Artxiboa gaika: Presoak

Imanol Iparragirre etxerako bidean

Imanol Iparragirre Antxora bidean da jada.  Familiak abuztuaren 7an aterako zela uste bazuen ere Iparrak berak deitu du gaur arratsaldean, 17:30ak aldera. Zuerako espetxera abiatu da familia eta gauerdian herrian egongo dela espero da.

IMG-20140715-WA0007

Iparra, Zuerako espetxe atarian

Iparrak zazpi urte eman ditu espetxean 18/89  auziagatik zigortuta

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Gaurko enkartelaren [Bideoa] Antxon

Iruzkin bat utzi

Bestelakoak, Presoak atalean

Gorka Zulaika kalean!

Gaur goizean aske geratu da Gorka Zulaika preso antxotarra. Zuerako espetxetik atera berri da Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide izateagatik. Bat gutxiago!

IMG-20140228-WA0000

 

Iruzkin 1

Presoak atalean

Pasaiak Arkaitz Bellonen heriotza salatu du

Hiru elkarretaratze burutu dira gaur arratsaldean Arkaitz Bellonen heriotza salatzeko, Donibanen, Antxon eta Trintxerpen. “Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu” izan da hiruetan leloa.

 

donibaneArkaitzBellon

Donibaneko konzentrazioa Santiago Plazan

 

Donibaneko konzentrazioa Santiago Plazan

Antxoko konzentrazioa Santiago Plazan

Trintxerpeko konzentrazioa Santiago Plazan

Trintxerpeko konzentrazioa Santiago Plazan

 

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Arkaitz Bellon Blancoren lagunek eta herrikideek euskal gizarteari luzatutako deia

arkaitz bellonArkaitz Bellon gure lagunaren heriotzaren berri izan genuen herenegun. Oraindik sinistu ezinik, berri honek, lur jota utzi gaitu. Ez da erraza lau hitzetan guretzako zer  zaren azaltzea, baina zuk sarri erakutsitako indarraz baliatuko gara.

“Bihotz zabalegia bizitzea egokitu zaizun garairako” antzeko hitzekin marrazten dugu zure nolakotasuna. Baina tokatu zaizu bai, eta heldu diozu gogor zure garaia bizitzeari.

Lagunen lagun, musika taldeko txofer eta laguntzaile, natura zale amorratua, Elorrixoko gaztetxeko saltseroa, aisialdi taldeko sukaldari fina, hainbat ikastaro eta irteeren gatz eta piper-mina. Lagunok Pantxi deitzen zaitugu. Goiz murgildu zinen lan munduan, garraiolari, gazte langile beraz, konprometitua.

Euskal Herriarekiko hartutako konpromisoak 2000. urtean espetxera eraman zintuen. 2001. urte amaiera elkarrekin igaro bagenuen ere bi urte geroago berriz urrundu gintuzten: Valdemoro, Ocaña, Herrera, Algeciras, Puerto III, Sevilla eta Puerto I.ean, eduki bazaituzte ere, beti egon zara gure ondoan; zure izaerak, zure gertutasunak, atzo ikusi izan bagina bezala sentiarazi gaituelako.

Hurbiletik bizi izan dugu 13 urteko espetxealdi luze eta gogor hau; ordu luzeetako bidaiak sakabanaketaren ondorioz. Kristal lodiaren bestaldetik, kartzeleroen jipoiek eragindako ubeldurak sentitzea. Zure bakardadea gure bakardadea izatea. Baina beti eskaini diguzu zure irribarre gozoa.

Hamaika aldiz zapaldua denak, hamaika aldiz errebelatzeko aukera dauka. Eta zuk, hamaika aukera hauek baliatu dituzu errebelde izateko, kalean zein lau pareten artean. Bizitzarekin, daukagun ondasun guztiarekin, larrutik ordaintzeraino.

Berriro gerta ez dadin, beste inork guk jasandakoa berriz sufri ez dezan, beharrezkoa da kalera irtetea eta indarrak batzea. Batu ditzagun. Horretarako, bihar, larunbata arratsaldeko 17:30etan, “Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu” lemapean, herriko plazatik abiatuko den manifestaldian parte hartzera gonbidatzen dugu elorrixar zein Euskal herritar oro.

