Trintxerpen eta San Pedron materialaren % 55 banatu da lehen hiru egunetan

Hondakin bilketa sistema berrira egokitzeko Pasaiako Udalak antolatu duen material banaketa erritmo onean doa. Lehen hiru egunetan San Pedro eta Trintxerpeko familien %55ak  jaso du dagokien materiala, hau da, organikoa biltzeko bi kubo; errefusa, ontzi arinak eta paperarentzako poltsa bana; sistemaren inguruko informazioa; eta hozkailuan itsasteko egutegi imantatua.

Jakinarazi nahi dugu ostiralean Trintxerpen banaketa puntu bakarra egongo dela. Ciriza etxean zentralizatuko da banaketa guztia. Ciriza leku handia da eta herritarrei harrera erosoago egingo zaie horrela. San Pedroko kasuan, ez da aldaketarik egongo, Gimnasioa izango da banaketa puntua aurretik iragarri bezala. Ordutegia, 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Ostegunean ez da aldez aurretik emandako egutegian aldaketarik egongo, San Pedron Gimnasioan banatuko da materiala eta Trintxerpen Cirizan eta Ulia 3an dagoen Garbitxokoan.

Zenbait momentutan arazoak izan ditugu materiala banatzeko garaian hornitzaileak ontzi arinen poltsak garaiz entregatu ez dituelako. Horregatik, Trintxerpeko lokaletan banaketa ez dugu nahi bezain fin egin eta kaltetuak gertatu diren herritarrei barkamena eskatu beharrean gaude. Dena den, herritarrek izan duten jarrera ona nabarmendu nahi dugu. Errespetuz jokatu dute eta oro har ongi ulertu dute arazoen aurrean emandako irtenbidea.

Bukatzeko, egunero zabalik egon diren banaketa puntuetan lanean aritu diren eta datozen bi egunetan ariko diren boluntarioen lana goraipatu nahi dugu. Aste osoan zehar 50 pasaitar boluntario aritu dira eta ariko dira bost banaketa puntutan materiala banatzen. Boluntarioen jarrera eta prestutasuna harrotzeko modukoa izan da Gobernu Talde honentzako. Garai bateko auzolanaren erakusle bilakatu dira 50 boluntario hauek. Mila esker guztiei.

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Donibane eta Antxo ongi egiten ari dira

Udalak argitara eman duen prentsa oharra:

Donibanetarrek eta Antxotarrek % 84,80 birziklatu dute azken sei hilabeteetan

Lehenik eta behin, Gobernu Taldeak herritarrak zoriondu nahi ditu hondakinen bilketan egiten ari diren esfortzuak emaitza paregabeak eman baititu. Irailaren 1arekin Donibanek urte bete egin du atez ateko eta egokitutako lokalen sistemarekin hasi zenetik. Antxotarrek, berriz, urte erdia daramate Udalak esekitoki eta garbitxokoen sistema abian jarri zuenetik.

Esan bezala, azken sei hilabeteetan Udalak Donibanen eta Antxon bildu dituen hondakinak kontutan hartuta, %84,80 dira birziklagarri diren gaiak (ikusi ondoko koadroa). Udalak Donibanen eta Antxon jaso eta kudeatzen dituen gaiak honakoak dira: organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak eta errefusa.

Altzari zaharrak ere Udalak jasotzek ditu, hondakin hau Pasaia osoan. Azken sei hilabeteetan Udalak 33.480 kilo altzari jaso ditu (kopuru hau herri osoko bilketari dagokio). Altzari zaharrak gerora birziklatu egiten dira.

Bestetik, aipagarria da, eman dugun birziklatze-tasa igotzea ekarriko luketen beste gai batzuk San Markoko Mankomunitateak jaso eta kudeatzen dituela, hala nola, beira, arropa erabilia, olioa eta pilak. Udalak zuzenean kudeatzen ez dituenez barrutiz barrutiko datu zehatzik ezin du eman.

Halaber, San Markoko Mankomunitateak Udalari emandako azken hilabeteetako datuen arabera argi ikus daiteke Pasaia bere osotasunean %55 inguruko birziklatze-tasa lortzen ari dela azken hilabeteetan, bosgarren edukiontzia sistema gisa erabiltzen duen edozein herrik lortzen duen birziklatze-tasa erraz gaindituta.

Gobernu Taldearen iritziz datu hauen guztien irakurketa argia da, are gehiago kontutan hartzen badugu soilik pasaitarren %44a dela egun derrigorrezko bilketa selektiboa egiten ari dena.

