Artxiboak hilabeteka: urtarrila 2014

Hileko azken ostiraleko presoekiko elkartasun mobilizazioetarako deiak

Hileko azken ostiraleko (urtarrilak 31) atarian hiru deialdi daude eginak herrian, Antxon, Donibanen eta San Pedron:

  • Antxo: 20:00etan Gure Zumardian
  • Donibane: 19:30ean Meipin, konzentrazioa
  • San Pedro: 20:00etan Rotondatik, enkartelada

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Euskal Herriko mus txapelketa herriko lau txokoetan

 

Euskal Herriko VI. Mus Txapelketa ate joka dugu beste urte batez. Herriko lau txokoetan egingo dira kanporaketak, guztiak, datorren larunbatean, otsailak 1. Parte hartu!

 

  • Trintxer, otsailak 1, 16:00etan
  • Basari, otsailak 1, 16:15ean
  • Antxeta, otsailak 1, 19:00etan
  • Bixi-bixi, otsailak 1, 17:00etan

 

IMG-20140127-WA0000

 

IMG-20140128-WA0000

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

Pasaiako Sortuk larunbatean Bilboko manifestaziora joateko deia egin du

Hemen Pasaiako SORTUk argitara emandako oharra:

 

sortu pasaia logoa

 

Pasaitarron olatuak mugi dezala larunbatean itsasoa

Pasaiako SORTUk Tantaz tanta itsasoa gara. Giza eskubideak, irtenbidea bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egiten du. Eta gainera, larunbatean, pasaitarrok olatu bat sortuko dugula sinetsita gaude.

Bakearen alde gaudelako, Euskal Herri berria eraikitzen ari garelako eta giza eskubideen alde pausoak emateko prest gaudelako joango gara Bilbora. Konbentzituta baikaude eraikitzen ari garen Euskal Herri berriaren alde borroka egin beharko dugula, eta borrokatu gabe lorpenak eskasak izan ohi dira.

Larunbatekoa, hain zuen, indar erakustaldi bat izango da, mugitzeko prest ez daudenak mugiaraziko dituen olatu erraldoia izango da; euskal herritarren eta pasaitarren nahia aurrez aurre erakutsiko dien argazkia izango dute Bilboko kaleetan.

Pasaiatarrei euskal preso politikoen eta haien senideen eskubideen alde tanta izan zaitezten eskatu nahi dizuegu. Autobusez, autoz, edonola, goazen, izan gaitezen Pasaiako olatu.

Iruzkin bat utzi

Presoak, SORTU atalean

Tantaz Tanta larunbaterako autobus zerrendak betetzen ari dira

Larunbateko itsasoko tanta izan nahi baduzu herrian antolatzen ari diren autobusetan izena eman. Donibanen eta Antxon bi aukera izango dituzu, goizetik joateko bata eta manifestaziora zuzenan iristeko bestea.

Donibane:

  • Itziar taberna eta Bixi-Bixi elkartea (beste leku batzuetan ere badago izena emateko aukera)

Antxo:

  • Leunda (goizean aterako den autobusa), Kamio eta Mimos

Trintxerpe:

  • Avenida eta Trintxer Elkartea

San Pedro:

  • Alkartetxe eta Antxeta elkarteak

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Udalak Trintxerpeko sutearen inguruko egiazko informazioa eman du

Gobernu taldeak sutearen ondorioz eman dituen urratsen berri eman du prentsa ohar baten bidez. Hona hemen ohar hori osorik:

Abenduaren 31n, Pasaiako udalerrian Trintxerpeko barrutian, gertaturiko suteaz eta ondorengo egunetan egin den jarraipenaz honakoa adierazi nahi du Pasaiako Udalak:

Gertakaria:

Gauerdian suhiltzaileen oharra jaso zuten udal arduradunek, Euskadi Etorbideko 5. eta 7. etxebizitzetan sua piztu zela adieraziz. Udaltzaingoak arriskuan ziren bizilagunak etxetatik atera zituen. Ez zen zauriturik gertatu.Une horretatik bertatik, DYAkoen laguntzaz, lehen osasun arreta eta laguntza psikologikoa eskaini zitzaien lekuan bertan kaltetuei. Trintxerpeko alkateordetza kaltetuen arretarako moldatu zen, eta han hartu ahal izan zuten atseden, sutearen eraginez kaleratutako familiek.

Suhiltzaileek sutea kontrolpean izan zutenean, udal teknikariek eraikinaren lehen balorazioa egin zuten. Udal arkitektoak lehen txosten bat jada banatu du, kaltetuei egoeraren berri idatziz eta teknikoki emateko eta euren aseguru etxeen aurrean lagungarri izan dadin. Behin betiko txostenak hurrengo astean helduko dira.

Sutearen sorrera:

Ertzaintzaren eskuetan dago ikerketa. Hipotesi nagusia, urte berria ospatzeko jaurtiriko bengala bat da. Ertzaintzak edo Herrizaingo sailak ez du sutearen eta sutearen sortze arrazoien inguruko berri gehiago eman.

Udalaren jarrera eta jokabidea:

Pasaiako Udalak halako kasuetan aplikatu ohi den protokoloa jarri zuen indarrean:

• Lehen arreta eskaini zien sutearen unean etxebizitzan zeuden bizilagun guztiei. Udalak eskerrak eman nahi dizkie une horretan erakutsitako jarreragatik DYAri eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Larrialdi Sozialetako langileei.

• Biharamunean kaltetuei ostatua bilatzeko prozedura hasi zen. 34 familia ostatatu dira egun hauetan, Foru Aldundiak eskaintzen duen larrialdiko zerbitzuaren bidez.

• Urtarrilaren 2an, atzo, kaltetuen arretarako bulegoa ireki zuen Pasaiako Udalak. Bertan laguntza psikologikoa, soziala eta juridikoa eskaini dizkie Jendarte zerbitzuen bidez. Une honetan ia kalteturiko familia guztiak (3 falta dira) pasa dira bulegoetatik euren kasuaren berri eman eta zehaztapenak jasotzera.

• Udalak azken 72 ordutan 3 bilera egin ditu kaltetuekin, unean unean egoeraren berri eman eta hurrengo urratsak zein diren zehazteko. Kaltetutako bizilagunek ordezkari bat hautatu dute, euren interlokutore bezala. Udalak, egoera honi aterabidea ematea aste eta hilabete batzuetan luzatuko dela aurreikusita, jarraipen batzorde bat sortu du, gaiari eguneroko jarraipena egiteko.

• Udalaren lehen helburua, egoera prekarioan dauden etxebizitzen segurtasuna bermatzea, eta horretarako, eskuz eta garabi baten bidez, arriskutsuak ziren elementuen garbiketa eta eraiste lanak egin ditu. Horri esker, bizilagunek euren oinarrizko ondare eta baliabideak jasotzera pasa ahal izan dute gaur goizean. Familia bakoitzak 30 minutuko tartea izan du horretarako, suhiltzaile, udal langile eta gizarte laguntzaren babesarekin.

• Pasaiako Udalak bilerak egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Haiekin unean uneko harremana mantentzeko bideak ireki ditu, eta erakunde ezberdinek sostengu baliabide ezberdinak eskaini dizkiete. Horrela, Pasaiako Udala, Foru Aldundia eta Jaurlaritza elkarlanean ari dira. Foru Aldundiak, bere aldetik, larrialdi kasuetarako, printzipioz, 72 ordukoa den ostatu emateko zerbitzua luzatu egin du, 34 familiei babes epea bermatuz. Jaurlaritzak, azkenik, etxebizitza sozialetarako sarbidea egiteko eskaintza egin zuen. Udal teknikariak harremanetan jarri dira Jaurlaritzarekin baliabide eskaintza hori ahalik eta baldintza onenetan eta azkarrenetan eman dadin. Udalak erakunde ezberdinekin elkarlanerako bideak zabalik mantentzen ditu.

• Alkateak gainerako alderdi politikoei proposatu die bizilagun hauek ez dezatela ez uraren ez eta hondakin bilketa zerbitzuaren tasa ordaindu. Eta, azkenik, ezta Ondasun Higiezinen Zerga ere, euren etxea ze egoeratan dagoen ikusirik.

• Herritarrekin izandako bileretan entzundakotik, eta ikusirik, zenbaitzuk euren aseguru etxeekin dituzten arazoak, alkateak bilera erronda bat irekiko du hauekin. Halere, udala, lehen egunetan, kaltetuen oinarrizko beharrak asetzeko lanetan aritu da, eta hurrengo egunetan, bizilagunen egoera pertsonalak aztertuko dira, aseguru etxeekin batera, kasuz kasu.

Hurrengo urratsak:

• Udal teknikariek eraikinen egoera aztertzen jarraituko dute. Gainerako txostenak heltzen direnean, Udalak jabekideei esku artean duen informazio oro helaraziko eta beharrezko aholkularitza zerbitzua eskainiko die, jakinik beti ere, hauen inguruko azken erabakia jabekideena eurena dela.

• Gizarte Ekintzako langileek kaltetuekin harremanetan jarraituko dute, hauek dituzten behar partikularrei erantzuna eman ahal izateko. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, bere aldetik, ostatutzea luzatzeko urratsak eman ditzan bilerak egingo dira. Eta, Eusko Jaurlaritzarekin harremanak sendotuko dira, lehenbait lehen etxebizitza sozialak bideratzeko ahalik eta baldintza onuragarrienetan.

• Jarraipen batzordeak kudeatuko du aurrerantzean afera honi loturiko edozein erabaki.

Hainbat argipen:

Suhiltzaileek, lanean zeuden bitartean, ez zuten inongo unetan ur gabeziarik izan, hainbat komunikabidetan zabaldu den bezala. Suhiltzaileek eurek argitu dutenez, egia da zenbait unetan etxeen aurre alde zein atzealdetik, barrutik zein kanpotik egiten ari ziren lanengatik, zeuden ur bonba ezberdinen beharrarengatik uraren presioa gutxitu egin zela. Hau, edonola ere, ez da hoditerien arazoa, herri-hoditeriak legeak eskatzen duen gutxieneko baldintzaren gainetik baitago.

Alkatearen balorazioa:

Amaia Agirregabiria, Pasaiako alkateak, “udalak bere bitarteko guztiak” jarri dituela eta “jarriko dituela” adierazi du. “Egoera larria izan da, herritar batzuk dena galdu dute, eta Udala oinarrizko zerbitzuak bermatzeko lanean ari da. Kaltetuekin une oroko harremanetan jarraituko dugu egoera erabat argitu arte. ”Agirregabiriak eskerrak eman nahi izan dizkie, udal langileei, suhiltzaileei, udaltzaingoari, DYAko boluntarioei, babes zibilekoei, Aldundiko larrialdi zerbitzuei eta, oro har, “egoera zail honetan laguntzera etorri diren eta laguntzeko antolatu diren Pasaitar eta Gipuzkoar orori.”

Iruzkin bat utzi

Udala atalean

Ziriza etxea izango da suteko kaltetuei laguntza emateko gune bateratua

Atzo arratsaldean herritar ugari bildu zen suteen kaltetuei laguntza bateratzeko. Pasaia osoko lagunek plataforma bat osatuko dute kaltetuei laguntzeko asmoz.

Bestetik, orain arte bildutako arropa Ziriza etxera (Trintxerpeko Euskadi Etorbidea, Azokaren ondoan) eraman eta han sailakatuko dituzte. Lan horretan lagundu nahi dutenek bertara joan besterik ez dute.

Badirudi arropa nahikoa badagoela, kaltetuek sukaldeko tresnak, zartaginak, platerak eta beste eskatu dituzte. Hori guztia Ziriza etxean jasoko da.

Dirua jasotzeko kontu korronte zenbaki bat ireki dute

Hauxe da Laboral Kutxako kontu korronte zenbakia: 3035.0010.8.5.010.1.10387.5

5 Iruzkin

Herrigintza atalean

Herritarrei dei egin diete laguntza taldea antolatzeko

Trintxerpeko suteen kaltetuei laguntza nola bideratu koordinatzeko bilera bat deitu dute gaur 19:30ean Trintxerpeko alkateordetzan. Arropa bilketa, diru bilketa eta ekimenak antolatu eta koordintzeako ahalik eta herritar gehien biltzea da helburua.

Gaur, urtarrilak 2, 19:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan

Agertu eta zabaldu

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

Trintxerpeko suteko kaltetuei lagunduko die Elkartasun Guneak

Trintxerpeko Azokan zabalik dagoen Elkartasun Guneak bart Trintxerpen gertatutako sutean kaltetutakoei laguntza emango die aurrerantzean.

Larunbata bitarte zabalik egongo da denda eta bertan jasota duten arropak kaltetuen artean banatuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Elkarteasun denda 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara dago zabalik, larunbata bitarte, egunero.

 

Elkartasun Gunea, Trintxerpe

 

 

2 Iruzkin

Herrigintza, Presoak atalean