Pasaiako balkoietan IKURRIÑA ikus dadila

IMG-20140702-WA0005

Iruzkin bat utzi

uztaila 3, 2014 · 11:50

Hondakin bilketa berriaren aldeko taldearen prentsa oharra

Orain aste batzuk atera ginen plaza publikora, izan ere, beldur ginen presioengatik Udalak zer jarrera hartuko zuen hondakinen bilketari zegokionez. Zorionez Udala tinko agertu da eta EH Bilduko eta Ezker Anitzako zinegotziek eta alkateak aurrera egin dute erabaki zuzenarekin.

 

Konbentzituta gaude atez ate deritzan sistema dela dudarik gabe onena. Antxoko eta Donibaneko herritarrek erakutsi digute herria garbia daukatela, eta gainera birziklapen datuei begiratu besterik ez dago bi barrutitan: %85etik gertu.

 

Sistemaren aurka dauden herritarrek Trintxerpen antolatu zuten eztabaida saioan egon ginen eta bosgarren edukiontzia defendatu zuten lurraren eta zeruaren gainetik. San Pedron, Udalak deitutako batzarretan ere agertu dute hondakinak biltzeko sistema horren aldekotasuna.

 

Guri, ordea, ulertezina egiten zaigu 5. kontenedorearen defentsa jarrera. Datu ofizialak begiratu besterik ez dago. Bosgarren edukiontzia duten herri batzuen birziklatze portzentaje datuak dira honakoak (2014ko lehen bi hilabeteak): Eibar (%36); Elgoibar (%38), Soraluze (%36), Ermua (%36), Mutriku (%31), Orio (%39) eta onenetan onena, Urnieta (%43). Pasaiak berak ere gainditu ditu portzentaje horiek herriaren erdia baino gutxiago ari denean atez ateko sistemarekin.

 

Halaber, ezin dugu konpartitu sistema on baten eta kaxkar baten artean herritarrek erabakitzeko eskubidea izatea. Argi dago, sistema bat ona da, hondakinen inguruko Europako zuzentarauak betetzen ditu, mundu mailan erreferente bihurtzen gaitu. Beste sistemak, aldiz, birziklapen tasei dagokionez gaurkoarekin alderatuta, gehienez ere, 10-15 puntu besterik ez luke hobetuko. Atez ateko sistemak, Donibanen esaterako, birziklapen tasa 55 puntu igotzea lortu duenean.

 

Horregatik, benetan birziklatu nahi duten herritarrei dei egin nahi diegu aste honetan  Trintxerpen Udalak deitu dituen batzarretan parte hartzera. Entzun zein den proposamena, esfortzu txiki batek izugarrizko emaitzak ematen dituela konturatuko zarete.

 

 

 

Hondakin Bilketa Berriaren Aldeko Herritar Taldea

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

[BIDEOA] Antxoko eta Donibaneko hondakin bilketa sistema iruditan

4 Iruzkin

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Igandean ospatuko den Donibaneko Sagardo Egunak egitarau zabala izango du

sagardo eguna donibane

Iruzkin bat utzi

ekaina 17, 2014 · 14:18

Ostiralean, eman aukera bat ATEZ ATEri

Ostiral honetan atez ate sistemari aukera bat emateko eskatuz jaialdia deitu dute herritarrek.

17:30ean egin dute deia, Serafin Esnaola plazan

 

ATEZ-ATE jaialdia

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Eman aukera bat ATEZ ATEko sistemari

Sanpedrotar eta trintxerpetar talde batek batzar ireki bat deitu du ATEZ ATE sistemaren aldeko dinamika bat abian jartzeko. Batzarra ostegunean, 19:00etan, Ertin izango da.

atezatebatzarra

Iruzkin 1

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Pasaiako emaitzak

Pasaiako hauteskunde emaitzak ikusteko egin klik hemen (PDF): HAUTESKUNDE EMAITZAK PASAIAN

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Igandeko kontaketak, herriko txokoetan

Igande iluntzean Europako hauteskundeen boto kontaketa herriko txokoetan egingo da. Basarin, Bixi-Bixin eta Trintxerren bilduko dira Pasaiako mahaietako emaitzak. Bukatzeko, Trintxerren herri guztiko emaitzen batuketa egingo da.

 

Hauteskundeetako web berezia ikusi hemen

Iruzkin bat utzi

Euskal Herria atalean

Bixi-Bixiren Bertsoa Aroa bihartik hasita

INAXITO copia UDAB AROA KARTELA copia (1)

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Herritarrak nahasten ez jarraitzeko deia egin die Pasaiako EH Bilduk Pasaiako Udaleko oposizioko alderdiei

Hemen Pasaiako EH Bilduk argitaratu duen prentsa oharra:

Pasaiako EH Bilduk herritarrak nahasi eta giroa zikindu nahian dabiltzan Pasaiako Udaleko oposizioko zenbait alderdiri lasaitasuna eskatu nahi die. Jakin dezatela, Europako Hauteskundeen atarian Pasaiako Gobernu Taldea jipoitzeko prentsara gezurrez jositako ohar andana bidaltzeak ez diela balioko haien boto gosea asetzeko.

Alderdi zaharkituak estrategia zaharkituekin ari dira Pasaiako Gobernu Talde gazte eta dinamiko bat zartatu nahian. Kanpaina zikina ari dira egiten, eta defendatu behar luketen herria, Pasaia alegia, bigarren mailan uzten ari dira, tamalez, ohi duten moduan.

Hala, azken asteetan prentsa bidez zabaldu nahi izan dituzten zenbait gezur agerian uztea beste erremediorik ez digute utzi. Egia da, eta berretsi egin nahi dugu, Pasai Antxon eta Pasai Donibanen lasaitasuna dela nagusi. Hondakin sistema berria ezarri du Gobernu Taldeak, eta herritarrek emaitza ikusgarriak lortu dituzte. Oposizioak, boto paper bila aritu beharrean, arduratsu jokatuko balu, antxotarrak eta donibanetarrak, herritarrak azken batean, zoriondu egin beharko lituzke. Pasiako EH Bilduk herritar horiei zorionik beroenak helarazi nahi dizkie. Izugarria da ohitura aldaketa txiki batekin lortu duten emaitza.

Emaitzez ari garela, Udalak emandako datuak zalantzan jarri dituzte, zaborra falta delakoan. Denis Itxaso, are urrunago iritsi da prentsan agertutako adierazpen batzuetan; bere karguari zor dion ardurari muzin eginez, antxotarren aurrean
esan du San Markoko Mankomunitateak Eskalantegi kalean hondakinak bi eta hiru aldiz jaso behar izan dituela. Horrelako adierazpenekin, beste behin erakutsi du, San Markoko Mankomunitateko lehendakari izateko gaitasun gutxi duela. Donostiako Udalak Pasaiako Udalari birritan adierazi dio, Eskalantegi kaleko bilketaren kopuruan aldaketarik ez dela egon. Are gehiago, EH Bildurekin inolako loturarik ez duen FCCko arduradunek, hondakinak biltzeko kamioia kudeatzen dutenek, ere azaldu diote Pasaiako Udalari, kale horretako bilketan aritu diren kamioien pisatze berezia egin dutela eta aldaketa nabarmenik ez dela egon.

Baina ulertzen dugu haien ezinegona, izan ere, Eskalantegi kalea da behin eta berriz mingainean darabilten zabor turismoaren teoria bertan behera uzten duen adibiderik garbiena. Eskalantegin herritarrek kale estu bat gurutzatu besterik ez dute egin behar, edukiontzi berde orojale batera iritsi eta delako zabor turismo hori egiteko. Baina datuek diote hori ez dela gertatzen.

Halaber, Nahikari Otermini eta hark gidatzen duen taldeari eskatu nahi diegu, lasaitasunez eta arduraz joka dezatela. Pasaiako alkatea konfrontazioan ari dela dio prentsan, nork egingo horrelako adierazpena eta Pasaiaren interesak defendatzeko adore gutxien azaltzen duen zinegotzietako batek.

Herritarrek jakin behar dute, Pasaiako alkateak bozeramaile batzorde batean, hau da alderdi guztien aurrean, azaldu zuela Pasaiako Portuarekin harremanetan hasiko zela berriz ere Pasaiako birgaitze integralaz aritzeko. Bozeramaile guztiek adostu zuten, berriz diogu, guztiek, hitz egiten hasteko gutxieneko baldintza zela erakunde bakoitzaren eskumenekiko errespetuan oinarritzea. Baina, legegintzaldia hasi zenetik gertatu izan den moduan, Oterminek Arizabalon gauza bat esan eta, udaletxearen pare-parean dagoen bulego batetik belarritik tira egin ondoren, kontrakoa esanez itzuli ohi da. Herritarrek jakin behar dute, hori dela gertatu dena oraingoan ere. Ricardo Peña Pasaiako Portuko lehendakariak, beste behin, Otermini portuaren alde egiteko agindu diola, alegia. Udala ez dago portuaren aurka, Udalak berea defendatzen du, bere eskumenak bereak direla, besterik ez.

Hori da Oterminek herritarrak nahastu nahian aipatzen duen konfrontazioa. Baina zer nahi du ba? Nork aukeratu du Ricardo Peña Pasaiako alkate? Zein eskumen du Ricardo Peñak Pasaiako antolamendua erabakitzeko?
Eta Nahikari Oterminek noiz erabakiko du zeinen interesak defendatuko dituen? Zer da, pasaitarren ordezkari, edo portuaren ordezkari? Erabaki dezala lehenbailehen, parean duenak eskubidea baitu norekin ari den jakiteko.

 

 

EH Bildu de Pasaia quiere pedir calma a algunos partidos de la oposición, que están intentando confuncir a la ciudadanía y enturbiar el ambiente. Han de saber, que el envío de un montón de notas plagadas de mentiras a la prensa para castigar al Equipo de Gobierno de Pasaia a las puertas de las Elecciones Europeas no les va a servir para saciar su ansia de votos.
Los partidos anticuados están utilizando estrategias anticuadas, con el objetivo de minar un joven y dinámico Equipo de Gobierno. Están llevando a cabo una sucia campaña, dejando en un segundo plano al pueblo que deberían defender, a Pasaia, como es habitual.
Así, no nos han dejado otro remedio que evidenciar algunas mentiras que han querido difundir mediante la prensa en las últimas semanas. Es cierto, y queremos reiterarlo una vez más, que en Pasai Antxo y en Pasai Donibane prevalece la calma. El Equipo de Gobierno ha implantado un nuevo sistema de recogida de residuos, y la ciudadanía ha obtenido unos resultados espectaculares. Si la oposición, en lugar de buscar papeletas de voto, hubiera actuado con responsabilidad, debería haber felicitado a los antxotarras y donibanetarras, a la ciudadanía en general. EH Bildu de Pasaia quiere transmitir su más sincera enhorabuena a dichos ciudadanos y ciudadanas. Es increíble el resultado que han obtenido con un pequeño cambio en las costumbres.
Y hablando de resultados, han puesto en duda los datos ofrecidos por el Ayuntamiento, aduciendo que falta basura. Denis Itxaso ha ido más lejos aún en unas declaraciones publicadas en prensa; menospreciando la responsabilidad que conlleva su cargo, ha manifestado ante los antxotarras, que la Mancomunidad de San Marcos ha tenido que recoger residuos en la calle Eskalantegi hasta dos y tres veces. Con este tipo de manifestaciones, una vez más, ha demostrado su falta de capacidad para ser presidente de la Mancomunidad de San Marcos. El Ayuntamiento de Donostia ha informado al Ayuntamiento de Pasaia en dos ocasiones, que no ha habido cambios en la cantidad de residuos recogida en la calle Eskalantegi. Es más, los responsables de la empresa FCC, que no tiene ningún vínculo con EH Bildu y que se encarga de la gestión del camión de recogida de residuos, también han informado al Ayuntamiento de Pasaia, que han realizado un pesaje especial de los camiones de dicha calle y que no ha habido cambios reseñables.
Sin embargo, entendemos su malestar, ya que la calle Eskalantegi es el ejemplo más claro que desbarata la teoría del turismo basura que argumentan una y otra vez. En Eskalantegi a los ciudadanos y ciudadanas les basta con cruzar una calle para llegar a un contenedor verde omnívoro, y ejercer dicho turismo basura. Pero los datos indican que eso no sucede.
Asimismo, queremos pedir a Nahikari Otermin y al grupo que conduce, que actúen con tranquilidad y responsabilidad. Afirma en prensa que la alcaldesa de Pasaia está fomentando la confrontación; precisamente una de las concejales que menos valentía demuestra a la hora de defender los derechos de los pasaitarras.
La ciudadanía debe saber que la alcaldesa en una Junta de Portavoces, es decir, ante todos los partidos, expuso que retomaría las relaciones con el Puerto de Pasaia, a fin de tratar el tema de la regeneración integral del Pasaia. Todos los portavoces, repetimos, todos, acordaron que la condición mínima para comenzar a hablar se basara en el respeto de las competencias de cada institución. Sin embargo, tal y como ha venido sucediendo desde el comienzo de la legislatura, Otermin dice una cosa en Arizabalo, y después del tirón de orejas desde un despacho situado justo en frente del ayuntamiento, vuelve diciendo lo contrario. La ciudadanía debe saber que ha vuelto a ocurrir eso mismo. Es decir, que el presidente del Puerto de Pasaia Ricardo Peña, ha vuelto a ordenar a Otermin que defienda al puerto. El Ayuntamiento no está en contra del Puerto; sino que se limita a defender lo suyo, que sus competencias son suyas.
Esa es la confrontación que menciona Otermin para tratar de confundir a la ciudadanía. ¿Pero qué es lo que pretende? ¿Quién ha elegido a Ricardo Peña como alcalde de Pasaia? ¿Qué competencia tiene Ricardo Peña para decidir la ordenación de Pasaia?
¿Y Nahikari Otermin cuándo va a decidir qué intereses va a defender? ¿Es representante de los pasaitarras o del puerto? Que se decida cuanto antes, porque la gente que le rodea tiene derecho a saber con quién se codea.

 

Iruzkin bat utzi

Bestelakoak atalean