Bidea markatuta dago, bidea ona da eta aukeratutako bilketa-sistema erabat baliagarria dela erakusten ari dira datuok. Horregatik, Donibane eta Antxoko pasaitarrak zoriondu eta San Pedro eta Trintxerpeko herritarrei sistema berriari aukera bat emateko eskatu nahi diegu. Berehala konturatuko dira esfortzuak merezi duela.

 

 

DONIBANE-ANTXO martxoa-abuztua

 

 

3 Iruzkin

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Zergatik lapurtu nahi digute Trintxer

iritziarikardo copia

 

Trintxerren ondo pasatzen dugulako.

Trintxerren liburutegi bat osatzen saiatu garelako.

Trintxerren laguntasun, adiskidetasun eta kidetasun hautsiezinak osatu direlako. Eta leialtasunak.

Trintxerren ez zaiolako inori erabilera ukatu.

Trintxerren euskarak, intsumisioak, kirolak, politikak, gazteek… tokia izan dutelako.

Elkarrekin haserretu garelako. Desesperatu garelako.

Trintxerren politikaz hezi garelako. Politika ikasi dugulako. Politikaz hitz egin dugulako.

Trintxerren politika egiten zelako.

Izan ere, Trintxerreko bazkideek zein gonbidatuek politikan aritzeko, burujabe izateko, ondo pasatzeko, eztabaidatzeko, elkartzeko,… ez diote inori baimenik eskatu.

Oroitzapen piloa da Trintxer. Bakoitzak bereak izango ditu. Neuriak: intsumisioa, segoviako ero kuadrila hura, whisky erara eginiko mixerak, Egin itxi ondoko afitxa, mentxaka hil ondorengo idatzia norbaitek har jarri izana, arestian aipatu adiskidetasun hautsiezinak, zumetarena ez den zumetaren murala, ondoko senegaldarren galderak ustez hura pisu patera erraldoia zela, buzoneatzen genuen buletin hura,…

Trintxer ez da eraikin bat. Trintxer da han egiten dena. Han gauzak egiten dituztenak dira. Hori da Trintxer. Ea zer nolako kamioa ekartzen duzuen hori eraman ahal izateko. Ergel halakoak.

Iruzkin bat utzi

IRITZIA atalean

Antxeta eta Trintxer ixteko epaiaren aurkako elkarretaratzea Trintxerpen

Auzitegi Naziolak gaur argitaratu duen epaiaren aurka bildu dira pasaitarrak Trintxer Elkartearen atarian, “Trintxer ta Antxeta aurrera, auzi politikorik ez!” lolopean. Epaiak Trintxer Elkartea eta San Pedroko Antxeta konfiskatzeko agindu du, hala ere, oraingoz hiru hilabeteko epea dago epaia errekurritzeko.

Adi egon datozen mobilizazioei, lehena, herrialdeko mobilizazioa, datorren larunbatean egingo da, 12:30ean, Donostiako Artzai Onean.

 

DSCN0657

DSCN0664

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

Antxeta eta Trintxer epaileek konfiskatzeko eskatu dituztenen artean; gaur 19:30ean konzentrazioa Trintxer aurrean

San Pedroko Antxeta Elkartea eta Trintxerpeko Trintxer daude audientzia nazionalak konfiskatzeko agindu dituztenen artean. Gaur, elkarretatzea egingo da Trintxer Elkartearen aurrean, 19:3oean. Agertu!

 

Informazio gehiago

naiz.eus

 

Berria.eus

 

Iruzkin bat utzi

Txokoak atalean

LePenVeko kirolzaleak

iritziarikardo copia

Joan zen astean LePenVeko hooliganismoa aipatzen genuen. Orduan, Gipuzkoako mitxelinak aipatu genituen, batez ere. Gaur, ordea, Bizkaitik abiatuko gara. Bilbao Basket saskibaloi taldea desagertzear dago. Talde hau birritan salbatu dute hango jeltzaleek. Diru publikogaz, noski; ez eta euren alderdiaren diruagaz.

Hori egiten zuten bitartean, horrelakoak esan zituzten: http://eajpnvbatzarnagusiak.blogspot.com.es/2012/07/eaj-pnv-acusa-la-diputacion-de-dar-un.html edo: http://www.20minutos.es/noticia/1810386/0/

Hau da: euren eredua proposatzen zioten Gipuzkoari. Onda “ya os vamos a enseñar cómo se hace”.

