Artxiboak hilabeteka: otsaila 2014

Gaurko enkartelaren [Bideoa] Antxon

Iruzkin bat utzi

Bestelakoak, Presoak atalean

Gorka Zulaika kalean!

Gaur goizean aske geratu da Gorka Zulaika preso antxotarra. Zuerako espetxetik atera berri da Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide izateagatik. Bat gutxiago!

IMG-20140228-WA0000

 

Iruzkin 1

Presoak atalean

Pasai Antxok otsailaren 27an ekingo dio hondakin bilketa sistema berriari

Gaur goizean Amaia Agirregabiria alkateak eta Izaskun Biurrun Antxoko alkateordeak prentsaurrekoa eman dute. Agerraldian esan dute Antxon zabor bilketa sistema berria datorren ostegunean jarriko dutela abian.
Jarraian prentsaurrekoaren edukia:
Amaia Agirregabiria, Pasaiako  alkateak, balantze oso positiboa egin du  aste honetan hondakinen bilketa selektiborako materialen banaketaz.  “Aurrikuspenak gainditu egin dira, eta oso gustura gaude.” Aipatu duenez, “erakundeen ardura da kalte ekologiko txikiena  sortzeko  ahalik  eta  bitarteko  onenak  herritarren  eskura  jartzea”  eta  “arduraz jokatzen ari gara.” Udalak bere bitartekoak luzatzerako orduan, asteon, herritarren jarrera “oso  ona”  izan  dela  berretsi  du  alkateak:  “ohitura  aldaketa  baten  aurrean  gaude,  eta ohikoak  diren zalantzak  argitzeko  beharrezko  denbora  hartu  dugu. Bitartekoak  emanda, herritarrengan jarri dugu konfidantza eta herritarrek borondate oso ona erakutsi dute.”
Parte hartze prozesuan zehar, aste honetako banaketan eta informazio bulegoak egin duen lanaren bidez, “informazio banaketa ahalegin handia egin da eta egiten jarraituko da”, adierazi du, alkateak. Material banaketarekin fase bat itxita, ondorioz, otsailaren 27an, ostegunean, hasiko da Atez Ateko bilketa Pasai Antxon.
Izaskun Biurrun, Pasai Antxoko alkateordeak, bere aldetik, gaur artean ezagutu diren  edukiontziak  asteazken  gauean erretiratuko  direla  iragarri  du.  Ostegunean, horrenbestez, ontzi  arinen  bilketarekin  hasiko  da  aldaketa. Ostegunean bertan  hasiko  da, baita  ere,  Antxoko  alkateordeak  adierazi duenez,  boluminosoen  bilketa:  Parte  Hartze bileran zehaztu bezala, lau gune berri ezarriko dira bilketa horretarako.
Bestalde,  hurrengo  astelehenetik  aurrera,  ostalari  eta merkatariei materialen banaketa  egingo  zaie,  euren ostalaritza edo  merkataritza  guneetan  bertan.  Eta  astearen hasieratik,
baita  ere,  hiru  arku  itxiko  dira,  tren  pasabidearen  azpietan, etxebizitzetako bilketarako egokitzeko.
Agirregabiriak, azkenik, eskerrak eman dizkie pasaitarrei erakutsitako jarreragatik. “Klase,  joera,  ideia  politiko ezberdineko  jendea  pasa  da  materialak  jasotzera. Eztabaida politikoa  gainditu  eta  kultura  aldaketan sakontzeko urratsak  ematen  ari  gara  eta  pozik gaude.  Ostegunetik aurrera  bide  berria  hasiko  dugu  eta,  pazientzia  eta soseguarekin helburutzat jarri genituen emaitzak lortuko ditugu.”

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Udala atalean

Bilketa selektiborako materiala jaso behar zuten familien %75etik gora pasa dira lehen bi egunetan; eta astearen amaierarako Antxotarren %95 baino gehiagok egitea aurreikusten da

Antxoko material bilketari buruz Izaskun Biurrun Antxoko alkateordeak plazaratu duen prentsa oharra:

Izaskun Biurrun, Pasai Antxoko alkateordeak balorazio “oso positiboa” egin du lehen bi egunetako hondakinen bilketarako material banaketaz. “Astelehenean eta asteartean, izendatuta zeuden eremuetako biztanleen %75etik gora pasa zen euren edukiontzi eta informazio gidak jasotzera.” Horrenbestez, dagoeneko, aipatu kaleetako familien hiru laurdenek etxean dute bilketa selektiboa egiteko beharrezko azpiegitura.

Biurrenen iritziz, antolaketa onari esker, material jasotzearen tramitea asko “azkartu da”. “Jende askok hurbildu behar duenez, ahalik eta ondoen antolatuta, eraginkortasunez, banaketarako eta jendearen galderak erantzuteko bitartekoak jarri ditugu.” Ostiralean amaituko da etxebizitzei dagokien banaketa zikloa, eta egun horretan, aurreko egunetan materiala jaso ezin izan dutenek pasa ahalko dute, egun osoz. Antxoko alkateordearen iritziz, egunotakoa ikusita, “Antxoko familien %95k baino gehiagok materiala jasotzea aurreikusten dugu.”

