‘Turismo Basura’… bai, baina Pasaiako barrutien artean

aizkolaria

Trintxerpen ere ongi egingo dugu

2014ko uztailaren 12arekin, sardina jatea antolatu zuen urteroko ohiturari jarraiki Trintxer Elkarteak, Karmengo Jaietako egitaraua osatuz.

Aurten, Udalak hondakinak biltzeko sistema laster aldatuko duela kontutan hartuta, Trintxer Elkarteko zuzendaritzak eredu izan behar zuela erabaki zuen. Eta horretarako, pausu txiki baina garrantzitsu batzuk eman zituen.
Festa hasi aurretik Udalari edukiontziak eskatu zitzaizkion, eta sardina jatean sortuko ziren hondakinak biltzeko Donibanen edo Antxon dauden Garbitxokoren bateko giltza ere eskatu zion Trintxer Elkarteak Udalari. Antxoko Hamarretxeta kaleko Garbitxokora sartzeko giltza eskuan, eta hiru edukiontzi handiak elkarteko atarian zirela hasi zen urteroko lana. Mahaian zehar hainbat kartel jarri ziren herritarrei hondakin organikoa aparte bilduko zela azalduz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Bestetik, edozer botatzeko zakar poltsa handirik ez jartzea erabaki zen. Bi edukiontzi; bat marroia eta bigarrena horia, bata bestearen ondoan. Eta hirugarrena, urdina, basoak salgai zeuden tokitik gertu, edalontziak kartoizko kaxetan bilduta zetozela kontutan hartuta.
Sardinak eta sagardoa banatzen ariko ziren bazkide boluntarioei azalpen labur bat eman eta lehen sardinak banatuz hasi zen festa. Herritarrek txukun txukun uzten zituzten haien hondakinak mahai gainean. Eta Trintxerreko bazkideek are txukunago, arrain-hezurrak kubo marroira eta platerak horira… 18:30 etatik 21:00etara atseden hartzeko tarterik gabe!!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Ondorioak argiak izan ziren: errefusa poltsa bakarra eta erabat bete gabea gainera; lurra, aurreko urteetan baino garbiago eta ondorioz garbitzeko errazago; eta bukatzeko, hondakinen parte handiena birziklagarri izatea lortu zen.
Hortaz, itzuli gaitezen hasierara. Bai, Trintxer Elkarteak aitortu behar du Turismo Basura egin duela. Sortu ziren hondakinak gaika bildu eta Udalak Antxoko Hamarretxeta kalean duen Gabitxokoraino abiatuta sardina hezurrak sistema zirkular batean bira berri bat emateko zabor turismoa egin duen elkartea da gurea.

SAM_2114

Trintxer Elkarteko boluntarioak sardina jatea hasi aurretik

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Utzi iruzkina