Artxiboa gaika: Plenoak

EH Bilduren balorazioa Udal Aurrekontua onartu ondoren

Egin klik hemen Pasaiako EH Bilduren balorazioa irakurtzeko eta urtean zehar herrian burutuko diren ekimenen berri izateko.

Pincha aquí para conocer la valoración de EH Bildu Pasaia y para conocer las actuaciones que se se van ha hacer con este presupuesto.

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa, Parte hartze prozesuak, Plenoak, Udala atalean

Datorren urteko tasek, Gobernu Taldeak defendatu bezala, KPIren igoera izango dute

Herenegun pleno garrantzitsua egin zen Arizabalon. Hain zuzen ere datorren urteko zergen zenbatekoa erabakitzekoa baitzen. Bilduk aurretik azaldu zuen moduan KPIren igoera defendatu zuen eta huraxe izan zen gailendu zen proposamena. Ezker Anitzak egindako emendakin batzuk ontzat eman zituen Bilduk eta oro har KPIa izango da datozen urteko zergek jasango duten igoera.

PNVk eta PSOEk ere emendakinak aurkeztu bazituzten ere plenoak ez zuen haietako bakar bat ere onartu. Ohiturari jarraituz PSOEren diskurtso demagogikoa berriz ere azaleratu zen herenegungo plenoan. Esaterako, Gobernu Taldeak Nabarra Bou plazako aparkalekuen prezioak “baxuegiak” jarri omen zituen hasieran, eta atzo pasaitarrontzako 50 euroko tarifa eskatu zuten, Gobernu Taldeak aurkeztutako tarifa progresiboa baino baxuagoa, alegia. Hala ere, aurten ez dute iazko ikuskizun negargarrria errepikatu (gogoratu iaz plenotik alde egin zutela).

Gizarte alorrean, Gobernu Taldeak lorpen handitzat du urte bukaera bitarte AES (Ayudas de Emergencia Social) ordaintzeko egin duen partiden arteko aldaketa. Horren baitan, aurtengo AESak ordaintzeko behar diren 50.000 euroak lortu dira burutuko ez diren inbertsioetatik. Aldaketa horretatik ere euriteen ondorioz egondako triskantzak konpontzeko 31.200 euro ere bideratu dira.

Aipatu beharreko kontua da AESen erantzukizuna Jaurlaritzarena dela eta aspaldi agortu zela haiek Udalari bideratutako dirua .Gobernu Taldeak orain arte beste partida batzuetatik dirua hara bideratu badu ere, azkenean, Udalak aipatutako kreditu aldaketa egin behar izan du laguntza horiek bermatze aldera.

Hainbat mozio aurkeztu ziren plenoan eta hauek dira emandako bozketak:

-Ezker Anitzak frackingaren ingurukoa onartu egin zen (11 alde: Bildu, Ezker Anitza eta PNV. 6 abstentzio: PSOE, PP).

-PSOEk sendagaien berordainketari buruzkoa ere onartu zen (15 alde eta 2 PPko biak kontra). Bilduk alde bozkatu zuen baina irakurketa propioa eginez: “Alde bozkatuko dugu berordainketaren aurka gaudelako, hala ere, deigarria egiten zaigu PSEk mozio hau aurkeztea, bere azken ibilbidea ikusita. PSOEk 2010an lan erreforma egin zuen, PNV eta PPren abstentzioarekin gainera, eta pentsioak izoztu; PSOEk ere, etxe kaleratzeak erraztu zituen legea aldatu zuen, Lanbide desegin eta Diru Laguntzak Bermatzeko Errenta ia deuseztatu, Aldundiak bereganatu behar izan zuena, nahiz eta bere eskumena ez izan. Era berean, mozioa aurezten duen PSEk kontraerreforma fiskala sinatu berri du PNV eta PP eskuin indarrekin, horren bitartez zailagoa izango delarik gehien dutenek gehiago ordaindu dezaten.”

Pasaiako Basari, Trintxer eta Antxetako ordezkarietako batzuk iragan urriaren 26an Bilbon egin zen manifestazioaren bukaeran

Pasaiako Basari, Trintxer eta Antxetako ordezkarietako batzuk iragan urriaren 26an Bilbon egin zen manifestazioaren bukaeran

-Bilduk epaiketa politikoen aurka mintzatu zen hurrengo mozioan. Pasaiako Herriko Txokoek pairatzen duten epaiketa hasi berria gogorarazi eta elkartasuna adierazi zien. PNVk eta Ezker Anitzak alternatiba bana aurkeztu zituzten. Alternatibak kontrajarriak ez zirenez Bilduk onartu egin zituen, hiruak bozkatu eta onartu ziren. Bilduk aurkeztutakoa, 8 aldeko, 5 kontra (PSOE eta PP) eta 4 abstentzio (Ezker Anitza eta PNV); PNVk aurkeztutakoa, 11 alde (Bildu eta PNV), 5 kontra (PSOE eta PP) eta Ezker Anitzarern abstentzioa; eta azkenik Ezker Anitzaren alternatibak, 9 alde (Bildu eta Ezker Anitza), 5 kontra (PSOE eta PP) eta 3 abstentzio (PNV).