Donibaneko adibidea

Biurrunek Pasai Donibaneko eredua aipatu du. “Donibaneko ereduak eta lorturiko datuek oinarria jarri dute, baina jendea kontzientziatzeko ere balio izan du.” Helburua, bere ustetan, Donibaneko emaitzak berdintzea da Antxon. “Jendearen artean motibazioa eta jakinmina sumatu ditugu material banaketan: seinale ona da. Gauzak oso ondo doaz materialen banaketari dagokionez eta ondoren ere horrela joango dira. Pasaitarrengan konfidantza osoa dugu beti.”

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Udala atalean

Edukiontziaren mugak… Pasaia Garbia?

iritziaPasaiaZeroZabor
Iazko irailaren 1etik, hondakinak arazo eta kutsadura iturri izatetik, baliabide bezala kudeatzeko aroari hasiera eman genion Pasaian.
Bai lagunok, ordutik Donibaneko herritarrak eredu ditugu horretan, eredu gara. Zuei egungo errealitatea handiegia egin zaizue gezurrekin estaltzen jarraitu ahal izateko.
Non dira arratoiak? Non zikinak? Non zuen argazkiak?
Herritarren matxinadarekin amesten zenuten, anabasaren erdian, gerra erreportaje bat egiteko prestu zineten, gidoia prest zenuten baina … Errealitateak lotsagarri uzteko beldurrak, trepetak jaso eta Antxoko ”frontera” mudatzera eraman zaituzte.
Donibaneko errealitatea hain zaizue mingarria eta jasangaitza, ze zuen mututasunak eta isiltasunak oso adierazkorrak dira, benetan.
Literatura periodistikoak eta alderdi batzuen taktika elektoral deitoragarriak aski ez eta errealitateari muzin eginez zuek ere alegiazko ipuinak hauspotzen diharduzue. Azala behar da gero!!
Esanak esan… Atez-ateko bilketa sistema, eraginkorra , erosoa, garbia eta merkeena da. Donibane da guzti horren froga.
Errausketaren eta zabortegien kulturatik, prebentzio eta birziklapenaren kulturara igaro dira, gara. Hondakinak baliogabetzat jotzetik, baliabide gisa ikusteko eta bizitzera.
Europan eredugarri bagara, zergatik gatazka iturburu bilakarazteko interes berezi hori?
Gure osasunaren eta ingurumenaren kontura, bestelako etekinak atera nahian dabilenik falta ez delako.
Edukiontzi berdearen ahotik (Errauskailuraren arotik), zero zabor arorako norabidera egin du jauzi Donibanek %29a birziklatzetik, %85rako jauzia.
Pasaia osorako eredu eta mugarria. Ubera horri jarraitzea, itsaso zabalean ez galtzeko bermea da.
Mugarriak, mugak eta auzoak….Eskalantegi aipatu gabe nola utzi? Oraingoan estraperloan jarduteko bandoa zabaldu duzue. Poltsak zaborrez ongi zamatu eta Eskalantegiko edukiontzi berdeak dituzue jomugan.
Ze gisa baliotan, eskalan, kokatzen duzue zuen ekinbide berri hau?
Zabor turismorako bidai txartelik ez dugu nahi eskerrik asko!! Zuen boikoterako deiak ez gaitu askorik limurtzen.
Aitzitik, bukatzeko, erreskadan bi mezu igorri nahi dizkizuegu:
• Ez birziklatzeko eskubidea ezin da erreferendum baten bidez kitatu nahiz eta galdeketen bidez batzuk hori zilegi bilakatu nahi duzue.
• Hondakinak gaika bereiztea herritarron erantzunkizuna da, ezin dugu hurrengo belaunaldiak hipotekatuz, kutsatu edo ez kutsatzea erabaki.
Orain ANTXON da lekukoa, animo, Pasaia eraldatzen ari gara!

Iruzkin bat utzi

IRITZIA atalean

Atez ate damola

iritziaIBerrio

Pasaia Garbiak begiak estalita jarraitzen duela ikusi dut urtarrilaren 31ko Oarso Bidasoako Hitza egunkariko zuzendariari atalean. Gutuna igorri du primeran funtzionatzen duen zabor bilketa sistema zapuztu asmoz; beste behin. Donibanen sistema aldatu ondoren barrutia hondoratu ez dela ikustean lasaituko zirelakoan nengoen, baina ez. Birziklapen igoera meteorikoaren datuen aurrean lotsatuko zirela pentsatu nuen, baina, horrela ere ez.

Gutuna irakurri eta orrialde bat pasa dut, atsekabetuta. Eta hor ageri dira Ainhoa Zabalo eta Eneko Lartige Lezoko ordezkari politikoak esanez aurtengo aurrekontuan 200.000 euro gehiago izango dituztela, zabor bilketa sistema aldatzearekin aurreztutakoak. 33 milioi pezeta pasatxo, amigo! Kalkulagailua atera dut Pasaiako biztanle kopurua eta Lezokoa alderatzeko. Pasaian 86 milioi eta erdi pasatxo aurreztuko genituzkela esan dit Casio lagunak. Laurogeita sei, bai, laurogeita sei milioi pezeta!

