Artxiboak hilabeteka: martxoa 2013

Bilduren prentsa oharra topoko sarrera dela eta

Pasaiako Udaleko gobernu taldea zur eta lur geratu da Herrerako geltokirako sarbide berria dela-eta, prentsan aste honetan argitaratu berri diren albisteengatik. Horregatik, albiste horien inguruko argibideak eman nahi ditugu.

– Egungo sarbidea lardaskeria bat besterik ez da, ez baitira inolaz ere San Pedroko, Trintxerpeko eta Bidebietako herritarren mugikortasunari buruzko beharrak aintzat hartu.

– Ez da egia proiektu zehatz bati buruzko akordiorik hartu denik.  Erortzekotan dagoen pabilioi baten inguruan egin da proiektua, eta Pasaiako Udalak behin eta berriro adierazi izan du horrek puntu beltz ugari sortzen dituela segurtasunaren arloan. Hori horrela, hirigintza arloko aginpidea udalarena denez, udala ez dago prest ardura hori bere gain hartzeko.

– Eskatzen dugu pabilioia berehala eraisteko, bertan ezin baita portuko inolako jarduerarik garatu.  Eraispenaren ondorioz, toporako sarbiderako sartu-irtena errazagoa izango da; duinagoa eta seguruagoa pasaitar guztientzat.

 

NOTA DE PRENSA DE BILDU EN RELACION AL ACCESO AL TOPO

El equipo de gobierno del Ayuntamiento de Pasaia asiste perplejo ante las noticias aparecidas en prensa a lo largo de esta semana en torno al “nuevo” acceso de la estación de Herrera. Ante di-chas informaciones, quisiéramos hacer las siguientes aclaraciones.

– El actual acceso no deja de ser una chapuza más, y no responde de ninguna manera a las nece-sidades de movilidad de las ciudadanas y ciudadanos de San Pedro, Trintxerpe y parte de Bide-bieta.

– Es falso que se llegase a un acuerdo sobre un proyecto en concreto. El Ayuntamiento de Pasaia ha señalado innumerables veces que dicho proyecto, el cual bordea un pabellón en total estado de ruina, crea una serie de puntos negros en materia de seguridad; y que siendo el ayuntamiento la autoridad en materia urbanística, no está dispuesto a asumir.

– Solicitamos la inmediata demolición del pabellón, en el cual es imposible desarrollar ninguna acti-vidad portuaria. Dicha demolición permitiría el desarrollo de un acceso al topo digno, accesible y ante todo, más seguro para los pasaitarras y las pasaitarras.

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

PASAIA LOVES GASCO [BIDEOA]

2012ko urrian hauteskundeen atarian zabaldu zuten Herrerako Topo-Metro geltokia. Bost hilabete geroago estaziora iristeko bideak egin gabe jarraitzen du. Trintxerpek, San Pedrok eta Donibanek 11.000 biztanletik gora dituzte eta hori da gertuen duten Topo estazioa, donostialdeko metroa deitu zutena. Estazio ponpoxoa egin bai, baina pasaitarrek hara iristeko egin behar duten bidea luzea eta deserosoa da.

Baina guztia ez da kalterako. Inork pentsa al dezake XXI. mendean bere herrian mendi berri bat loratzea posible dela? Ba Pasaian bai, hemen guztia da posible. Mendizaletasuna sustatzeko edo, Topo obretako lur guztiekin pasaitarroi mendi bat oparitu digute. URARTEMENDI izena jarri diogu. Ikusi La Herrera Herrira plataformak mendia “inauguratzeko” egindako gailurraren konkista.

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, SORTU atalean

Donibanen Atez ate ezarri aurretiko parte hartze prozesua apirilaren 8an abiatuko da

DonibaneParteHartzeEgutegia1

Udalak aurkeztu berri du Donibanen atez ate ezarri aurretik egingo den parte hartze prozesuaren egutegia eta haren helburuak. Aste Santuaren bueltan hasiko da, apirilaren 8an, eta Maiatzaren 2ra arte luzatuko da. Bost taldetan banatuko dira herritarrak: kaxkoa, Meipi eta baserri gunea batetik eta bi giza talde bestetik; merkatari, tabernari eta elkarte gastronomikoak eta jubilatuak. Aztikerrek gidatuko du prozesu guztia.

