan eskatu dio portuari Ziriza herriari itzultzeko. Esaterako 2005ean (alkatetzan PSE-EE) eraikina erabiltzeko baimena eman zion, baina inoiz ez dio kontzesioan eman.
  • 2008an Pasaiako Udalak (ANV) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (PNV) Pasaia Biziberritzeko hainbat ekimen egiteko hitzarmena sinatu zuten. Tartean Ziriza konpontzeko partida bat zegoen: 1.500.000 euro.
  • Eta, Portuak, azkenik, kontzesioan eman zuen Ziriza, baina udala beharrean Jaizkibia izan zen kontzesioaren onuradun. Jaizkibia Super Portua eraikitzeko sortu zuten “erakunde-txiringito” bat da. Jaizkibiak egin duen lan bakarrenetako bat portuak lurrean botata zuen Rikardo Ugarteren Aingura eskultura biribilgune batean jartzea izan da.
  • 2009an Portuak (PSE-EE) “Portuko Plan Berezia” aurkeztu zuen eta Zirizak bere egitasmoetan traba egiten zionez ordenazioz kanpo utzi zuen.
  • Zer esan nahi du ordenazioz kanpo uztea? Ba azken helburua hura botatzea dela, Alegia, ordenazioz kanpo dagoen eraikin batean ezin da hura hobetzeko konponketa lanik egin.
  • Pasaiako Udalak plan bereziari egin zizkion alegazioen artean egoera hori aldatzeko eskatu zuen
  • Portuko Plan Berezia onartzea Udalen eskumena bada ere, Markel Olanoren Aldundiak instituzioei zor zaien errespetua zerri askara bota eta bere gain hartu zuen plana onartzeko “ardura” Pasaiako Udalak Ziriza ordenaziotik kanpo utziko zuela ohartarazi bazion ere.
  • Ondorioz, Portuak (PSE-EE) eskatu eta Aldundiak (PNV) onartuta Zirizan inolako konponketarik egiteko aukerarik ez dago egun.
  • PSE-k eta PNV-k eragindako egoera ulertezin honi buelta emateko irtenbide bakarra dago: Pasaiako Portu Agintaritzak La Herrera herriari itzuli behar dio Udalak ordenazio berria onartu dezan. Eta Eskenatoki horretara iristen garenean Udalak 2011ko maiatzaren 18an gehiengo osoz (ANV, EB, H1!en aldeko botoekin) onartu zuen ordenazioa indarrean jartzen hasi daiteke. Ordenazio horrek dio Ziriza gizarte eta kultur ekipamendutarako erabiliko dela.

 

 

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Parte hartze prozesuak, Udala atalean

Nahikari Oterminek PNVren gestio penagarria azalarazi du, berriz ere

Nahikari Oterminek Aranzadik Ziriza egoitzatzat hartu nahi duela esan berri du. Hain zuzen ere, Markel Olano gestio bikainaren paradigma den horrek, Ahaldun Nagusi zenean ordenaziotik kanpo utzi zuen eraikinaz ari da.

Muturra behar da gero, Zirizan berritze lanak egin ahal izatea debekatzeko jokaldia zikin hura egin zuen alderdi berak orain hura konpontzeko eskatzen aritzea.

Ziriza herritarrek parte hartze prozesu luze baten erabaki zuten moduan kultur ekipamendurako eraikina izango da, horrela berretsi baitzuen plenoak gehiengo osoz. Eta horretarako, berandu baino lehen, Pasaiako Portu Agintaritzak Udalari Ziriza eraikina eta La Herrerako lurrak itzuli behar dizkio.

La Herrera Herrira herritar batzordeak Nahikari Oterminen nahien inguruan hausnarketa egin du. Hemen Oarsoaldeko Hitzan eman duten berria.

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Parte hartze prozesuak, Udala atalean

Elkarteen Eguna 2012, larunbatean San Pedron

Duela bost urte Ezker Abertzaleak Pasaian politika egiteko modu berri bat abiarazi zuen. Lau urte beltzeko basamortuaren ondotik Pasaiako Udaleko gobernua berreskuratu genuelarik herritarrekin elkarlanean ariko ginela agindu genuen. Eta, hain zuzen, larunbatean San Pedron ospatuko den III. Elkarteen Eguna da politika egiteko beste modu bat badagoela argi adierazten duen adibideetako bat. Herritarrekin eskuz esku, elkarteekin orpoz orpo…

Herriko elkarteak gainbehera zihoazela baina haien lana ezinbestekoa zela ondorioztatu genuen eta horregatik Elkarteak Biziberritzeko Plana abiarazi genuen. Lan egiteko modu berri bat eskaini genien, denon artean herria eraikitzeko aukera ematen zuena. Prozesu hartatik atera zen ideietako bat izan zen urtero Elkarteen Egun bat antolatzea; elkarteek egiten zutenaren erakusleiho izan zedin.

Larunbatean hirugarrenez haur eta nerabeekin lanean jarduten duten herriko elkarteek jaia egingo dute, aurten San Pedron. Elkarteek euren lana ezagutarazteko antolatuko dute jaia. Herritarrak, berriz, elkarteek herriari eskaintzen dioten guztia aitortzeko bilduko gara haiengana.

Elkarteen eguneko aurkezpena                                             Egitaraua

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak, Udala atalean