Artxiboak hilabeteka: ekaina 2014

Hondakin bilketa berriaren aldeko taldearen prentsa oharra

Orain aste batzuk atera ginen plaza publikora, izan ere, beldur ginen presioengatik Udalak zer jarrera hartuko zuen hondakinen bilketari zegokionez. Zorionez Udala tinko agertu da eta EH Bilduko eta Ezker Anitzako zinegotziek eta alkateak aurrera egin dute erabaki zuzenarekin.

 

Konbentzituta gaude atez ate deritzan sistema dela dudarik gabe onena. Antxoko eta Donibaneko herritarrek erakutsi digute herria garbia daukatela, eta gainera birziklapen datuei begiratu besterik ez dago bi barrutitan: %85etik gertu.

 

Sistemaren aurka dauden herritarrek Trintxerpen antolatu zuten eztabaida saioan egon ginen eta bosgarren edukiontzia defendatu zuten lurraren eta zeruaren gainetik. San Pedron, Udalak deitutako batzarretan ere agertu dute hondakinak biltzeko sistema horren aldekotasuna.

 

Guri, ordea, ulertezina egiten zaigu 5. kontenedorearen defentsa jarrera. Datu ofizialak begiratu besterik ez dago. Bosgarren edukiontzia duten herri batzuen birziklatze portzentaje datuak dira honakoak (2014ko lehen bi hilabeteak): Eibar (%36); Elgoibar (%38), Soraluze (%36), Ermua (%36), Mutriku (%31), Orio (%39) eta onenetan onena, Urnieta (%43). Pasaiak berak ere gainditu ditu portzentaje horiek herriaren erdia baino gutxiago ari denean atez ateko sistemarekin.

 

Halaber, ezin dugu konpartitu sistema on baten eta kaxkar baten artean herritarrek erabakitzeko eskubidea izatea. Argi dago, sistema bat ona da, hondakinen inguruko Europako zuzentarauak betetzen ditu, mundu mailan erreferente bihurtzen gaitu. Beste sistemak, aldiz, birziklapen tasei dagokionez gaurkoarekin alderatuta, gehienez ere, 10-15 puntu besterik ez luke hobetuko. Atez ateko sistemak, Donibanen esaterako, birziklapen tasa 55 puntu igotzea lortu duenean.

 

Horregatik, benetan birziklatu nahi duten herritarrei dei egin nahi diegu aste honetan  Trintxerpen Udalak deitu dituen batzarretan parte hartzera. Entzun zein den proposamena, esfortzu txiki batek izugarrizko emaitzak ematen dituela konturatuko zarete.

 

 

 

Hondakin Bilketa Berriaren Aldeko Herritar Taldea

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

[BIDEOA] Antxoko eta Donibaneko hondakin bilketa sistema iruditan

4 Iruzkin

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Igandean ospatuko den Donibaneko Sagardo Egunak egitarau zabala izango du

sagardo eguna donibane

Iruzkin bat utzi

ekaina 17, 2014 · 14:18

Ostiralean, eman aukera bat ATEZ ATEri

Ostiral honetan atez ate sistemari aukera bat emateko eskatuz jaialdia deitu dute herritarrek.

17:30ean egin dute deia, Serafin Esnaola plazan

 

ATEZ-ATE jaialdia

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Eman aukera bat ATEZ ATEko sistemari

Sanpedrotar eta trintxerpetar talde batek batzar ireki bat deitu du ATEZ ATE sistemaren aldeko dinamika bat abian jartzeko. Batzarra ostegunean, 19:00etan, Ertin izango da.

atezatebatzarra

Iruzkin 1

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean