Donibane eta Antxo ongi egiten ari dira

Udalak argitara eman duen prentsa oharra:

Donibanetarrek eta Antxotarrek % 84,80 birziklatu dute azken sei hilabeteetan

Lehenik eta behin, Gobernu Taldeak herritarrak zoriondu nahi ditu hondakinen bilketan egiten ari diren esfortzuak emaitza paregabeak eman baititu. Irailaren 1arekin Donibanek urte bete egin du atez ateko eta egokitutako lokalen sistemarekin hasi zenetik. Antxotarrek, berriz, urte erdia daramate Udalak esekitoki eta garbitxokoen sistema abian jarri zuenetik.

Esan bezala, azken sei hilabeteetan Udalak Donibanen eta Antxon bildu dituen hondakinak kontutan hartuta, %84,80 dira birziklagarri diren gaiak (ikusi ondoko koadroa). Udalak Donibanen eta Antxon jaso eta kudeatzen dituen gaiak honakoak dira: organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak eta errefusa.

Altzari zaharrak ere Udalak jasotzek ditu, hondakin hau Pasaia osoan. Azken sei hilabeteetan Udalak 33.480 kilo altzari jaso ditu (kopuru hau herri osoko bilketari dagokio). Altzari zaharrak gerora birziklatu egiten dira.

Bestetik, aipagarria da, eman dugun birziklatze-tasa igotzea ekarriko luketen beste gai batzuk San Markoko Mankomunitateak jaso eta kudeatzen dituela, hala nola, beira, arropa erabilia, olioa eta pilak. Udalak zuzenean kudeatzen ez dituenez barrutiz barrutiko datu zehatzik ezin du eman.

Halaber, San Markoko Mankomunitateak Udalari emandako azken hilabeteetako datuen arabera argi ikus daiteke Pasaia bere osotasunean %55 inguruko birziklatze-tasa lortzen ari dela azken hilabeteetan, bosgarren edukiontzia sistema gisa erabiltzen duen edozein herrik lortzen duen birziklatze-tasa erraz gaindituta.

Gobernu Taldearen iritziz datu hauen guztien irakurketa argia da, are gehiago kontutan hartzen badugu soilik pasaitarren %44a dela egun derrigorrezko bilketa selektiboa egiten ari dena.

Bidea markatuta dago, bidea ona da eta aukeratutako bilketa-sistema erabat baliagarria dela erakusten ari dira datuok. Horregatik, Donibane eta Antxoko pasaitarrak zoriondu eta San Pedro eta Trintxerpeko herritarrei sistema berriari aukera bat emateko eskatu nahi diegu. Berehala konturatuko dira esfortzuak merezi duela.

 

 

DONIBANE-ANTXO martxoa-abuztua

 

 

3 Iruzkin

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

3 responses to “Donibane eta Antxo ongi egiten ari dira

  1. Pasaiako ustezko ezkerraren ezkerretik

    Gauza bat dago nork bere burua engainatzea baino arbuiagarriagoa: engainu hori besteoi trasladatzeko ustezko sistema demokratiko baten bidezko botere administratibo/exekutiboa erabiltzea.
    Ze… izan ere, zuek orain barruan egoteak ez du transizioaren inbentzio frankista hura demokratiko bihurtzen.
    Alegia, Frankok sasidemokrazia honen barruan txertatu zuen estatu-aparatuak hortxe jarraitzen du, zuekin batera, jardunean.
    Eta hain zaudete sistema horrez kutsatuta, non jarduteko era berdin-berdinak erabiltzen dituzuen: itxura demokratikoa eman (sasi-batzarrak antolatuta) eta azpitik jardun, “gehiengoak” ematen duen batek nahi duena egiteko boterearekin.
    Lehendik ere esana didazue zuek ez duzuela horrelakorik antolatzen, baina, argitu genuen antolatzen dituztenen bozeroak zaretela.
    Eta hori esanda, argi dezagun zuen diskurtsoak duen zenbait “puntu beltz”.
    Idazpuruan diozue Pasaian, zabor-bilketari dagokionez zatibanatu dituzuen (“divide y vencerás”) bi barruti horietan % 84,80 BIRZIKLATZEN dela.
    Eta horrek ez du egiaren aztarrenik ere.
    Barruti horietan azken hilabeteotan egin dena izan da portzentaje horretan (nik lepoa emango nuke puztuta dagoela) zaborra BEREIZITA BILDU.
    Baina, ez da BIRZIKLATU.
    Gipuzkoak, zuei eta besteoi esker (guztiok baituzue erantzukizunik), ez daukalako BEREIZITA BILDUTAKO hori BIRZIKLATZEKO azpiegiturarik.
    Datuak datu… betidanik egiten da gauza asko datuekin: jarri, kendu, erosi, saldu, manipulatu…
    Beraz, datuok auditatzen dituen erakunde neutralik ez dagoenez, alferrik ematen dituzue, hasieran esandako autoengainua besterentzeko ez bada, behintzat.
    Bada beste kontu bat aipatu beharrekoa, eta da botere administratiboaren bidez inposatzen ari zareten sistemaren azpian, atzean edo nonahi dela ere negozio bat dagoela; negozio horrek oso izen merkantila du (Garbitania Zero Zabor, SL) eta Usurbilen du zentrala. Beraz, eta datu objektiboki egiaztagarria denez (hau bai), zertarako esan gehiago.
    Baina ez da guztia izango egiten ari zaretenaren kontrako iritzia azaltzea bakarrik. Izan ere, hori bakarrik egingo banu, ez nuke izango zertan oinarriturik nire diskurtsoa. Deskalifikazio hutsean eroriko nintzateke. Eta horrek ez du ezertarako balio.
    Beraz, nire diskurtsoaren oinarria azalduko dut:
    <>
    Azkenik, esan behar dizuet zuen “Ongi egiten ari gara” horrek beste lelo bat ekartzen didala gogora, umetan sufritutakoa: “40 años de paz”.
    Zergatik diodan hori?
    Arras sinplea da ulertzen. Haiek besteei leporatu eta beraiek egiten zuten gauza bera egiten ari zaretelako.
    Urte mordo bat eman duzue agintean zeudenei garrantzizko gaietan “herri-galdeketa” exijitzen; eta orain, agintean zuek zaudetela, herriari ukatu egiten diozue eskatzen dizuen galdeketa.
    Badakit ez duela eragin positiborik izango “basamortuko sermoi” honek. Ikusi besterik ez dago zuen foro??? honetan zer nolako debate biziak pizten diren egunero. Baina, esan egin behar nuen. Eta nor hobeto zuek baino esan behar nuena entzuteko?
    Eman hitza herriari!