Bideo honetan duzue prozesuko gidari izango den Arkaitz Martinez de Albeniz parte hartze saioak nondik nora joango diren azalduz:

Bideo honetan Amaia Agirregabiriak parte hartze prozesua abian jartzeko Udala zein arrazoietan oinarritu den azalduko digu. Herritarren laguntzarekin hondakinak arazo izateari utziko diotela azaldu du besteak beste:

Iruzkin bat utzi

Atez ate, Udala atalean

Bihar, hilak 18, bizi osorako zigorreren kontrako konzentrazio zaratatsua Trintxerpeko azokan

Bihar, astelehena, 19:30etan “konzentrazio-barrunbada” deitu du Trintxerpeko HERRIRAk.

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

HONDAKINEK EZ LUKETE ZERTAN ZABOR IZAN BEHAR

Udalak Donibanen hondakinak atez ate biltzeko erabakiaren inguruan hitz egiten du Pasaia Zero Zabor taldeak argitara eman duen artikulu honetan:

Azken boladan hiri hondakinen gaia gehitxo desitxuratu eta sinplifikatu da, funtsik gabeko zurrumurruak eta zaratak mami gutxiko mezuekin josten dira baina… hondakin asko sortzen ditugu eta nahasita botatzen ditugulako zabortegiak zaborrez gainezka dauzkagu.

Natur baliabideak edo lehengaiak agortzen ari gara etengabe. Kontsumo eredu konpultsiboak eta egungo eredu linealak (ekoiztu,kontsumitu, bota) arazoaren jatorrira garamatza ezinbestean. Diagnosi honekin denok bat gatoz. Nola askatu bada korapiloa? Ostrukarena eginez? Ez!!! Arazoa ezin dugu ezkutatu edo betikotu (errausketa bezalako sasi-konponbideen bidez).

Konponbideak, iraunkorra eta eraginkorra behar du. Konponbidearen giltzarria, gakoa lagunok, geuk herritarrok daukagu (eragileak, administrazioak, etab.).

Guztion kontzientziazio, konpromiso eta arduraz beti ere, udalek, mankomunitateek erabaki egokiak, ausartak hartuz eta herritarrok gure eguneroko ohitura sinple batzuk aldatuz, arazoaren norabidea konponbide egokian jarriko dugu.

Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko betebeharra dugu. Birziklatzea ezin da borondatezko ekintza izan, kutsatzea ere eskubideen atalean sartu behar ote dugu???

Zabortegi eta errauste planta kutsakorrek ez dute lekurik eraiki nahi dugun gizarte honetan. Beraz bidea urratzea dagokigu. Herritarroi etxean sortzen dugun hondakina(jatorrian bereiztea) dagokigu.

Udalei berriz hondakin horiek atez-ate gaika biltzeko sistema martxan jartzea dagokie. Pasaiako udalak urratsa eman du. Urrats zintzoa, ausarta eta, arduratsua, konpromisoaren norabidean emandako hau. Hondakinak aberastasun diren heinean, hauek berreskuratzea dagokigu.

Pasaia Zero Zaborretik udalaren erabaki hau babestu eta  txalotu nahi dugu.

 

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

Apirilaren 12an, barrikotea presoen alde

Apirilaren 12an Presoen Aldeko Barrikotea antolatu du San Pedroko HERRIRAk. Antxetan izango da barrikotea 18 euroren truke.

Tiketat salgai aurkituko dituzue Avenidan, Begihaundin, Muguruzan, Alkartetxean eta Antxetan bertan

 

 

HerriraFesta

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Donibaneko alkteordearen etxea erasotu dute

Hau da Pasaiako Bilduk argitara eman duen prentsa oharra:

 

Lerro hauen bitartez, Pasaiako Bilduk Donibaneko Alkateordea den Oihane Oronozek bere etxean jasan duen erasoa salatu nahi du.

Oraindik gertaera argitu gabe badago ere, zantzu guztien arabera Pasaiako Udalak aste honetan Donibanen atez atekoa ezartzeko erabakiarekin lotzen dugu erasoa.

Dei berezia egin nahi diegu hondakinen kudeaketa konfrontazio politikorako erabiltzen duten eragile eta alderdiei, hausnarketa bat egin dezaten estrategia horrek gure herriko elkarbizitza gaiztotu ez dezan.

Beste behin ere, zero zabor bidean hartutako erabakian berresten gara, Pasaitarrok ondo egitera goazela argi dugulako.

 

A través de estas líneas, queremos denunciar el ataque sufrido en su domicilio por la Teniente Alcalde de Donibane Oihane Oronoz.

Aunque los hechos aún están por esclarecer, todos los indicios apuntan a que este acto está directamente relacionado con la decisión del Ayuntamiento de Pasaia de implantar el puerta a puerta en Donibane.

Hacemos un llamamiento especial a aquellos agentes sociales y grupos políticos que están utilizando la gestión de residuos para la confrontación política, para que reflexionen sobre las consecuencias que puede traer esta estrategia en la convivencia entre los y las pasaitarras.

Nos reafirmamos en la decisión tomada en el camino del residuo cero, totalmente convencidas y convencidos de que vamos a hacerlo bien.

2 Iruzkin

Atez ate, SORTU, Udala atalean

Pasaitar baten ustezko erosotasunak ez du zubietar baten minbizia merezi

SORTU Pasaiaren prentsa oharra

 

Lehenik eta behin, Pasaiako Udaleko Gobernu Taldeari zorionik beroena eman nahi diogu, 2012ko maiatzaren 4an egin zen plenoan zarbor bilketaz eta birziklapenaz hartutako erabakia burutzeko pausoak ematen ari baita, zinez pauso sendoak. Bide batez, laster herriko gainontzeko barrutietan ere zabor bilketa sistema berria indarrean jartzeko lanean jarrai dezatela gonbidatu nahi ditugu, “bigarren mailako” pasaitarrik egon ez dadin. Bidelagun izango gaituzte.

Harriduraz irakurri dugu Eusko Alderdi Jeltzalearen “marka txuriak”, ustez garbiak, herriko alkatea erabaki plenario bat ez betetzeko eskatzen dutela. Etengabe demokrazia lekzioak eman nahian dabiltzan horiei, hain zuzen, gogorarazi behar diegu gutxienez %70 birziklatuko duen sistema ezartzea erabaki zuela plenoak, gehiengo osoz. Bai, GEHIENGO OSOZ; “mayoria absoluta” denek uler dezaten.

Jakin badakigu iazko Udaleko kontuetan gerakina izatea oposizioko zinegotziei min egin dizuela. Ez dugu ahaztu udalerria “Banca Rota”n zegoela lau haizetara zabaldu zenuten egun lazgarri hura. Errealitatea, ordea, bestelakoa da. Ezker Abertzaleak bai, ongi gestionatzen du zuen alderdien egoitza nagusietatik ekonomikoki ito nahi duzuen herria. Horregatik ez gaude zulo beltzean, horregatik egiten dugu aurrera eta horregatik du Udalak atez ateko sistema ezartzeko behar den lehen inbertsiorako diru nahikoa. Etengabe gezurretan ari zarete gainera, gezur ustela baita atez ateko sistema beste edozein baino garestiagoa dela. Egon lasai, hori ere demostratuko dizuegu eta.

Argi eta ozen esan behar dizuegu, bederen, balkoietan zakar poltsak zintzilikatu arren, pasaitarrok ez dugula zubietarren, usurbildarren edota lasartearren osasunarekin jokatuko. Ez dugu defendatuko gipuzkoarrek minbiziaren erruleta errusiarrean jolas egin dezaten, eta are gutxiago pasaitar batek kutsatzeko eskubidea izan dezan. Are gehiago, gure herria urte luzeetan minbizia zabaltzeko fabrikez erabat inguratuta egon dela jakitun; termikoa, San Markoko zabortegia, bere jarduera inguruko herritarrei errespetu zipitzik gabe egiten duen portua… Horregatik, azken hamarkadetan sufritu duguna aintzat hartuta ez diogu inori etorkizun beltz hori opa.

SORTU Pasaia

Iruzkin bat utzi

Atez ate, SORTU atalean

Pasaia Garbia… que yo ya me entiendo

iritziarikardo copia

 

 

En ninguna parte de Europa consta un debate tan absurdo como el que el PNV ha encendido en Gipuzkoa. Visto que la incineradora no la puede hacer y que eso deja al descubierto otro fraude del tamaño de Bidegi, el PNV se pone a liderar un movimiento que no se sabe muy bien que quiere.

Es una situación que causa asombro entre los alcaldes de CIU, por ejemplo, que vienen de Cataluya a explicar porqué es beneficioso el puerta a puerta el nivel de politización de un hecho que es puramente técnico. Y un sitio tan poco sospechoso de ser de Bildu como Oviedo no parece tener mayor problema para bajar la basura separada al portal.

De igual modo, no se entiende que en Alemania y buena parte de Italia, por ejemplo, no exista el quinto contenedor ni se planteen nuevas incineradoras mientras que aquí nos intenten convencer de que algo tan absurdo como quemar plástico y basura es lo mejor. No solamente bueno, sino lo mejor.

Ahora, tras el aval europeo a la política sobre residuos de la Diputación de Gipuzkoa, nos vienen con que ahuyentará el turismo. En fin. En Venecia y en la Parte Vieja de Donostia la basura se recoge portal a portal y los turistas ni se han enterado. Incluso en Hendaia hay un calendario, voluntario, y quien quiere baja separado papel, envases y vidrio. Vamos, que los turistas se van a ir asustados cuando han estado viniendo con la térmica a todo trapo, el agua asquerosa, etc. Y encima tienen la desfachatez de decir esto a la vez que cuelgan bolsas de basura en los balcones. Curiosa manera de fomentar el turismo. Cuando, por cierto, alardear del puerta a puerta es un aliciente para el turismo verde.

Luego está el tema de los postes, que son feos. Claro, claro. El quinto contenedor lo ha diseñado Calatrava. Y la incineradora también, está dentro de los circuitos turísticos.

En fin. Seamos un poco serios. Seamos ciudadanos y ciudadanas responsables, activas, y miremos lo que se hace en los sitios más avanzados. O hasta en Mauritania, donde van camino de prohibir las bolsas de plástico!

¿quién puede creer que esto es por las basuras? Esto es por la Diputación, por el mal perder de quienes celebran con angulas pagadas por todos el haber firmado un crédito – timo – trampa con el que construir algo tan absurdo como una incineradora.

 

Pasaia Garbia. Hasiera batean eslogan nazi bat zela uste nuen. Gero, EAJ-ren leloa zela jakiteak ez ninduen harritu.

Izan ere, Bidegin utzi duten zuloaren ondoren, erraustegia eraikitzeko maniobra zikinak azaldu dira. Mailegu iruzurgilea, adibidez; edo iruzurra ospatzeko angulak. Kutreago izatea ba al dago?

Pasaia Garbiak lau slogan errepikatzen ditu. Itsusia, zikina,… beste biak ahaztu zaizkit. Orain, gainera, atez atekoa turistak uxatzen dituela! Baina, baina… esan al dezakete munduan non gertatu da horrelakorik? Ba al dago munduan atez ate jarri eta turistak uxatu dituen tokiren bat?

Zergatik Europako herrialdeetan bosgarren zaborrontzirik gabe bizi daitezke? Zergatik Europan (Oviedo edo Catalunya barne) atez ateko sistemak ez du arazorik ematen eta Gipuzkoan antzerki surrealista hau eman du?

Ez dira zaborrak. Politika da arazoa. Eta zabor politika egiten duten handinahi hanpatsuak.

Garbia ez dakit, baina zinikoa… zuen sistema turistak erakartzeko: poltsak balkoitan zintzilikatzea omen da; plastikoa erretzea omen da; eta, gainera, %20 errefusa baino, hobe dela %70 kakapilo sortzea.

Aski da asteburuan Oiartzuna joatea paseoan ikusteko zein da barregarri, erridikulu, triste eta zentzubakoa den gezurrezko polemika hau.

Ez bazaude zero zabor sortzeko prest, zenbat sortu nahi duzu?

 

Iruzkin 1

Atez ate, IRITZIA atalean

Pasaiak atez ate ezartzeko lehen pausoa eman du

Gobernu taldeak lehen pauso gisa Donibanen atez ate ezarriko duela iragarri du gaur goizean.

Hemen agerraldia bideoz:

Ezarpenaren Prentsaurrekoa

Ezarpena Prents.erderaz

ANAGRAMA 8

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean