Artxiboak hilabeteka: abendua 2013

Xabier Alegriak euskaratu duen “Ispiluak” liburuan oinarritutako ikuskizunarekin hasiko du urtea Donibanek

zaindariakUrtarrilak 8, asteazkena

  • 19:30ean, Victor Hugon, Jokin Urainen Agurra eta ohorea  eta Ataramiñeren aurkezpenak.

Urtarrilak 10, ostirala

  • 19:30ean, Zinean, poesia, musika eta betsoak biltzen dituen ikus-entzunezkoa. Xabier Alegriak euskaratu duen Eduardo Galeanoren Ispiluak liburuan oinarritutako ikuskizuna.

 

Iruzkin bat utzi

Presoak, Txokoak atalean

Ur tantak San Pedron eta Trintxerpen

Hileko eta urteko azken ostiralean enkartelada dago deituta 20:00etan San Pedron. Urteko azken egunean, abenduak 31, 20:00etan preso eta errefuxiatuen aldeko brindisa deituta dago Avenida tabernan, Trintxerpen. Urtarrilaren 3an 19:30ean, kotxe karabana egingo da San Pedrotik abiatuta.

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Antxon bideoak ere ongi egiten dituzte!

Pasaia Zero Zabor taldeak bideo eder hau egin zabaldu du sare sozialen bidez. Donibanen ongi egin dugu, Antxon ongi egiten ari gara eta San Pedron eta Trintxerpen ongi egingo dugu!

Zabaldu!

Iruzkin 1

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Ur tantak Antxon

Ostiralean hileko eta urteko azken ostirala dela eta , 20:00etan elkartzeko deia egina dago Antxon. Egun bat beranduago, larunbatean, 13:00etan, Zumardian urtarrilak 11ko manifestazioarako deia egiteko herritarren argazkia egingo da. Bertaratzeko deia egin dute.

IMG-20131224-WA0003

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Portuaren jarrera zekenaz hitz egiteko herri batzarrak datorren astean

EHBildu herri batzarra (2013-12-19)

Pasaiako EH Bilduk herri batzarrak deitu ditu datorren asterako, “Pasaiako Portu Agintaritza herritarren aurka” izenburupean. Koalizioak “Portuak herriari egiten dizkion erasoak ezagutu nahi” dituztenei batzarretara joateko deia egin die.

Datak honakoak dira:

  • Hilak 17, asteartea Trintxer Elkartean, 19:00etan
  • Hilak, 18, asteazkena Victor Hugo etxean, 19:00etan
  • Hilak, 19, osteguna Basari elkartean, 19:00etan

Iruzkin 1

portua atalean

EH Bilduk PNVk gobernatzen duen Portuaren eta haren Pasaiako delegazioaren jarrerak salatu ditu prentsaurrekoan

Hemen duzue EH Bilduk gaur goizean eman duen prenstaurrekoaren bideoa euskaraz:

Eta gazteleraz:

Roberto Lopez Etxezarretak gazteleraz esan duena irakurtzeko egin klik hemen
Maider Zigandak euskaraz esan duena irakurtzeko egin klik hemen

Iruzkin bat utzi

portua, Udala atalean

Eskuin Abertzalea

iritziarikardo copia

“Estatua” deitzen dugun gainegitura politikoaren eginbeharra zein da? Neoliberalismoaren garaian bistan da zertarako erabiltzen dute eliteek Estatua: publikoa pribatizatzeko. Publikoa, komunitatearen mesederako jarri beharrean, Estatua bereganatu duten taldeen mesederako egokitu da.

Ikuspuntu horrek irrazionalak ematen duten erabaki asko ulertzen laguntzen du. Hala nola: erraustegia, AHT, segurtasuna, kanpoko kaia… PNV holding batek erabiltzen duen marka komertziala da. Hori baino ez da eskuin abertzalea.

– Mafia guztiek zaborra dute negozio arlo lehenetsia. Eta Gipuzkoan ederki ikusten da. erraustegia egitea, erraustegia elikatzea, erraustegia kudeatzea (horregatik, adibidez, jende langilea kontratatzea zaborra banatzeko iraintzat hartzen dute), adar jotze itzela da.

– Seguritate pribatuaren enpresak kudeatzea eta eskoltak kontratatzea berriz ere negozio ederra izango da. Hor ere PNV markakoek euren txokoa izango dute. Ez dago ondo ikusita, baina tira, beltz komunista indarzale bat loratu badute azken aste honetan zehar, lege totalitario horren alde bozkatu eta legea onartzen ez dutela esateko lotsa nolatan ez dute izango?.
– Hego Euskal Herrian tren azkarraren bi zati absurdo izango ditugu. Iruñea – Kastejon (agian Los Arcoseko kotxe zirkuituan sartuko?) eta… eta… nola esan? Nola deitu, adibidez, Tolosaldean egiten duten triskantza horri? Hitzik ez. Baina hor porlana, azpikontratak, segurtasuna… txantxullo denak batzen dira.

Gure eskualdean adibideak ez dira makalak. Antxoko bariantea toki berean bi aldiz egin izana da, behar bada, adibiderik zitalena. Egun, PNV markapean porlanaren arlo komertzialak Pasaiako kanpoko kaia berpiztu nahi duela ematen du. Bai, bai. Mega erraldoia izan behar zuena, ezinbestekoa zen hura, nahiz eta gerora erdiarekin aski omen. Bo, ta horren erdiaren erdia Iberdrolarentzako oparia izan.

Hau dela eta, pozgarria da ikustea udalak batasuna lortu duela Portuaren inguruan. Horregatik, ez gaitu harritzen portuaren marka komertziala den Pasaiako PNVren jarrera.

Izan ere, erraustegiaren absurdoa, segurtasun legea, AHTren iruzurra, kanpoko kaiaren zentzugabekeria, Bidegi, zein Araban eta Bizkaian agerikoa den ustelkeria… hori da PNVren estiloa. Ez dago gehiago. Ilusoei ziria sartzeko ilusionismoa. Surik gabeko kea.

Latza egiten ari zaigu gobernatzea. Gure buruarekin zalantzak ditugula ematen du. PNVren txuleria legendarioak pisu handia du. Diru publiko oparoa eta diru publikoaren xahuketan zetzan haien itxura ona. Ekarri milloiak neri! Batzuk gastatu, besteak desiberatu, eta ematiza ikusgarria. Gestore bikaina. Hori zen trukua. Orain, gu hori dena konpontzen haien hatsa bizkarrean: “ez dakizute” “ez dakizute” “gaztea zara moñoña” “utopikoak zarete” “atzera zoazte”… brum brum brum mezako letania.

PNVk ez du zalantzarik ordea. Bat-batean, Bizkaian berziklatzearen aldeko iragarkiak; hango aldundiak Gipuzkoakoaren zerga politikari begiratzen dio; era berean, Gipuzkoan maniobrak egiten ditu kontrairaultza zuri baterako (tamalez eta minez PSOEren eskutik), Bidegi entzun eta kaka larria sartzen zaie…

Eta Pasaian, eskuin abertzalea haren enpresako nagusiarentzat kapataz eta bozgailu lanak egiten.

PNV da guk izan nahi ez duguna. Uste baino zokoratuagoa dugu. Gure lanari esker da. Gure ordezkari politikoen lanari esker da.

Iruzkin bat utzi

IRITZIA atalean

Trintxer Mendi Taldearen argazki bilduma plazara

mendi taldea argazki erakusketa

 

Trintxer Mendi Taldeak bere historiako argazki bilduma erakutsiko du hilaren 30ean Trintxerpeko alkateordetzan. Ekitaldi berean Akonkaguako irudiak ere eskainiko dituzte.

Trintxer Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen baitako ekitaldia da hauxe, urteko azkena.

 

  • Noiz: abenduak 30
  • Ordua : 19:30ean
  • Non: Trintxerpeko Alkateordetzan

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

SORTU aclara que es el PNV quien crea confrontación entre Pasaia y el Puerto

En fechas recientes el PNV ha acusado al ayuntamiento de buscar la confrontación con el Puerto. Pero es bien sabido que dicha confrontación la crean ellos, son ellos los que no han respetado nunca los intereses de los ciudadanos. Aquí la nota que ha publicado Sortu:

 

sortu pasaia logoa

 

El PNV de Pasaia y sus ganas de bronca

 

Es comprensible la actitud del PNV de Pasaia. Va en consonancia con los gestos autoritarios que, por ejemplo, han emprendido en la Ertzantza. Por eso no sorprende la agresividad de su última rueda de prensa en el pueblo. Ni el tono. Ni el lenguaje. Siguen hablando como hace años, llevando a la práctica ese no querer enterarse de cual es la situación real.

Por eso, cuando el PNV viene buscando bronca de este modo, además de mantener la calma y disimular un bostezo de aburrimiento, cabe preguntarse quien mueve los hilos de las marionetas; o a quienes están poniendo voz nuestros peneuvistas locales.

Hay varias posibilidades:

Quizás sean la voz del puerto, que gobierna un destacado militante del partido. Quizás sean la voz del anterior candidato a diputado general, conocido por su afición a las angulas. Quizás sean la voz de algún lobby local, tipo de esos que han campando a sus anchas en los ayuntamientos de Bizkaia.

No lo samemos porque es difícil adivinar bajo qué marca comercial están operando ahora mismo en el PNV de Pasaia. Son tantos los negocios… son tantos los que pueden estar enfadados por haber perdido el chollo…

Todo este lenguaje, estas voces, estos modos, todo nos indica que al PNV le importa poco el futuro. Lo suyo es recuperar el modelo de gestión del pasado, ese PNV style con el que triunfaron en bidegi o en el puerto exterior o en la variante de Antxo.

Nosotras seguimos mirando al futuro. Ahí se queda el PNV, en el pasado.

Eso sí, por favor, un poco de moderación en estas ruedas de prensa, guardar la compostura y dejar de vociferar así y, sobre todo, tratar con más respeto a nuestras ediles.

Y, hablando de concejales, al final vuestra concejala Nahikari Otermin dimite o no? De hecho, ha quedado claro que no es posible ser concejala de Pasaia y defender Pasaia y, al mismo tiempo, representar al Gobierno Vasco, esto es, al PNV en el consejo de Administración de la Autoridad Portuaria

Iruzkin bat utzi

portua, SORTU, Udala atalean

Portua eta herriaren arteko konfrontazioa PNVk sortzen duela argitu du SORTUk

Pasaiako Udala Portuarekin konfrontazio bila ari dela salatzen ari dira PNVko hainbat ordezkari azken egunotan. Baina jakina da konfrontazioa beraiek sortzen dutela, beraiek direla pasaitarron interesen aurka aritzen direnak. Hemen Pasaiako Sortuk plazaratu duen oharra:


sortu pasaia logoa

Pasaiako PNV bronka bila dabil

Harrotu dira PNVkoak. Konfrontazioa bilatzen dugula esanez. Zailtasunak ditu PNVk garai berrietara egokizeko, zailtasun latzak gainera. Eta agian horregatik nahiago izan ditu garai bateko hizkuntza kuartelarioa berreskuratzea. Hizkuntza eta Ertzainburu zitalenak ere.

Horregatik, Pasaiako PNV bronka bila datorrenean galdera da: zeinek hitz egiten du Pasaiako PNVren ahotsaz? Zein da salbe hiztuna? Zeinek idatzi die diskurtso gogor bezain esperpentiko hau?

Bada, hautagai batzuk ditugu: Agian Portuko Agintariak, PNVko militatante ezaguna dena. Agian Aldundiarik gabeko gelditu denak. Agian tokiko lobbykoek…

Ez dakigu. Ugariak baitira PNV markapean biltzen diren negozioak (galdetu Bidegin, zabor mafian, edo Bizkaiko hainbat eta hainbat udalerritan).

Horregatik, Pasaiako PNV bronka bila datorrenean, garbi dago alderdia finantzatzen duen horietako bat beldurtu dela.

PNV egiten ari den guztiak atzera garamatza. Tira, daramatza. Izan ere, bronka, konfrontazioa, lohia,… PNVren estilo zatia da. Are gehiago garai berri hauetan.

Zer egingo dugu ba. Gu aurrera begira, aurrera goaz. Hor geratuko zarete, zuek hala erabakita.

Hori bai, lasaiago hitz egin gure udaleko ordezkariei buruz mesedez.

Bukatzeko, zinegotziak aipatu ditugula, azken plenoa eta gero zuen bozeramaile Nahikari Oterminek dimisioa aurkeztuko du ala ez? Izan ere, argi geratu da ezin dela Udaleko zinegotzi izan eta Pasaia defendatu eta, aldi berean, Portu Agintaritzan Eusko Jaurlaritza, hau da, PNV ordezkatzea.

Iruzkin bat utzi

portua, SORTU, Udala atalean