Artxiboak hilabeteka: uztaila 2012

Preso eta iheslarien eguna Donibaneko festetan

Donibaneko jaien barruan hilaren 30ean preso eta iheslarien eguna ospatuko dugu. Egun osorako hainbat ekimen antolatu ditu HERRIRAk.

Bestetik hilaren 27tik 30era txosnetan kontzertuak eta DJ-ak izango ditugu egunero.

 

Egitarau osoa HEMEN

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Presoak atalean

Trintxerpeko jaietan zatoz gurera!

Jai guztietan zehar HERRIRAren txozna egongo da zabalik Gudarien Plazan (ostiral eta larunbat gauetan kontzertuak, eta astelehenean 20:00eta bertso saioa)

Ostrirala (uztailak 13)

  • 20:00etan txupinazoarekin batera ENKARTELADA alkateordetzan

Lanunbata (Trintxer Elkarteak antolatuta)

  • 10:30etan Bote txapelketa, azokaren parean
  • 12:30etan Herri Kirolak Ruben Saralegi, Rekondo eta Mugerzarekin, azokaren parean
  • 18:30etan Sardin-jana eta sagardo dastaketa, azokaren parean

Egitaraua osorik

Iruzkin bat utzi

Herrigintza, Presoak atalean

Damak Alfil bat kendu digu. Partidak hasi baino ez du egin

Juan Karlos bere kargutik kendu dute. Gipuzkoarentzat kolpe latza. Are gehiago Pasaiarentzat, lurralde antolamendua gure bizi irauteko ezinbestekoa baita.
Juan Karlos ez dute paretik kendu zabor poltsa batzuk direla medio. Hori argi eta garbi ikusten da Juankarrek berak gaur goizean irakurritako diskurtsoan. Denis Itxaso, Odon Elorza eta Markel Olanoren argudiok erabili ditu, besteak beste, bere lanaren zuzentasuna agerian uzteko, esate baterako.

Juankar ez dute ehizatu atez atekoa itsusia delako. Lehen Larraitz Ugarterekin egin bezala, orain Alduntzin hartu dute guk guztiak jakinaren gainean jartzeko. Gure buruaren jabe izan nahi badugu zer nolako prezioa pagatu beharko dugun adierazi digute PPk, PSOEk eta PNVk.

Izan ere, gaur goizean gutxi aipatu du Juankarrek zaborra. Atez ate jaso behar den zaborra, esan nahi dugu. Politikaz mintzo zaigu gure Ahalduna. Bere aurkakoa maniobra politikoa izan baita.

Hau argi eta garbi azaltzeko adorea izan duen bakarra PPko batzarkidea izan da: Juankar eta gero, Aldundia berreskuratzeko eskatu die bere sozioei. Izan ere, hauentzat guztientzat Aldundia bere jabetza da, eta berreskuratu behar dute.

PNVri, ohi bezala, adorea falta zaio. Jakin badaki Bildu Aldunditik kentzea larrutik ordainduko lukeela hurrengo hauteskundeetan. Horregatik, alfil-a hartu dute, gure gobernua zigortzeko, nekarazteko eta gure ustezko ez gaitasuna azaldu nahian.
Horregatik, honek guztiak ez du zer ikusi zaborra jasotzeko modu eraginkorrarekin, ohiko politikoen jukutriarekin eta politika-zaborrarekin bai ordea.

Juankar Bilduk agindutakoa gauzatzen saiatu da. Hitza bete du. Beste bide bat erakutsi du. Hori, barkatu ezina da.

Gu, ordea, harro gaude Juankarrek erakutsi duen engaiamendu eta lan kalitatearekin, bere zintzotasunarekin eta eman digun ereduarekin.

Hau aldea hau Alduntzin eta beste enparau horien artean dagoena.
Biba zu!

 pasaiako ezker abertzalea

Iruzkin bat utzi

Atez ate, Herrigintza atalean

Dama captura alfil, pero la partida no ha hecho más que empezar

Han quitada a Juan Karlos de su cargo. Es un duro golpe para Gipuzkoa, y más para Pasaia, pues para este municipio la ordenación territorial es la única garantía de futuro.
Pero no se han librado de Juankar por unas miserables bolsas de basuras. El mismo lo ha demostrado en su discurso, al utilizar, entre otros, los argumentos que durante mucho tiempo han defendido Denis Itxaso, Odon Elorza y Markel, por ejemplo.

No han dado caza a Alduntzin porque el puerta a puerta sea feo. Como en un principio hicieron con Larraitz Ugarte, ahora con este ataque desaforado contra Juankar nos vienen a recordar que si queremos gobernarnos no nos va a salir gratis. PP, PSOE y PNV no buscan sino darnos un escarmiento por nuestro atrevimiento.

Efectivamente, poco ha hablado hoy Juankar de basura. De la basura que se debería recoger selectivamente, queremos decir. Nuestro Diputado ha hablado de política, porque esta maniobra en su contra ha sido única y exclusivamente política.

El único con valor para confesarlo ha sido el juntero del PP, que pide ahora recuperar lo que es de ellos, es decir, recuperar SU Diputación.

Al PNV, para variar, le ha faltado valentía para secundarle porque sabe que sacar así a Bildu de Gipuzkoa le saldría muy caro en las próximas elecciones. Así que se conforma con tomar un alfil, esperando poder representar así el castigo, el desgaste y nuestra presunta falta de capacidad.

Poco o nada tiene que ver esto con la basura y sí mucho con la política basura y el mal gobierno de estos políticos de tres al cuatro.

Juankar ha intentado cumplir con el mandato de Bildu. Ha cumplido su palabra. Ha enseñado cómo. Algo imperdonable, vamos.

Nosotros y nosotras, en cambio, mostramos nuestro orgullo por tener militantes de esta talla y capacidad, de esta ejemplaridad.

Nada que ver con quienes hoy tenía enfrente.
Biba zu!

Pasaiako ezker abertzalea

Iruzkin bat utzi

Atez ate, Herrigintza atalean

Julen Mujikari egindako erasoa salatu dugu gaur Donibanen

Gaur arratsaldean konzentrazioa egin dugu Julen Mujikak jasandako erasoa salatzeko. Berri gutxi dago haren egoeraren inguran oraindik inkomunikatuta daukate eta. Senideak Villefranche-Sur-Saône espetxera abiatu berri dira informazio jasotzeko asmoz.

Pasa den asteartean Etxeratek jakinarazi zuen igandean preso donibanearra beste bi kiderekin batera espetxeko funtzionarioek jipoitu egin zituztela.

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Juan Carlos Alduntzinen diskurtsoa

Gaur Batzar Nagusietan Juan Carlos Alduntzinen diskurtsoa PDF formatuan: Alduntzin diskurtsoa

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

PP-PNV-PSOE Alduntzinen aurka ari direlako, gu Pasaiako ezkertiarrak, bihar Donostian izango gara

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

Larunbatean denak Donostira!

Oarsoaldeko Euskal Herria Bilduk “Birziklatzeari zentsurarik ez; Gipuzkoa aldatzen ari gara” lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

  • Uztailak 7, larunbata
  • 17:30etan
  • Boulebardean
Ikusi bideoa:

Iruzkin bat utzi

Atez ate atalean

Donibaneko Herrirak Julen Mujikaren alde elkarretaratzeko deia egin du

Villefranche-sur-Saone espetxeko funtzionariek Julen Mujika eta beste bi preso jipoitu dituztela jakin bezain laster Pasai Donibaneko Herrirak elkarreratzea deitu du erasoa salatzeko. Ostiralean, 19:30etan Santiago Plazan biltzeko deia egin dute.