Iruzkin bat utzi

Plenoak, Udala atalean

2014KO ZERGA ORDENANTZAK; GOBERNU TALDEAREN PROPOSAMENA

Jarraian Gobernu Taldeak bihar egingo den plenoan defendatuko duen zerga ordenantzaren irakurketa:
Iaz krisi sistematikoaren aipamena egin
genuen, eta zoritxarrez, aurten ere krisiak
bere horretan dirau. Sistema kapitalistaren
baliorik eza eta krudeltasuna gero eta
ageriago ari dira geratzen.
Multinazionalen, bankuen eta mundu
mailako lobby ekonomiko eta finantzarioen
esanetara jarduten ari dira Europako
Estatuetako Gobernuak, eta baita ohiko
klase politikoa ere. Eta herritarrek zein
herritarrengandik gertuen gauden
instituzioek nozitzen ditugu ondoriorik
latzenak.
Madrilgo PPren gobernuak bultzatu duen
toki-administrazioen erreforma onartzeak
udalaren autonomiari eragingo dio: dirusarrerak
eta eskumenak murriztuko dira,
eta horren ondorioz, oinarrizko zerbitzu
publikoak pribatizatuko dira.
Egoera honen aurrean, Euskal Herriak
ezinbestekoa du burujabetza. Gure
etorkizun politiko, ekonomiko eta soziala,
geuk erabakitzeko.
Bide horretan Gobernu Taldeak argi dauka
non dauden lehentasunak, gutxien duten
pasaitarren eskubideak bermatzearren.
Bidegabekeria sozial eta politikoei aurre
egiteko konponbide bakarra benetako
ezkerreko ildoa jorratzea da; izan ere,
krisia eragin duten formulek krisia eta
pobrezia handitzeko baino ez dute balio.
Formula ezberdinak jarriko ditugu mahai
gainean, gehien dutenek ekarpen gehiago
egin dezaten, gutxien dutenen mesedetan.
Udal finantzen egoera ere kontuan hartzen
dugu. 2013ko Foru Funtsaren likidazioan
% 2,20ko desbideratze negatiboa
aurreikusten da. Nahiz eta 2014ko
ekitaldirako aurrekontuan funts horretan
berean % 5,41eko igoera jasotzen den
2013ko aurrekontuarekin alderatuta, ez
zaigu nahikoa iruditzen presio fiskala
arintzeko. Ekonomia eta Finantzari
buruzko 2012-2015 Planari jarraiki, bertan
ezarritako diru-bilketarako helburuak
jasotzen dituen zerga-ordenantzen
aldaketa bat onartu ezean, arriskuan jar
liteke gure udalaren finantzabideragarritasuna.
Gobernu Taldeak 2014ko ekitaldirako zerga
eta tasak eguneratzeko proposamena
egiten du, helburu hauek betetzearren:
· Indarrean dagoen 2012-2015
Ekonomia eta Finantza Planean
aurreikusitako diru-sarrera propioak
bermatzea.
· Zamen banaketa bidezkoa. Igoera
handiagoa izango da subjektu
pasiboak, oro har, gaitasun
ekonomiko handiagoa duen
zergetan.
· Egoera ekonomiko zailean dauden
familiei laguntzeko hobariak
(ordenantzetan jasotakoak)
mantentzea. Halaber, Gobernu
Talde honek ondorengo
konpromisoa hartzen du: familiei
laguntzeko irizpide berarekin
zergak eta tasak ordaintzeko dirulaguntzen
bolumena mantentzea
2014ko aurrekontuetan.
Horretarako, zerga eta tasa guztietan %
1,90eko igoera orokorra proposatzen
dugu, salbuespen tekniko batzuk izan ezik.
Neurri horren osagarri gisa, jarduera-zerga
ordaintzen duten enpresen ikuskaritza
egingo da, haien matrikula-datuak
eguneratze aldera.
Zerbitzuaren ezaugarri defizitario handiari
erantzuteko urtetik urtera ura eta
zaborraren tasan %15eko igoerarako
akordioa bazegoen ere, gure herritarrek
bizi duten egoeraz jakitun, bi zerbitzu
hauek 1,90eko igoera orokorraren barne
egongo dira.
Esan beharrik ez dago, Gobernu Talde
honek ateak irekiak izan dituela eta
horrela jarraitzen duela kalitatezko
zerbitzu publikoen defentsan akordiotara
iritsi nahi duen talde ororentzat.
ORDENANZAS FISCALES 2014
PROPUESTA DEL EQUIPO DE GOBIERNO
Por desgracia, la crisis sistémica mundial
que mencionamos el pasado año sigue vigente.
La falta de valores y la crueldad del
sistema capitalista se está haciendo cada
vez más evidente. Tanto los gobiernos de
los estados de Europa como la clase política
están actuando al servicio de multinacionales,
bancos y lobbys económico-financieros
mundiales. Y son los ciudadanos
y ciudadanas, y las instituciones más cercanas
a ellos los que sufren sus consecuencias
más severas.
La amenaza cierta de la aprobación de la
reforma de las administraciones locales
impulsada por el Gobierno del PP de Madrid
va a suponer una intromisión en la
autonomía municipal, una reducción de
sus ingresos y competencias que traerá
seguidamente la privatización de los servicios
públicos básicos.
Ante esta situación, Euskal Herria necesita
su soberanía, para poder decidir por nosotros
mismos nuestro futuro político, económico
y social.
En ese camino, el equipo de gobierno tiene
claro dónde están las prioridades, a fin de
garantizar los derechos de los pasaitarras
que menos tienen. La única solución para
hacer frente a las injusticias sociales y políticas
es una verdadera línea izquierdista;
ya que las fórmulas que han generado la
crisis no sirven sino para incrementar la
crisis y la pobreza.
Pondremos diferentes fórmulas sobre la
mesa, a fin de que los que más tienen hagan
una mayor aportación, en beneficio de
los que menos tienen.
Otra realidad que tenemos en cuenta es la
situación de las finanzas municipales. En la
liquidación del Fondo Foral del 2013 se espera
una desviación negativa del 2,20%.
Si bien el presupuesto del mismo Fondo
para el ejercicio 2014 indica un incremento
del 5,41% sobre el del 2013 no lo consideramos
suficiente como para suavizar la
presión fiscal. La no aprobación de una
modificación de las ordenanzas fiscales
que recojan, como mínimo, los objetivos
de recaudación propia marcados en el Plan
Económico-Financiero 2012-2015 pondría
en peligro la viabilidad financiera de nuestro
Ayuntamiento.
Desde el Equipo de Gobierno se propone
una actualización de los impuestos y tasas
para el ejercicio de 2014 que cumpla los
siguientes objetivos:
· Garantizar los ingresos propios
previstos en el Plan
económico-financiero 2012-
2015 en vigor.
· Reparto justo de las cargas.
El incremento será mayor en
los impuestos en los que, en
general, el sujeto pasivo
tenga una mayor capacidad
económica.
· Mantener las bonificaciones
que benefician a las familias
en difícil situación económica
recogidas las propias ordenanzas.
Así mismo, este
Equipo de Gobierno se compromete,
para los Presupuestos
de 2014, a mantener
el volumen de las subvenciones
que, con el mismo
criterio de ayuda a las familias,
concede para el pago
de impuestos y tasas.
Para ello proponemos un incremento general
del 1,90% en todos los impuestos y tasas,
salvo excepciones de carácter técnico.
Esta medida se verá complementada con
otra de inspección de las empresas sujetas
al Impuesto de Actividades con el fin de
actualizar sus datos de matrícula.
Aunque existe el acuerdo para la subida de
un 15 % en las tasas de agua y basura,
que históricamente han sido y siguen siendo
muy deficitarios, teniendo en cuenta la
situación económica que atraviesan las y
los pasaitarras, estos dos servicios entrarán
dentro de la subida general del 1,90.
Sobra decir, que este Equipo de Gobierno
ha mantenido, y así seguirá haciéndolo, las
puertas abiertas para cualquier grupo que
quiera defender junto a nosotros unos servicios
públicos de calidad.

Iruzkin bat utzi

Bestelakoak, Plenoak, Udala atalean

2014 urterako zergak aztertuko dira bihar plenoan

Bihar, 19:00etan Udalbatza Arizabalo Jauregian bilduko da. Plenoko puntu garrantzitsuenen artean dago datorren urteko zergen inguruko eztabaida. Bilduk, hasiera batean, oposizioko taldeen proposamenak entzun aurretik, KPIren igoera defendatzeko asmoa du.

Beste puntu batean, Bilduk, madrilen burutzen ari diren makro epaiketak salatzeko mozioa defendatuko du: EpaiketaMozioa

 

Hemen duzue biharko plenoko deialdia eta landuko diren puntuak: 13-11-05eko Ezohiko Udalbatzarra

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Plenoak, Udala atalean