Artxiboak hilabeteka: Iraila 2013

Konponbideari erasorik ez, utzi bakean Euskal Herria

Gaurko erasoaren aurrean Euskal Herrian milaka pertsona atera dira kalera, tartean pasaitarrak, Antxon eta Trintxerpen. Bere haserrea erakutsi diete gaur arratsaldean HERRIRAren aurkako sarekada burutu duten Epaile, Guardia Zibil eta laguntzaile izan duten Ertzaintzari; eta bidenabar guzti horien agintari politikoei.

Espainiako agintariei konponbidearen aurkako estrategia hau eteteko eskatzeko Antxon ehun lagun baino gehiago bildu dira eta Trintxerpen beste 30.

Denera 18 euskal herritar eraman dituzte atxilotuta, Herrirako egoitzak itxi dituzte eta sare sozialetako hainbat kontu itxi ere. Guztia, soilik, preso zein iheslari politikoei elkartasuna adierazteagatik.

Hainbat eragilek prentsaurrekoa deitu dute bihar goizerako. Bertan emango dute datozen egunetarako mobilizazioen berri. Adi egon, beraz.

 

ImagenImagenImagen

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria, Presoak atalean

Ikasturte berria indarrez hasi nahi, baina ezin

Ikasturtea berri onekin hasi nahi genuen. “pasaiaezkerretik.com” indarberriturik zetorrela esan nahi genizuen, lan taldea borobildu dugula esan. Blog osoagoa, erakargarriagoa eta zuentzako baliagarriagoa izango zela esan nahi genizuen.
Baina ez dago era positiboan hasteko modurik. Gaur berriz ere Euskal Herriaren etsaiek gerra hotsak helarazi dizkigute. 18 euskal herritar bahitu dizkigute. Elkartasuna delitu dela sinestarazi nahi digute.

Basakeria hauen aurka bazaude zatoz gurekin:

Gaur Antxoko Zumardian batuko gara, 19:30ean HERRIRAren aurkako polizia operazioa salatzeko. Trintxerpeko azokan ere 19:30etan dago egina deialdia.

Trintxerpe

  • 19:30ean, Azokan

Antxo

  • 19:30ean, Zumardian

Egin bidaia gurekin:

Iruzkin bat utzi

Bestelakoak, Euskal Herria, Presoak atalean