Artxiboa gaika: Txokoak

Antxeta eta Trintxer ixteko epaiaren aurkako elkarretaratzea Trintxerpen

Auzitegi Naziolak gaur argitaratu duen epaiaren aurka bildu dira pasaitarrak Trintxer Elkartearen atarian, “Trintxer ta Antxeta aurrera, auzi politikorik ez!” lolopean. Epaiak Trintxer Elkartea eta San Pedroko Antxeta konfiskatzeko agindu du, hala ere, oraingoz hiru hilabeteko epea dago epaia errekurritzeko.

Adi egon datozen mobilizazioei, lehena, herrialdeko mobilizazioa, datorren larunbatean egingo da, 12:30ean, Donostiako Artzai Onean.

 

DSCN0657

DSCN0664

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Antxeta eta Trintxer epaileek konfiskatzeko eskatu dituztenen artean; gaur 19:30ean konzentrazioa Trintxer aurrean

San Pedroko Antxeta Elkartea eta Trintxerpeko Trintxer daude audientzia nazionalak konfiskatzeko agindu dituztenen artean. Gaur, elkarretatzea egingo da Trintxer Elkartearen aurrean, 19:3oean. Agertu!

 

Informazio gehiago

naiz.eus

 

Berria.eus

 

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Bixi-Bixiren Bertsoa Aroa bihartik hasita

INAXITO copia UDAB AROA KARTELA copia (1)

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Amamak, lurra, elikadura… balioak!

 

Hilaren 18an Apaziartzako baratzetan sortutako jakiak Bixi-Bixiko mahaietara iritsiko dira. Bazkariko jakiak dastatzeko zerrendak jada prets daude Itziarren eta Bixi-Bixin bertan.

Bazkaria musikaz girotuta egongo da, eta egun batzuk aurrerago ere beroketa saio bat egingo da. Hala, datorren asteartean “81 amama” dokumentala eskainiko da Victor Hugon. Igandean, bazkari aurretik jakiak ekoitzu diren baratza ezagutzeko aukera izango da.

 

UDA ARO KARTELA

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Bigarren Udaberri Aroa; Bixi-Bixiren egitarau oparoa prest

Maiatza ekitaldiz betetan dator Bixi-bixiren eskutik. II. Udaberri Aroa antolatu du Donibaneko txokoak. Hitzaldi, bisita eta festa ez da faltako. Ikusi irudian maiatzaren 13an hasiko den ekitaldi sorta.

barrukoa

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Iñaki Egañaren hitzaldia eta Joseba Tapiaren kontzertua; Memoriaren Zikloan

Datorren ostegunean, hilak 13,  Bixi-Bixi antolatzen ari den Memoriaren Zikloak jarraipena izango du. Iñaki Egaña historialariak itzaldia eskainiko du Victor Hugo etxean, 19:30ean. “Frankismoa Euskal Herrian” izango da hitzaldiaren izenburua. Donostiako historialariak 1936ko altxamendu faxistaren osteko kronika sozio-politiko mardula egin du, garai honek euskal herritarroi jendarteko esparru orotan eragindako errepresioaren erakusgarri. Eskualdeko zein Euskal Herri osoko fusilatuak, borroka eremuan hildakoak, TOP delakoak auziperatuak… Frankismoaren itzal luze eta ilunaren adierazle dira, aitortu eta erreparatu gabe jarraitzen duten eskubide urraketak.

Egun bat beranduago, ostiralean, Joseba Tapiak “Tximela kapitainaren izarrak” izenburuko kantaldia emango du Victor Hugon, 20:00etan. Joseba Tapia kantariaren seigarren diska honek Tximela kapitain gazteak (Luis Rezolak) Duesoko presondegian 1937an idatzitako bertso eta poemak dauzka oinarri: gosea, herrimina, fusilamenduak, bizitza osorako kartzelaldia… eta esperantza hala ere.

 

Tapiaren kontzerturako sarrerak salgai daude Itziar eta Ganbara tabernetan, bost eurotan.

 

 

memoriaren zikloa3

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Otsailaren 22an Aiako Harrira Basarirekin

 

Basari Elkarteak mendi irteera antolatu du hilaren 22rako. Aiako Harriaren bihotza ezagutzeko txangoa izango da. Izena emateko zerrendak Kamio, Mimos, Kurlinka, Izadi eta Leunda tabernetan daude.

Irteera 8:00etan izango da, Gure Zumarditik, autoetan, eta ibilbidea hau izango da: Karrika; Zorrolako zubia; Sorondo, Zaria, Kauso lepoa, Oianleku; eta itzulera Karrikara (guztira 14 kilometro)

Nahi duenak ibilbidea bukatu ondoren Basarin bazkaltzeko izena eman dezake; helduak 10 euro eta haurrak 5 euro

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Bixi-Bixi Elkarteak “Memoriaren Zikloa” izeneko ekimen sorta prestatu digu datozen hilabeteetarako

Datorren ostegunean, hilak 13, hasiko da Bixi-Bixik antolatu duen “Memoriaren Zikloa” Amaia Esnalen hitzaldi batekin, eta “Oso latza izan da” izenburua duen torturari buruzko ikus-entzunezko batekin. 19:30ean izango da Victor Hugon.

Irudian ikus daiteke ekitaldiaren deialdia:
Gonbidapena1

Bixi-Bixikoen ekimena ez da hor bukatuko maiatza bitarte hainbat ikuskizun, hitzaldi eta ekimen antolatu baitituzte. Irudian dituzue aurreikusita dituzten zita guztiak:

memoriaren zikloa3

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Trintxer Elkarteak urteko batzarra deitu du otsailaren 22an

Trintxer Elkartearen urteko batzarra otsailaren 22an egingo da, elkarteko egoitzan. Lehen deialdia 10:30ean eta bigarrena 11:00etan izango delarik.

Hauek dira landuko dituzten gaiak:

  • 2013ko ekitaldiko balantze ekonomikoa
  • 25. urteurreneko balantzea
  • Zuzendaritza berria osatzea
  • Hainbat
  • Galderak eta eskaerak

IMG-20131013-WA0000

 

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Xabier Alegriak euskaratu duen “Ispiluak” liburuan oinarritutako ikuskizunarekin hasiko du urtea Donibanek

zaindariakUrtarrilak 8, asteazkena

  • 19:30ean, Victor Hugon, Jokin Urainen Agurra eta ohorea  eta Ataramiñeren aurkezpenak.

Urtarrilak 10, ostirala

  • 19:30ean, Zinean, poesia, musika eta betsoak biltzen dituen ikus-entzunezkoa. Xabier Alegriak euskaratu duen Eduardo Galeanoren Ispiluak liburuan oinarritutako ikuskizuna.

 

Iruzkin bat utzi

Presoak, Txokoak atalean