Ezker Abertzaleak ere erasoa salatu du.
Jarraian Ezker Abertzalearen oharra:

Ezker Abertzaleak fermuki salatu nahi du Frantziako Villefranche-sur-Saone espetxeko funtzionariek hiru euskal preso politikori jipoi bortitza eman izana.
Larritasun ezaugarri oso nabarmenak ditu, gainera, azken eraso honek: batetik, espetxe funtzionarioak eurak izatea erasotzaile, hau da, espetxea bera izan da presoen kontrako indarkeria larria erabili duena. Etxerat-ek jakinarazi duenez Ruben Ribero, Julen Mujika eta Ibon Goieaskoetxearen ziegetan kaskoz eta armez hornituak sartu ziren jipoitzera funtzionarioak. Villefranche espetxean gainera, euskal preso politikoekiko eta haien senideekiko jarrera eta tratua oso gogorra izan ohi da.
Ribero, Mujika eta Goieaskoetxeak jasoriko eraso honi gehitu behar zaio aurreko astean Aitor Liguerzana euskal preso politikoak Foncalenteko espetxean jasandako erasoa. Guztiz larria eta onartezina da guzti hori Ezker Abertzalearen iduriko.
Ribero, Mujika eta Goieaskoetxeak jasandako jipoiari dagokionez, dei zuzen bat egin nahi diegu Ipar Euskal Herrian hautatu berri diren Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux diputatu sozialistei: Euskal Herrian bake prozesua indartzeko lana eginen duzuela hitz eman berri duzue iragan diren hauteskundeetan. Bada, zuen hitza betetzeko deia egiten dizuegu, Villefranchen izan den gertaera biziki larria salatuz, eta Hollande alderdikidearen gobernuarekin egoki diren harremanak eginez, Frantziako gobernuak behin eta betiko alboratu ditzan espetxeetan ematen diren giza eskubideen urraketa larriak. Jipoiak, nola ez, baina baita mittard edo isolamendu egoerak eta bizi arteko espetxealdia bukatu behar dira, euskal preso politikoen sakabanaketa bezala. Gerrako neurriak dira, salbuespenezkoak, eta Euskal Herrian irekia den bake prozesuaren kontrako norabidean larriki doazenak.
Frantziako gobernuari, beraz, Espainiakoari bezala, dei zuzena egiten diegu, euskal preso politikoen eta haien senideen kontrako indarkeria bukatu dezaten behin betiko.
ETAk indarkeria utzi eta bederatzi hilabete luze igarota, Euskal Herriko jendartean inork ere ez du ulertzen nola den posible euskal preso politikoen egoerak okerrera egin izana. Sakabanaketa areagotu egin da, presoak jipoitu egiten dira, gaixorik dauden pertsonak, are larri daudenak ere preso mantentzen dira, eta Europan beste inon ez bezala, bizi arteko zigor luzapenak ezartzen zaizkie euskal preso politikoei. Hori guztia bukatu beharra dago: giza eskubideen errespetua pertsona guztiei aplikatu beharrekoak dira, denei. Frantziak eta Espainiak euskal preso politikoekiko estatu totalitarioen jokabide ankerrenak erabiltzen jarraitzea, ulertezina ez ezik, guztiz da salagarria.
Salaketa eta elkartasuna biderkatzeko deia egiten diegu, beraz, euskal herritarrei. Bat egiten dugu hurrengo egunetan jipoi kasu hauek salatzeko zein euskal presoen eskubideen urraketak salatzeko deitu diren mobilizazio herritarrekin. Siglen gainetik, giza eskubideen defentsan kalera ateratzeko garaia da. Soilik herritarron presioaz lortuko dugu euskal preso politikoak Euskal Herriratzea, beraien eskubide guztien jabe.

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

La Herrera Herrirarekin bat, Urarte Mendi igo dugu!

La Herrera Herrira herritar taldeak lurra berreskuratzeko borroka hasi du. Pasa den larunbatean Pasaiako Portuak herriari “oparitu” dion mendiaren igoera burutu zuten hainbat herritarrek. Hemendik aurrera portuak herriari kendu dion lurra berreskuratzen jarraituko dute La Herrera gunea oso osorik berreskuratu arte.

Ikusi bideoa:

Iruzkin bat utzi

Parte hartze prozesuak atalean