Artxiboak hilabeteka: maiatza 2012

Usurbilgo itunak dei egin die herritarrei Ekainaren 17an Aire garbia eska dezaten

Ekainaren 17an aire garbia ekatzeko jaia antolatu du Usurbilgo itunak Saguesen. Pasaia Zero Zabor taldeak 200 pasaitarren laguntza eskatu du mosaikoa osatzeko.

 

Jarraian Adierazpena

Irakurtzen jarraitu

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

Antxoberfest: helburuak beteta

Pasai Antxoko Jai Batzordeak oharra plazaratu du Antxoberfest garagardo festaren balorazioa eginez. Gutxi batzuek sortutako liskarrak aparte, jaia arrakastatsua izan da eta helburuak erabat bete dira.

Pasai Antxoko Jai Batzordea, Oharra

Iruzkin bat utzi

Herrigintza atalean

Irtenbidea badago, sei pausotan

Ezker Abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak osatutako Proposamen Sozioekonomikoan sakontzen duten 6 neurri zehatzak argi azaltzen ditu bideo honek.

Informazio gehiago: Irtenbidea.net

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Gauzak ondo egiten ari gara

Europako Parlamentuak errausketak eta zabortegiak debekatzea erabaki du, 470 botu alde, tartean PNV eta PPko diputatuak eta 63 kontra

 

http://ondoegiteragoaz.info/europako-parlamentuak-errausketak-eta-zabortegiak-debekatzearen-alde-470-botu-alde-eta-63-kontra/

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

Elkarteen Eguna 2012, larunbatean San Pedron

Duela bost urte Ezker Abertzaleak Pasaian politika egiteko modu berri bat abiarazi zuen. Lau urte beltzeko basamortuaren ondotik Pasaiako Udaleko gobernua berreskuratu genuelarik herritarrekin elkarlanean ariko ginela agindu genuen. Eta, hain zuzen, larunbatean San Pedron ospatuko den III. Elkarteen Eguna da politika egiteko beste modu bat badagoela argi adierazten duen adibideetako bat. Herritarrekin eskuz esku, elkarteekin orpoz orpo…

Herriko elkarteak gainbehera zihoazela baina haien lana ezinbestekoa zela ondorioztatu genuen eta horregatik Elkarteak Biziberritzeko Plana abiarazi genuen. Lan egiteko modu berri bat eskaini genien, denon artean herria eraikitzeko aukera ematen zuena. Prozesu hartatik atera zen ideietako bat izan zen urtero Elkarteen Egun bat antolatzea; elkarteek egiten zutenaren erakusleiho izan zedin.

Larunbatean hirugarrenez haur eta nerabeekin lanean jarduten duten herriko elkarteek jaia egingo dute, aurten San Pedron. Elkarteek euren lana ezagutarazteko antolatuko dute jaia. Herritarrak, berriz, elkarteek herriari eskaintzen dioten guztia aitortzeko bilduko gara haiengana.

Elkarteen eguneko aurkezpena                                             Egitaraua

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak, Udala atalean

Boletín semanal de la Izquierda Abertzale Nº 82

http://www.ezkerabertzalea.info/es/2012/05/boletin-semanal-de-la-izquierda-abertzale-no82/

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

La Herrera Herrirak maiatzaren 18a ospakizun eguna izendatu du

La Herrera Herrira batzordeak herritarrekin egindako azken topagunean maiatzaren 18a ospakizun eguna izendatzea erabaki berri du.

Horretarako, pasa den ostiralean Gernika plazan ekitaldi bat egin zuten, egunaren garrantziaz ohartarazteko eta “lurraren gerra” hasi dela jakinarazteko.

Iazko maiatzaren 18an Pasaiako Udalak plenoan La Herrera oruberako ordenazioa onartu zuen. Herritarrek hilabete luzez egindako parte hartze prozesu sakon batean adostutako ordenazioa, hain zuzen ere. Horixe da maiatzaren 18ak ospakizun egun izendatzeko arrazoia.

Bestetik, batzordeak “lurrraren gerra” hasi dela jakinarazi du. Aurrerantzean La Herrerako lurrak herritarrentzako berreskuratzeko lanean jardungo dutela adierazi dute.

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak atalean

Aldundiak bere egitasmo estrategikoak Pasaian aurkeztuko ditu

Foru Aldundiak Pasaia aukeratu du herritarrei Gipuzkoa osorako bere egitasmo estrategikoen berri emateko, eta gainera guretzako hain esanguratsua den Ziriza etxean egingo du aurkezpen hori.

Ekimen irekia den heinean pasaitarrak aurkezpenera gonbidatzeko aukera ez dugu galdu nahi. Bihar, asteartea, hilak 22, 19:00etan hasiko da aurkezpena Trinxerpeko Ziriza lantegi zaharrean.

Esan bezala guretzako eraikin hori ezin garrantzitsuagoa da. Ezinbestekoa da hura berreskuratzea parte hartze prozesu luze baten ondorioz herritarrek adostu bezala Ziriza erabilera anitzeko eraikina izango baita.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitasmoak Pasaian aurkeztea herritarrek La Herrerarako adostutako ordenazioari bultzada bat gehiago ematea dela konbentzituta gaude. Herritarrek erabakitakoa errespetatzea, alegia. Honenbestez, Pasaiako Ezker Abertzalea herritarren hitza errespetatzeko prest dauden guztiekin elkarlanean ariko da La Herrera herritarrek nahi bezalakoa izan arte, horregatik, ongi etorri Pasaiara.

Iruzkin bat utzi

Bestelakoak, Parte hartze prozesuak atalean

San Pedroko plazak bete!

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Antxoko plaza bete kartzelak hustutzeko

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean