LePenVeko hoolinganSAk

iritziarikardo copia

 

Legealdi honen zehar hiru izar izan ditu LePenVk Gipuzkoan. Ez dira hiru izar mitxelin, nahiz eta alderdi horren mitxelinak inork baino hobeto irukatu bai.
Hiruak hoolingan kutsuko moduak erabili dituzte. Baten bat, argi eta garbi, alderdi barruko pisu astuna izateko asmoz.
Arrizabalaga, Oiarbide, Mendoza. Eskuin abertzalearen erradikaltasunaren eredu Bakoitzak bere estiloan eta egokitu zaion tokian. Arrizabalaga, nonahi; Oiarbide, Debagoienan; Mendoza, irratian.

Mendoza, adibidez, irrati publikoaren bidez EHbilduk Jaungoikoa gurtzen duen alderdi bezala jokatzen duela sinetsi arazteko saio etengabeak gauzatu ditu. Nonbait, iraultza sobietikoa egin ez izana leporatzen ez digu ba!. Haiek utzitako desastre finantziEROA konpontzeak nahikoa lan emango ez balu bezala.

Arrizabalaga eta Oiarbide zabor politikoaren ikurretakoak izan dira. Ez da harritzekoa, biek gorpuzten dute eta eskuin abertzalearen porrota, udalez udal izandako porrota. Kiroltasun gutxikoak izateaz gain, erabili dituzten argudioetan egiaren bat topatzea oso nekeza da. Bi egi jarraian topatzea, ezinezkoa.

Arestian aipatu Arrizabalaga edo Oiarbide hoolingans-ekin batera, eskuin abertzale tradizionalistako hautagai esanguratsuak hasi dira aurkezten: horra hor Azkoitia Azkoitiarrentzat aldarrikatzen duen gizontxoa, esate baterako. Pasaian, ordea, enegarren birgaitzea saldu nahian ohiko txepelkeriekin hasi dira ere, Otermin, Goia, Olano eta klan osoa. Portuko presidente jeltzalea lagun izango dute horretan, edo.

Orain, baina, datorren urteko hauteskundeen usainean, hoolingan hauekin batera capoak agertzen hasiak dira. Erkoreka eta Ortuzar gehien bat. Eta jerarkia honetan UPyDren sozio europarra tokian tokiko peoiak mugitzen hasia da. Inpresentable casting oso egokia egin dute. Galdu dituzten ohiko toki tradizionalak berriz eskuratzeko itxaropenarekin nonbait. Koittauak.
EHbilduren gaitasun eza aldarrikatzea izango da kanpai horretan errepikatuko duten ipuina. Horretarako, arestian aipatu hoolinganek ireki bidea sakonduko dute. Tokian tokiko txepelkeriak azpimarratuz izugarrizko arazoak daudela irudikatzen hasi dira. Honekin, gainera, zaborren inguruko asperdura ordezkatu nahiko dute. Era berean, tokiko ordezkari pertsonalitate eskasa ere estali nahiko dute, goi mailako bizizale liberal euskaldun hauek.

Bide horretatik, EHbilduk ohiko gaiak jorratzera behartu eta horretan mugatzera bilatzen du LePenVk. Horren lekuko, Erkorekak eta Ortuzarrek presoen gaia modu zakarrean eta gezurrez hornituta politikaren lehen lerrora ekartzea dugu. Horrela ere, kudeaketarako gabezia azpimarratu nahiko dute. Izan ere, gai eta modu ezin mingarriagorik betiko gezurrez atera dute mahai gainean. Gainera, “oxigeno baloia” esamoldearekin Ortuzarrek azkenetan gaudela irudikatu nahi duela ematen du. Gai honetan, eskuin abertzale liberalak proposatzen duena Aieteko adierazpenetik oso urrun dago, guztiz inboluzionista da. Erreakzionarioa. Funtsean Erdi Aroko “auto de fe” eskatzen ari dira. Ardanzak esan zuen bezala, “acto de constricción pública”. Integrismo katolikoren hatsa darie.

Bestela ere bilatzen dute: haien miseriak apaltzea: Kutxagang pribatizatu izana, honek desjabetze gordinak, AHTren txapuza etengabeak (larrialdietarako irteerarik gabeko tunelak, tunel hondatuak, istripuak, gainkostua, lotura falta, Zamudioko izugarrikeria…), Bidegiko 900 miloi, zabor politikaren amaiera, Epsiloneko iruzurra,…

EHbilduk Gipuzkoan garatu duen politikak gehi Araba eta Nafarroan lortutako emaitzak beste eredu baten jabe garela adierazten du. Garailea den eredua.

Hortaz, Gipuzkoan aterako diegu tartea hoolinganismo politikoaren bidez laburtzen saiatuko dira. Tarte hori txikia bada, psoeren bidez Aldundiaren baliabideak eskuratu nahiko dituzte. Hori da eta alderdiaren jabeek agindu dietelako. Azken batean, zer da PNV? Bankero, espekulatzaile eta konstruktoren marka komertzial bat baino ez.

Horregatik, eskuin abertzalearen hoolingan eta capoen kanpaina honek ez du bilatzen gure jende kopurua urratzea. Hori zaila da. Bilatzen duena da jende gehiago ez biltzea EHbilduren botere egituran.

Kanpaina horrek haien izua baino ez du islatzen. Ahulezia. Dar-dar batean daude.

Guri dagokiguna da orain dela hiru urte irekitako bideari eustea, gure egitura berritu dela aprobetxatuz, gure eredua ahalik eta garbien mantenduz, gure interesak komunitatearenak direla aldarrikatuz. Izan ere, ahaldundu gara. Boterea ez dugu besteratua. Gurea da. Erabili behar dugu. Sinistu. Atzera pausurik ez.

Iruzkin bat utzi

IRITZIA atalean

Utzi iruzkina