    • Gauza bakarra: Pasaiko Udala eta Garbitaniaren arteko faktura, harreman, edo edozer aurkeztera gonbidatzen zaitugu gezurrak esaten jarraitu aurretik. Azken hauteskundeetan sistema honetako parte izateko zinegotzi izateko hautagai gisa aurkeztu zinenez, horretarako gaitasuna izango duzulakoan

  2. Pasaiako ustezko ezkerraren ezkerretik

    Ongi ulertu badut, ez duzue gezurrak esaten jarraituko nik zer konfesio politiko dudan azaltzearekin batera existitzen ez den ustezko dokumentu bat aurkezten ez dudan artean.
    Psikodelia zuek asmatu zenuten, ezta?
    Jakinaren gainean gera zaitezten, nire bizitza osoan, erakunde bakarrean izan naiz militante: komando autonomo antikapitalistetan.
    Eta jakinaren gaineango gera zaitezten, esango dizuet ez zutela ezer ikustekorik ETA (M)arekin.
    Zuen “gauza bakarra”rekin erakutsi duzue sistema horretan oso aktibo zabiltzatela, eta zuen jarduera oinarritzen dela “besteak tontoak direla” pentsatzean. Badakigu (tamalez jakin ere) ez dela fakturarik behar gaur egun administrazioa manejatzen duenaren eta bere faboreak jasotzen dituenaren artean; horretarako sortu baitituzte besteok, eta zuek aprobetxatu, hainbat mekanismo. Urrutira joan gabe, aste honetan edo hurrengoan iraungitzear dagoen kontranatura elkarketa: hots, adjudikatzaileak eta adjudikatorioak elkarrekin sortutako ententea. Non ikusi da hori? Mundu osotik, Pasaian bakarrik; eta ustezko erakunde iraultzaile baten eskutik.
    Esplikatuko dut:
    UTE: Unión Temporal de Empresas. Bai?
    Eta zer? Eta lehiaketa publiko batean adjudikazioa ematen duen enteak (HBren Pasaiako Udalak) adjudikazioa irabazi zuen enpresarekin (FCCrekin!!!!! Osea, la Koplobitx-ekin) batera sortu zuen zerbitzu publikoa emango zuen enjendroa.
    Hori, jaun/andreok, adarrak jartzen dituen emazteak eta bere amoranteak senar adardunari egindako txoloaren parekoa da.
    Senar adarduna = Herria (Pasaiakoa)
    Beste kontu bat dago oso deigarria azken hilabete hauetan: Sanjuanen eta Antxon krixton despliegea egin zenuten P&P sistema/negozioa ezartzeko garaian, sekulako bilera piloa “herritarrekin” gauza ondo esplikatzeko; prentsa-ohar mordo bat eta abar eta abar… Trintxerpen eta Sanpedron “a la txita kallando” egin duzue, herriaren aurrean konparezentzia bakarrarekin, eta prentsa oharrik eta ostiyik gabe, eta jendea oporretan zen garaian, portziakaso. Zergatik? Lotsagarria izan al da bi distrito hauetan egin duzuena, nahiz eta beste bietan poz-pozik ibili eta hedabide guztietan azaldu? Zuek atera horren ondorioak; nik badakizkit.
    Bestetik, eskertzekoa litzateke “foro” honetan komentarioak egiten ditugun komentarioak “moztu” gabe argitaratuko bazenituzte.
    Hain zuzen ere, zeinuen artean zegoen nire komentarioaren FUNTSA. Eta hori ez da agertu.
    Azkenik, komentatu behar dizuet trixtea izan behar duela hau bezalako foro batean; berez ideia, iritzi eta iruzkin mordoa sortzeko lekua izan behar zukeen partizipaziogunean, kontrako txoropito batek bakarrik esatea zeozer noizean behin. Ez?
    Animo! Halako batean, igual, iratzarriko dira zuen base sozialak eta esango dute zerbait (kontsigna hutsak jarraitu beste ezer egiten ez dakitela konturatzen badira).
    Eta, honenbestez, kontsignak aipatu ditugula, hona hemen bat oso polita: EMAN HITZA HERRIARI!!!

Utzi iruzkina