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Mobilizazioak deitu dituzte Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko

Gaur arratsaldean, Meipin, 40 lagun inguru batu dira Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko. Bihar ere, Donibanen biltzeko deia egin dute, 20:00etan, enkartelada berezia egingo dute Meipitik atera eta Santiago Plazaraino.

Antxon, bihar, 19:30ean salatuko dute Arkaitz Bellonen heriotza. Gure Zumardian elkartzeko deia egin dute.

Trintxerpen, bihar ere, ordu berean, kontzentrazioa deituta dago Azoka parean. Espetxe politika honi ez! Sakabanaketa amaitu orain! izango da leloa.

arkaitz bellon

Iruzkin bat utzi

Bestelakoak, Presoak atalean

Hileko azken ostiraleko presoekiko elkartasun mobilizazioetarako deiak

Hileko azken ostiraleko (urtarrilak 31) atarian hiru deialdi daude eginak herrian, Antxon, Donibanen eta San Pedron:

  • Antxo: 20:00etan Gure Zumardian
  • Donibane: 19:30ean Meipin, konzentrazioa
  • San Pedro: 20:00etan Rotondatik, enkartelada

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Pasaiako Sortuk larunbatean Bilboko manifestaziora joateko deia egin du

Hemen Pasaiako SORTUk argitara emandako oharra:

 

sortu pasaia logoa

 

Pasaitarron olatuak mugi dezala larunbatean itsasoa

Pasaiako SORTUk Tantaz tanta itsasoa gara. Giza eskubideak, irtenbidea bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egiten du. Eta gainera, larunbatean, pasaitarrok olatu bat sortuko dugula sinetsita gaude.

Bakearen alde gaudelako, Euskal Herri berria eraikitzen ari garelako eta giza eskubideen alde pausoak emateko prest gaudelako joango gara Bilbora. Konbentzituta baikaude eraikitzen ari garen Euskal Herri berriaren alde borroka egin beharko dugula, eta borrokatu gabe lorpenak eskasak izan ohi dira.

Larunbatekoa, hain zuen, indar erakustaldi bat izango da, mugitzeko prest ez daudenak mugiaraziko dituen olatu erraldoia izango da; euskal herritarren eta pasaitarren nahia aurrez aurre erakutsiko dien argazkia izango dute Bilboko kaleetan.

Pasaiatarrei euskal preso politikoen eta haien senideen eskubideen alde tanta izan zaitezten eskatu nahi dizuegu. Autobusez, autoz, edonola, goazen, izan gaitezen Pasaiako olatu.

Iruzkin bat utzi

Presoak, SORTU atalean

Tantaz Tanta larunbaterako autobus zerrendak betetzen ari dira

Larunbateko itsasoko tanta izan nahi baduzu herrian antolatzen ari diren autobusetan izena eman. Donibanen eta Antxon bi aukera izango dituzu, goizetik joateko bata eta manifestaziora zuzenan iristeko bestea.

Donibane:

  • Itziar taberna eta Bixi-Bixi elkartea (beste leku batzuetan ere badago izena emateko aukera)

Antxo:

  • Leunda (goizean aterako den autobusa), Kamio eta Mimos

Trintxerpe:

  • Avenida eta Trintxer Elkartea

San Pedro:

  • Alkartetxe eta Antxeta elkarteak

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

Trintxerpeko suteko kaltetuei lagunduko die Elkartasun Guneak

Trintxerpeko Azokan zabalik dagoen Elkartasun Guneak bart Trintxerpen gertatutako sutean kaltetutakoei laguntza emango die aurrerantzean.

Larunbata bitarte zabalik egongo da denda eta bertan jasota duten arropak kaltetuen artean banatuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Elkarteasun denda 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara dago zabalik, larunbata bitarte, egunero.

 

Elkartasun Gunea, Trintxerpe

 

 

2 Iruzkin

Herrigintza, Presoak atalean