Lehengoan esan bezala, ezker abertzalea ustezko ez gaitasuna behin eta berriz irudikatu eta sinetsi egin dute mezalagunek. Saski baloi profesionala ez ezik, kirol guztiak suntsitzen ari zen Gipuzkoako aldundia.

http://eajpnvbatzarnagusiak.blogspot.fr/2013/05/eaj-pnv-acusa-bildu-de-destruir-el.html

Bistan denez, porrota egin duena ez da Gipuzkoako Aldundia, eskuin abertzalearen enegarren negozioak baizik.

Horregatik, interesgarria da Gipuzkoa EAJ think tanken proposamena. Honen berri Aitziber San Roman jeltzaleak zabaldu zituen, ekainaren 28an oker ez bagaude. “Prest” kanpainaren baitan. Eneko Goia eta Arantza Rojo ziren liberal euskaldunen ordezkari nagusiak. Hitzez hitz hau txiokatu zuen San Romanek: “los grandes eventos deportivos tienen reconocimiento social pero falta implicación institucional”. Gunea horrela definitu zuen: “Anoetan Donostian kirol ikuskizun handien eragin ekonomiko eta sozialaz hausnartzeko hasteko @enekogoia rekin #prest pic.twitter.com/llnunl2Noh

SanRomanek azpimarratzen duenean erakundeen inplikazioa eza kirol ekimen erraldoi horietan, esan nahi duena da:

  •  Gipuzkoak ez du ekitaldi pribatu hauentzat dirua jartzen
  • Bizkaiak guk horrelakorik egiten dugu
  • Bizkaian kirolaren inguruan eraikitakoa hemen egin nahi dugu: alderdiaren lagunak jarriko ditugu buruan, diru publikoa xahutuko dugu, demagogia merkea egingo dugu, gure irudia saltzaile onekin parekatzen segituko dugu

Bon, badakigu zein den Gipuzkoako LePenVren proposamena: porrota. Horretarako daude prest!

Peneuveroak ez dira kudeatzailea onak, farsante hutsa dira. Diru publikoa erabiliz magia trukoak egiten dituzte gure aurrean; ezkutuan, dirutza da mugitzen dutena. “… fascistas locales que se apoyan en el txistu (o en el basket, o en el deporte) mientas hacen sus negocios”.

Iruzkin bat utzi

IRITZIA atalean

‘Turismo Basura’… bai, baina Pasaiako barrutien artean

aizkolaria

Trintxerpen ere ongi egingo dugu

2014ko uztailaren 12arekin, sardina jatea antolatu zuen urteroko ohiturari jarraiki Trintxer Elkarteak, Karmengo Jaietako egitaraua osatuz.

Aurten, Udalak hondakinak biltzeko sistema laster aldatuko duela kontutan hartuta, Trintxer Elkarteko zuzendaritzak eredu izan behar zuela erabaki zuen. Eta horretarako, pausu txiki baina garrantzitsu batzuk eman zituen.
Festa hasi aurretik Udalari edukiontziak eskatu zitzaizkion, eta sardina jatean sortuko ziren hondakinak biltzeko Donibanen edo Antxon dauden Garbitxokoren bateko giltza ere eskatu zion Trintxer Elkarteak Udalari. Antxoko Hamarretxeta kaleko Garbitxokora sartzeko giltza eskuan, eta hiru edukiontzi handiak elkarteko atarian zirela hasi zen urteroko lana. Mahaian zehar hainbat kartel jarri ziren herritarrei hondakin organikoa aparte bilduko zela azalduz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Bestetik, edozer botatzeko zakar poltsa handirik ez jartzea erabaki zen. Bi edukiontzi; bat marroia eta bigarrena horia, bata bestearen ondoan. Eta hirugarrena, urdina, basoak salgai zeuden tokitik gertu, edalontziak kartoizko kaxetan bilduta zetozela kontutan hartuta.
Sardinak eta sagardoa banatzen ariko ziren bazkide boluntarioei azalpen labur bat eman eta lehen sardinak banatuz hasi zen festa. Herritarrek txukun txukun uzten zituzten haien hondakinak mahai gainean. Eta Trintxerreko bazkideek are txukunago, arrain-hezurrak kubo marroira eta platerak horira… 18:30 etatik 21:00etara atseden hartzeko tarterik gabe!!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Ondorioak argiak izan ziren: errefusa poltsa bakarra eta erabat bete gabea gainera; lurra, aurreko urteetan baino garbiago eta ondorioz garbitzeko errazago; eta bukatzeko, hondakinen parte handiena birziklagarri izatea lortu zen.
Hortaz, itzuli gaitezen hasierara. Bai, Trintxer Elkarteak aitortu behar du Turismo Basura egin duela. Sortu ziren hondakinak gaika bildu eta Udalak Antxoko Hamarretxeta kalean duen Gabitxokoraino abiatuta sardina hezurrak sistema zirkular batean bira berri bat emateko zabor turismoa egin duen elkartea da gurea.

SAM_2114

Trintxer Elkarteko boluntarioak sardina jatea hasi aurretik

Iruzkin bat utzi

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

“Turismo Basura”… sí, pero entre distritos de Pasaia

El pasado 12 de julio, como de costumbre, Trintxer Elkartea organizó la tradicional sardinada de fiestas del Carmen.

Este año, teniendo en cuenta que el Ayuntamiento ha anunciado que en breve procederá a la implantación del nuevo sistema de recogida de residuos, la dirección de Trintxer Elkartea decidió que debía dar ejemplo, y para ello dio unos pequeños pero importantes pasos.

Antes de comenzar la fiesta, se solicitaron al Ayuntamiento contenedores para los residuos y la llave de uno de los locales de recogida o garbitxokos que ya están en funcionamiento en Donibane y Antxo, para poder depositar en el mismo los residuos generados durante la sardinada. Así, el trabajo de todos los años comenzó con la llave del garbitxoko de la calle Hamarretxeta de Antxo en la mano y los tres contenedores en la puerta de la sociedad. A lo largo de la barra se colocaron varios carteles informando a la ciudadanía de que los residuos orgánicos se recogerían selectivamente.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Además, se decidió no poner grandes bolsas de basura en las que poder depositar cualquier cosa. Dos contenedores: marrón el primero y amarillo el segundo, uno al lado del otro. Y el tercero, azul, cerca de la zona en la que se vendían los vasos, ya que éstos venían en cajas de cartón.

Tras una pequeña explicación a los socios y socias voluntarias que iban a participar en el reparto de sardinas y sidra, comenzó la fiesta con las primeras raciones. Las personas que se acercaban a degustar las sardinas dejaban los restos perfectamente ordenados sobre la barra, y los socios y socias de Trintxer, más ordenadamente aún, depositaban las raspas en el contenedor marrón y los platos en el amarillo. ¡Y así, sin descanso, desde las 18:30 hasta las 21:00!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Las consecuencias fueron claras: una única bolsa de rechazo, que ni siquiera estaba llena; el suelo más limpio que años anteriores, y por lo tanto, más fácil de recoger; y para finalizar, logramos reciclar la mayor parte de los residuos generados.

Volvamos, pues, al principio. Sí, hemos de reconocer que Trintxer Elkartea ha hecho Turismo de Basura. Esta es nuestra sociedad, una sociedad que recoge selectivamente los residuos generados y hace turismo basura para llevarlos al local que el Ayuntamiento ha puesto en la calle Hamarretxeta de Antxo, dando a las raspas de las sardinas una nueva vuelta en este sistema circular.

SAM_2114

Iruzkin 1

Hiri Hondakinen Kudeaketa atalean

Imanol Iparragirre etxerako bidean

Imanol Iparragirre Antxora bidean da jada.  Familiak abuztuaren 7an aterako zela uste bazuen ere Iparrak berak deitu du gaur arratsaldean, 17:30ak aldera. Zuerako espetxera abiatu da familia eta gauerdian herrian egongo dela espero da.

IMG-20140715-WA0007

Iparra, Zuerako espetxe atarian

Iparrak zazpi urte eman ditu espetxean 18/89  auziagatik zigortuta

Iruzkin bat utzi

Presoak atalean

LePenVeko hoolinganSAk

iritziarikardo copia

 

Legealdi honen zehar hiru izar izan ditu LePenVk Gipuzkoan. Ez dira hiru izar mitxelin, nahiz eta alderdi horren mitxelinak inork baino hobeto irukatu bai.
Hiruak hoolingan kutsuko moduak erabili dituzte. Baten bat, argi eta garbi, alderdi barruko pisu astuna izateko asmoz.
Arrizabalaga, Oiarbide, Mendoza. Eskuin abertzalearen erradikaltasunaren eredu Bakoitzak bere estiloan eta egokitu zaion tokian. Arrizabalaga, nonahi; Oiarbide, Debagoienan; Mendoza, irratian.

Mendoza, adibidez, irrati publikoaren bidez EHbilduk Jaungoikoa gurtzen duen alderdi bezala jokatzen duela sinetsi arazteko saio etengabeak gauzatu ditu. Nonbait, iraultza sobietikoa egin ez izana leporatzen ez digu ba!. Haiek utzitako desastre finantziEROA konpontzeak nahikoa lan emango ez balu bezala.

Arrizabalaga eta Oiarbide zabor politikoaren ikurretakoak izan dira. Ez da harritzekoa, biek gorpuzten dute eta eskuin abertzalearen porrota, udalez udal izandako porrota. Kiroltasun gutxikoak izateaz gain, erabili dituzten argudioetan egiaren bat topatzea oso nekeza da. Bi egi jarraian topatzea, ezinezkoa.

Arestian aipatu Arrizabalaga edo Oiarbide hoolingans-ekin batera, eskuin abertzale tradizionalistako hautagai esanguratsuak hasi dira aurkezten: horra hor Azkoitia Azkoitiarrentzat aldarrikatzen duen gizontxoa, esate baterako. Pasaian, ordea, enegarren birgaitzea saldu nahian ohiko txepelkeriekin hasi dira ere, Otermin, Goia, Olano eta klan osoa. Portuko presidente jeltzalea lagun izango dute horretan, edo.

Orain, baina, datorren urteko hauteskundeen usainean, hoolingan hauekin batera capoak agertzen hasiak dira. Erkoreka eta Ortuzar gehien bat. Eta jerarkia honetan UPyDren sozio europarra tokian tokiko peoiak mugitzen hasia da. Inpresentable casting oso egokia egin dute. Galdu dituzten ohiko toki tradizionalak berriz eskuratzeko itxaropenarekin nonbait. Koittauak.
EHbilduren gaitasun eza aldarrikatzea izango da kanpai horretan errepikatuko duten ipuina. Horretarako, arestian aipatu hoolinganek ireki bidea sakonduko dute. Tokian tokiko txepelkeriak azpimarratuz izugarrizko arazoak daudela irudikatzen hasi dira. Honekin, gainera, zaborren inguruko asperdura ordezkatu nahiko dute. Era berean, tokiko ordezkari pertsonalitate eskasa ere estali nahiko dute, goi mailako bizizale liberal euskaldun hauek.

Bide horretatik, EHbilduk ohiko gaiak jorratzera behartu eta horretan mugatzera bilatzen du LePenVk. Horren lekuko, Erkorekak eta Ortuzarrek presoen gaia modu zakarrean eta gezurrez hornituta politikaren lehen lerrora ekartzea dugu. Horrela ere, kudeaketarako gabezia azpimarratu nahiko dute. Izan ere, gai eta modu ezin mingarriagorik betiko gezurrez atera dute mahai gainean. Gainera, “oxigeno baloia” esamoldearekin Ortuzarrek azkenetan gaudela irudikatu nahi duela ematen du. Gai honetan, eskuin abertzale liberalak proposatzen duena Aieteko adierazpenetik oso urrun dago, guztiz inboluzionista da. Erreakzionarioa. Funtsean Erdi Aroko “auto de fe” eskatzen ari dira. Ardanzak esan zuen bezala, “acto de constricción pública”. Integrismo katolikoren hatsa darie.

Bestela ere bilatzen dute: haien miseriak apaltzea: Kutxagang pribatizatu izana, honek desjabetze gordinak, AHTren txapuza etengabeak (larrialdietarako irteerarik gabeko tunelak, tunel hondatuak, istripuak, gainkostua, lotura falta, Zamudioko izugarrikeria…), Bidegiko 900 miloi, zabor politikaren amaiera, Epsiloneko iruzurra,…

EHbilduk Gipuzkoan garatu duen politikak gehi Araba eta Nafarroan lortutako emaitzak beste eredu baten jabe garela adierazten du. Garailea den eredua.

Hortaz, Gipuzkoan aterako diegu tartea hoolinganismo politikoaren bidez laburtzen saiatuko dira. Tarte hori txikia bada, psoeren bidez Aldundiaren baliabideak eskuratu nahiko dituzte. Hori da eta alderdiaren jabeek agindu dietelako. Azken batean, zer da PNV? Bankero, espekulatzaile eta konstruktoren marka komertzial bat baino ez.

Horregatik, eskuin abertzalearen hoolingan eta capoen kanpaina honek ez du bilatzen gure jende kopurua urratzea. Hori zaila da. Bilatzen duena da jende gehiago ez biltzea EHbilduren botere egituran.

Kanpaina horrek haien izua baino ez du islatzen. Ahulezia. Dar-dar batean daude.

Guri dagokiguna da orain dela hiru urte irekitako bideari eustea, gure egitura berritu dela aprobetxatuz, gure eredua ahalik eta garbien mantenduz, gure interesak komunitatearenak direla aldarrikatuz. Izan ere, ahaldundu gara. Boterea ez dugu besteratua. Gurea da. Erabili behar dugu. Sinistu. Atzera pausurik ez.

Iruzkin bat utzi

IRITZIA atalean