Esperantza txiki bat badut politika diruan oinarritzen duen Sabino Aranaren azpi sukurtsaleko Pasaia Garbiakoek nik bezala orria pasa eta Lezoko datua irakurriko zutenekoa. Kontutan hartuko al dute? Hala bedi!

Dirutan aurreztuko duguna baino garrantzitsuagoa da ordea osasunean aurreztuko duguna, eta, Antxoko pareta batean “Atez ate mola” dion pintada ikusten dudan bakoitzean irribarrea marrazten zait aurpegian. Izan ere, oztopoak oztopo, niri ere izugarri “damolat” naturaren alde ematen ari garen pausua garrantzitsu hau.

PD: Hau idazten ari naizen bitartean lagun batek idatzi dit esateko Bizkaiko errauste planta erreskatatu behar izan dutela. Laguna ez dabil oker, 2012an Zabalgarbik 1,7 milioi euro irabazi zituen, hori bai, 19,75 milioi euroko diru-laguntza jaso ondoren. Ekologistak Martxan erakundeak salatu duenez Bizkaiko errauste plantak erretzen duen zabor tona bakoizteko 88 euroko diru-laguntza jasotzen du. Atera kontuak!

Iruzkin bat utzi

IRITZIA atalean

Udalak “etxebizitza hutsa” programan etxeak alokairuan dituzten etxejabeentzako hobaria onartu du

Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik beheko esteketan

Euskaraz

Gazteleraz

Iruzkin bat utzi

Udala atalean

Gobernu Taldeak aurkeztu duen aurrekontuak biltzen dituen proiektuen laburpena ikusgai eskuorri batean

PASAIA_TRIPTIKO-eus

 

PASAIA_TRIPTIKO-2

Iruzkin bat utzi

Udala atalean

Otsailaren 22an Aiako Harrira Basarirekin

 

Basari Elkarteak mendi irteera antolatu du hilaren 22rako. Aiako Harriaren bihotza ezagutzeko txangoa izango da. Izena emateko zerrendak Kamio, Mimos, Kurlinka, Izadi eta Leunda tabernetan daude.

Irteera 8:00etan izango da, Gure Zumarditik, autoetan, eta ibilbidea hau izango da: Karrika; Zorrolako zubia; Sorondo, Zaria, Kauso lepoa, Oianleku; eta itzulera Karrikara (guztira 14 kilometro)

Nahi duenak ibilbidea bukatu ondoren Basarin bazkaltzeko izena eman dezake; helduak 10 euro eta haurrak 5 euro

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Datorren astelehenean hasiko dira kuboak banatzen Antxon

Pasaia Antxon, hilaren 17an, hurrengo astelehena, alegia, hasiko dira hondakinen bilketa berrirako materiala banatzen. Gaur eman dute berria Pasaiako Alkate Amaia Agirregabiriak eta Izaskun Biurrun antxoko alkateordeak.
IMG-20140212-WA0002
Hona Udalak emandako azalpenak:
Otsailaren 17tik 21era bitartean, etxebizitzetan hondakinen bilketa selektiboa behar bezala garatzeko materialeen banaketa eramango da aurrera. Ahalik eta antolatuena izan dadin, banaketa kaleen araberako ordenean egingo da.
  • Astelehena 17: Nafarroa Etorbidea, Gelasio Aranburu eta San Marko
  • Asteartea 18: Blas de Lezo, Maiatzaren lehena eta Zumalakarregi
  • Asteazkena 19: Oarso, Axular plaza eta Kupeldegi
  • Osteguna 20: Eskalantegi, Gure Zumardia eta Hamarretxeta.
  • Ostirala 21: Aurreko egunetan ezin dutenentzat
Banaketa ordutegia, 09:00etatik 13:00etara izango da eta 17:00etatik 20:00etara izango da, Pasai Antxoko Kultur Etxean.
__________________________________________________________________________________________________________

Del 17 al 21 de febrero se habilitará de manera ordenada la recogida de materiales necesarios para el nuevo sistema de gestión de residuos. Para que esta sea eficaz, se ha organizado el reparto por zonas.

  • Lunes 17: Nafarroa Etorbidea, Gelasio Aranburu y San Marko
  • Martes 18: Blas de Lezo, Maiatzaren lehena y Zumalakarregi
  • Miércoles 19: Oarso, Axular plaza y Kupeldegi
  • Jueves 20: Eskalantegi, Gure Zumardia y Hamarretxeta
  • Viernes 21: Para los que no hayan podido recoger los materiales los anteriores días.

El horario de recogida es el siguiente: de 09:00 a 13:00 horas y de 17:00 a 20:00 horas, en la Casa de Cultura de Pasai Antxo.

Iruzkin 1

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Udala atalean